Eroski NATUR Euskal Okela arrakastatsu Bilbao Degusta ekitaldian

Abenduko zubi honetan «Bilbao Degusta» itzuli zen, Areatzan (Bilbo) Cadena Ser katearen eskutik ospatzen den kalitatezko gastronomiaren festa. Eta Euskal Okela Eroski NATUR markak nabarmentasun handia eduki du publiko eta salmenta handiak izan dituen ekitaldi honetan. 40.000 pertsona baino gehiagok gerturatu ziren familian bere karpara.

Eroskiren standean bisitariek lehengai bikain honekin prestaturiko pintxo ugari dastatzeko aukera izan zuten. Adibidez, Euskal Okela Eroski NATUR plantxan perretxiko-kremarekin eta tipula karamelizatuarekin edo Euskal Okela Eroski NATUR plantxan su motelean karamelizaturiko pikillo piper-kremarekin. Guztira, 3.000 pertsonak baino gehiagok dastatu zituzten Euskal Okela Eroski NATUR haragiarekin egindako pintxo gozo-gozo horiek.

Horrez gain, larunbatean eta igandean, Daniel Garcíak, Zortziko jatetxearen sukaldeburuak (Michelin izar bat), erdiko eszenatokian hainbat show cooking egin zituen, Euskal Okela Eroski NATUR entrekota eta azpizuna protagonista gisa.

Erakustaldietan entrekota plantxan prestatzeko modua, tenperatura, denbora, egonean uztea, olioa eta gatza bezalako gaiak azaldu ziren. Adibidez, azpizun-zatiak, ardo testurizatudun saltsarekin, barazkitxoekin, Idiazabal gazta-bonboiarekin, landareekin eta loreekin lagundu zituen.

«Bilbao Degusta» ekitaldia iraun zuen denboran zehar, Eroskiren standarekin batera, urdaiazpiko-, bakailao-, turroi- eta gozoki-, itsaski- edo delicatessen-marketako standak egon ziren.