16/9/2020
Aragoiko tokiko ekoizpenarekin dugun konpromisoa indartu dugu
EROSKIn konpromiso sendoa dugu gure jarduera-eremuetako tokiko ekoizpenarekin eta horren adierazle garbia da gure sare komertzialean hurbileko produktuei eman diegun bultzada. Hala, Aragoiko tokiko produktuen salmentek goranzko joeran jarraitzen dute EROSKIn eta % 33,8ko hazkundea izan dute ekitaldi honen lehen erdian.
Hazkunde horren gailurrean tokiko produktu freskoak daude
Hain zuzen, Aragoiko produktu freskoen salmentek % 29,2 egin dute gora. Horien artean, eskualdeko fruta eta barazkiek izan dute hazkunderik handiena (hala nola, Calandako JDB mertxikak eta EROSKI Natur markak merkaturatutako Barbastroko tomate arrosak), salmentak % 39 inguru areagotuz. Era berean, tokiko jatorriko harategiko produktuek (eta batez ere, Aragoiko AGB Arkumeak) % 35eko hazkundea izan dute aurreko urteko aldi berarekiko.
Aragoiko esnekien salmentek ere bilakaera positiboa izan dute, % 46ko gorakadarekin.
“Tokiko ekoizpeneko eta sasoiko produktu freskoen eskaintza zabala gure saltokien bereizgarri bihurtu da. Urtez urte, tokiko produktuak merkaturatzeko gure konpromisoak gora egiten du eta une honetan, COVID-19ak eragindako egoera zailaren aurrean, lehentasun handiagoa eman diogu nekazaritzako elikagaien ekoizle txikiekiko elkarlanari. Tokiko produktuak kontsumitzeko garaia da, kontsumoa, lanpostuak eta ekonomia berreskuratzeko eta mantentzeko. Hurbileko produktuek kokapen nabarmena irabazi dute gure linealetan eta haien salmenta-bolumenaren hazkunde etengabeak erakusten duenez, gure bezeroek ere halako produktuak nahiago dituzte, iraunkorragoak, freskoagoak, osasuntsuak eta kalitate handiagokoak”, adierazi du Pilar Cristóbal EROSKIren Aragoiko eskualdeko arduradunak. ”Testuinguru horretan, urrian zehar, Pilarreko jaiekin bat, eskualdeko ekoizle txikien hainbat produktu sartuko ditugu gure dendetan, tokiko produktuaren sustapenean laguntzeko”, zehaztu du Cristóbalek.
Gure politika komertzialak ahalik eta gehien bultzatzen ditu tokiko ekonomiak, ingurunean aberastasuna sortuz eta nekazaritzako elikagaien, ekonomiaren eta gizartearen garapena sustatuz. Espainiako 4.200 hornitzaile komertzialen artetik, erdia baino gehiago tokiko ekoizle txikiak dira. Eredu horrek tokiko nekazaritzako elikagaien ekoizpen-sare oso dibertsifikatua bultzatzen du sektorearen iraunkortasunerako funtsezko elementu gisa.
EROSKI Aragoin
Aragoiko 400 hornitzaile ingururen 5.000 produktu baino gehiago merkaturatzen dugu eta urtero, 116 milioi euroko erosketak egiten ditugu komunitatean. Era berean, Elikaduraren Aragoiko Klusterrarekin elkarlanean gabiltza, Aragoiko nekazaritzako elikagaien industrietan berrikuntza sustatzeko helburua duena.
Guztira, online supermerkatuez gain, 67 establezimendu ditugu Aragoin, supermerkatuak eta dibertsifikazio-negozioak barne. Gainera, elikadurarako eta freskoentzako bi zentro logistiko ditugu eskualdean. Ia 200.000 bazkide bezero ditugu Aragoin, EROSKI club fidelizazio-programaren bitartez.