6/7/2017
Kantauri itsasoko hegaluzea gure portuetara iritsi berri da!
Uda guztietan bezala, Eroski NATUR Iparraldeko hegaluzea Kantauri itsasora itzuli da, gure gozamenerako. MSC ziurtagiria darama; amuarekin arrantzatu dela erakusten digu horrek, arrainak ez dezan sufritu eta kalitaterik oneneko haragia eman diezagun. Zaporearengatik eta kozinatzeko duen moldakortasunagatik elikagai preziatuenetako bat da.
EROSKIn tokiko hegaluzearen alde apustu egiten jarraitzen dugu, Euskadiko gure dendetara gugandik gertuen dauden portuetatik datorren arraina merkaturatzeko konpromisoa baitugu.
Hori dela eta, Eroski NATUR Iparraldeko hegaluzea euskal portuetara zuzenean iritsi da, haren zapore guztiaz goza dezazun.
EROSKIn, gainera, zuk nahi bezala prestatuko dizugu, eta itxaron gabe! Eska ezazu osorik, trontzotan… Gure langileek zure errezetetarako onena gomendatuko dizute. Edo, nahi izanez gero, eros ezazu online supermerkatuan, eta etxera eramango dizugu.
Iparraldeko hegaluzea
Iparraldeko hegaluzea edo atunzuria Azoreen inguruko uretan bizi da neguan zehar, eta, udaberri-bukaeran, Kantauri itsasora joaten da. Hegaluzearen kanpaina migrazio horietan zehar hasten da, arrantzu-aldia izenekoan, eta, normalean, irailean amaitzen da.
Hegaluzea arrain urdinen taldekoa da, balio biologiko handiko proteina-, bitamina- eta mineral-iturri bikaina. Gantz ase gutxi ditu, eta Omega 3 kantitate handia.
Gorputz lerdena eta luzanga du, eta haren aho handiak hagin koniko txikiak dauzka. Haren begiak, berriz, handiak eta biribilak dira. Urdina da, zilar-kolorekoa , eta, sabelean, erreflexu irisatuak ditu.
Hegaluzea eta atuna bereiztea
Iparraldeko hegaluzeak 140 cm-rainoko luzera du eta 60 kg-ra arteko pisua har dezake. Atunetik bereiz dezakegu bular-hegatsaren luzeragatik, askoz ere luzeagoa baita, eta bizkarraldeko bi aldeetan dituen marra ilun zeiharrengatik ere bai. Horrez gain, haren haragia zuriagoa da eta begi txikiagoak ditu.
Nola sar dezakegu hegaluzea pototan?
Hegaluze kantitate handia badugu, kontserban sar dezakegu etxean, prozesu sinple baten bidez, behar dugunerako kontserbatu ahal izateko.
Hegaluzeak tamaina ertainekoa izan behar du, eta zortzi zentimetro inguruko xerra loditan moztuta egon, ur gazi beroan garbitu eta gero. Litro bat ur bakoitzeko, 150 g gatz gehitu eta 10 minutuz egosten utziko dugu, ura irakiten ipini gabe. Denbora hori igarota, utzi hozten eta, hoztu eta gero, azalak eta hezurrak kendu eta atalak atera.
Hegaluzearen barrualdea behar bezala eginda dagoela egiaztatu ondoren, hura xukatu, harizko eskuzatarra baten laguntzarekin lehortu eta garbitutako ontzietan sartuko dugu. Atalak ondo estutu eta oliba- edo ekilore-olioarekin estali. Osagai horiek sartu eta gero, ontziak itxi eta sartu lapiko batean, esterilizatzeko. Horretarako, estali ontziak erabat urarekin. Ura lurrundu ahala, gehiago botako dugu. Gutxienez, ordubete eta, gehienez, bi ordu egosten utziko dugu, 100 ºC-an.
Esterilizazio-denbora igaro eta gero, lapikoaren barruan uretan hozten utziko ditugu ontziak. Hotz daudenean, etiketak ipiniko dizkiegu eta toki lehor batean gorde, tenperatura freskoan eta argitik babestuta. Kontserbek, gehienez ere, urtebete irauten dute.
Hamaika eratan presta daiteke hegaluzea.