17/12/2021
Casa Eceiza S.L. Iragana, oraina, eta etorkizuna.
EROSKIn badakigu tokiko produktu ororen atzean istorio bat dagoela. Tradizioz, esfortzuz eta gertukoenen lankidetzaz betetako istorioa. Istorio hau duela ia 100 urte hasi zen, gaur egun Casa Eceiza denaren lehenengo lantegia sortzerakoan. Arantxa Oquiñenarekin, Casa Eceiza etxeko gerentearekin, hitz egin dugu markaren filosofiari, tradizioan oinarritutako berrikuntzari eta momentu gozoetako gozamenari buruz.
Laburbildu ezazu Eceizaren istorioa eta filosofia
Gure jatorria 1924. urtean kokatzen dugu, geroago 1995ean Casa Eceiza bihurtuko zenari itxura ematen hasi ziren gozogileen esperientzian. Orduan hasi ginen gure produkturik enblematikoenak egiten, Tolosako teilak eta zigarretak, eta ordutik, garai hartan merkatuan eskainiko genituela pentsatu ere ez genituen errezeta eta produktu berrietaranzko etengabeko bilakaera izan da guztia; galletak, tartak formatu eta zapore desberdinetan, polboroiak, turroiak edo mota desberdinetako txokolateak, batzuk aipatzearren.
Casa Eceiza etxearen filosofia nagusia ideia sinple batean oinarritzen da: protagonismo osoa ematea gozo batez edo postre on batez gozatzen ari garen momentuari.
Eceiza pastel eta gozoki fabrika bat baino gehiago da, zergatik?
Uste dugu fabrika edo enpresa bat egiten duen produktua, gure kasuan gozogintza eta gozoak, baino askoz gauza gehiago dela. Fabrika baten jardunean elementu askok hartzen dute parte (asko ikusezinak dira pertsona gehienentzat, baina ezinbestekoak dira enpresaren antolaketarako). Gure kasuan, gero eta gehiago jabetzen gara ezin dugula gurea bezalako produktu baloratu bat izan lehengai bikainik gabe. Kalitate handiko lehengaiak lortzen saiatzen gara, nabarmentzen laguntzen gaituztenak. Era berean, denbora daramagu gure ingurune hurbileko hornitzaileekin lan egiteko ahaleginetan. Oraingoz, batzuetan zaila edo ezinezkoa da, baina saiatzen jarraituko dugu.
Eta zer esan giza faktoreaz, gure taldeaz. Gure produktuak baloratzen lehenak dira eta hori lan egiteko eran nabaritzen zaie. Lan handia egiten da sail guztietan, baina, aldi berean, arreta handiz, kontuz eta zorroztasunez egiten saiatzen gara.
Casa Eceiza lantegi bat zen hasieran eta gaur egun ere hala da, tamaina eta ahalmen handiagoak dituen arren. Bere egitura paraleloki hazten joan da, eta horrek aukera ematen digu hainbat bezero motarentzat lan egiteko, produktu eta erreferentzia sorta zabala proposatzen baitiegu, baina lantegi bat izaten jarraitzen dugu.
Hasi ginenean genituen balioek gurekin jarraitzen dute, indarra galdu gabe: kalitatea, gustu handiz eta helburu zehatz batekin egindako lana, jendeak postrearekin edo gozoarekin disfrutatzea, hain zuzen. Gure ustez, postreak eta gozoak euren txokoa, momentua eta balioa dituzte. Eta guk ikusgarritasuna eman nahi diegu, jendeak indar horrekin disfruta ditzan. Beti egin izan diogu erreferentzia oso gurea den ospatzeko filosofia horri, baina ez gertaera handiak edo oso bereziak ospatzeari, baizik eta gure uneak konplexurik gabe ospatzeari.
Eta, normala den bezala, gure nortasunera beste balio batzuk gehitzen joan gara, hala nola jasangarritasuna eta erantzukizun sozial korporatiboa. Garai hauetan ezin dugu lan egin enpresek gure inguruan dugun inpaktuari jaramonik egin gabe. Bertan lan egiten dugunetik eta gure bezeroetatik hasita, baina inguratzen gaituen esparru geografiko eta sozialera ere hedatuta. Ez badugu hori kontuan hartzen, gauza asko ariko gara galtzen.
Eceizaren produktu ezagunena teilak eta zigarretak diren arren, zenbait urtetik hona tradizioan oinarritutako berrikuntzaren alde egin duzue, ezta?
Teilak eta zigarretak Casa Eceiza etxearen erreferentziazko produktuak izaten jarraitzen dute, baina egia da haratago joan nahi izan dugula. Alde batetik, gure jakingurak bilatzera, ikertzera, probatzera, hautatzera eta partekatzera bultzatzen gaituelako. I+G talde propioa dugu, ezinbestekoa baita jakingura hori garatu ahal izateko. Eta haiek, produkzio eta instalazio taldearekin eta prozesuen garapenerako taldearekin batera, errezetak egiten dituzte, artisautza eta berrikuntza konbinatuta.
Beste alde batetik, badakigulako joerak aldatu eta eboluzionatzen direla eta gure bezero eta amaierako kontsumitzaileentzako erreferentzia izaten jarraitu nahi dugulako. Handiusteak garenaren itxura eman gabe, guk izan nahi dugu gozoak guk bezainbeste baloratzen dituzten horiei nahi dutena ematen dietenak, egin dezakegula benetan pentsatzen dugulako.
Berrikuntza produktuan dago, baina baita teknikan ere. Produktuaren kalitatearen erantzukizuna dugu, baita hemen lan egiten duten pertsonena ere. Prozesuak hobetzen saiatzen gara, sinpleagoak, eraginkorragoak eta erosoagoak izan daitezen. Lan horrek denbora hartzen du eta kostua du, ezin dugu ukatu. Batzuetan frustragarria ere bada, beti guk nahi dugun berehalakotasunarekin eta bermearekin ezin dugulako aurrera egin. Baina garrantzitsuena pentsatzeko, probatzeko eta behin eta berriz saiatzeko gelditzea da.
Azken finean, produktuaren tradizioaren eta eskulanaren eta teknikaren berrikuntzaren arteko oreka bilatzen dugu. Ez da beti erraza izaten, baina hala izatea nahi dugu.
Eceiza etxearen zein produktu ezin da faltatu aurtengo Gabonetako mahaietan?
Guk gure azken produktuaz gozatzeko proposamena egin nahiko genizueke: Gazta-tarta Donostiarra. Oso postre krematsua, edozein bazkari edo afariri amaiera bikaina emateko primerakoa.
Jakina, Gabonetan, ezin da turroia faltatu. Turroi sorta zabala dugu, hala nola jijona turroi biguna, turroi inperiala edo turroi gogorra. Familia bakoitzaren gustuen araberakoa da hautua, baina hiru trufako turroiarekin, laranja duen gorringo-turroiarekin edo teila eta zigarretazko turroiarekin ziur asmatuko dugula. Marcona almendrazko gure polboroiekin ahaztu gabe.
Eta goizeko ordu txikitan oraindik esna dauden horientzat, Tolosako Teila eta zigarretak aukera aparta dira beti.