Gure txakolinaz harro

Itsasoaren eta lurraren zatitxo bat iritsi zitzaien EROSKI Artea Hipermerkatuko bezeroei gure tokiko ekoizleen eskutik zuzenean. Arratsalde magiko hartan, bi produktuek bezeroen ahoekin bat egin zuten, tokiko produktuak dastatzeko eta horiei buruz ikasteko.

Tokiko ekoizleak laguntzen jarraitzeko ahaleginean, Echebastar atunaren eta Gorka Izagirre txakolinaren arteko uztartze-ekitaldia antolatu genuen.

Gure bezeroek Bermeoko arrantzaleek arrantza-lanetan ikusi ahal izan zituzten, eta nola atuna itsas zabalean aukeratu eta ultra-izozten duten, ahalik eta segurtasun eta kalitaterik handienekin hel dadin gure arrandegietara. Horrez gain, ikusi zuten Gorka Izagirreren upategiak ardorik onenak eskaintzeko egiten duen lana polita dela, baita zorrotza ere.

Baina ez zuten ikusi eta entzun soilik, itsasoaren eta lurraren zapore horiek probatu ere egin zituzten. Echebastarreko sukaldari batek zuzenean prestatutako hiru atun-platerarekin gozarazi zigun: tartarra, atun ketua eta carpaccio-a. Eta Gorka Izagirre upategietako Joserrak haien txakolinetako hirurekin aberastu zituen.