18/4/2017
Hemen da Kantauriko antxoa, gure portuetara iritsi berria!
Zer gertatzen da EROSKIN udaberrian? Antxoaren denboraldia hasten da! Kantauri itsasoan arrantzatu eta zuzenean gure portuetara ekarria. Aukera ahogozogarri aparta!
Ur hotzekoa denez, zapore apur bat gazia du eta beste arrantza-tokietakoa baino finagoa. Gainera, oso elikagai nutritiboa da, bitamina, gatz mineral eta proteina ugari du eta bere gantzaren balio altua asegabea da. Arrain bikaina eta zapore apartekoa!
EROSKIN Kantauriko antxoa Eroski NATUR markarekin dator eta MSCren (Marine Stewardship Council) ziurtagiria du. Ziurtagiri honek bermatzen digu arrantzatzean itsasoa errespetatu egiten dela eta gainerako espezieak mantendu ere bai, bere propietate nutrizional guztiez goza dezagun
EROSKI da arrantza jasangarriaren MSC ekoetiketa duten arrainak saltzen dituen nazio mailako txikizkako lehenengo banaketa taldea.
Kantauriko antxoari buruzko tokiko kultura
EROSKIn tokiko antxoaren alde egiten jarraitzen dugu, Euskadiko gure dendetara gugandik gertuen dauden portuetatik datorren arraina merkaturatzeko konpromisoa baitugu.
Hori dela eta, Eroski NATUR Kantauriko antxoa euskal portuetakoa da (Ondarroa, Getaria; Pasaia eta Hondarribia), bere zapore guztiak goza dezazun.
Euskal Herriko eta, bereziki kostaldeko, kultura-ondarea itsasoari lotuta dago; itsasoaren eta arrantzaren inguruko tradizio eta kultura handia dago aspalditik. Kultura horren adierazgarri dira arrantzatzen diren espezieak, arrantzarako arteak eta eraldaketa-prozesuak; horiei guztiei esker kalitate bereziko produktuak lortzen dira kontsumitzaileek gustuko dute.
Bizkaiko golkoko antxoa diru-iturri garrantzitsua izan da bertako arrantzontzientzat. Apiriletik uztailera izaten da gehien, eta kontsumitzeko garai egokia ere hori bera da. “Antxoaren kostera” esaten zaio eta Euskal Herriko eta Kantabriako baxurako ontziak ibiltzen dira.
Kontsumitzaileek eta kontserba-industriak apreziatzen dituzte Kantauriko antxoaren irmotasuna eta zapore apur bat gazia, horri esker oso gustukoa da sukaldean, baita xerrak egiteko ere.