Nafarroako onena, kalitate naturalaren berme guztiekin

Orain, inoiz baino gehiago, ekoizle txikiak bultzatzen ditugu. Horregatik, Reyno Gourmet markarekin batera, gure gertueneko ingurunean ekoitzitako tokiko produktuak merkaturatzen ditugu, kalitateko marka baten berme guztiekin.
Hala, EROSKIn, gure berezko markako
piperrak, zainzuriak, menestra… eta Nafarroako beste hainbat produktu merkaturatzen ditugu Reyno Gourmeten baitan. Duela 10 urtez geroztik gabiltza kalitatea bermatzen duen marka horrekin lankidetzan, kontsumitzaileen artean arrakasta handia duten gertuko produktuak eskaintzeko. Ezagutzen dituzu?

Baliteke gure dendetan Reyno Gourmetekin batera antolatu ditugun ekitaldietako parte-hartzaileetako bat zu izatea. Besteak beste, dastaketak edo showcooking erakustaldiak antolatu ditugu, edo Txiki Chef bezalako ekintzak, haurrei errezeta dibertigarri eta osasuntsuak prestatzen irakasteko.

Gaurkoan, Reyno Gourmeteko sustapen-koordinatzaile Itziar Inza Elíarekin solasean ibili gara, berme-marka horren zigilu gorria duen produktu bakoitzaren atzean dagoen guztia hobeto ezagutu dezazun.

1. Itziar, nola sortu zen Reyno Gourmet?

Nafarroako bigarren indar ekonomikoa da nekazaritzako elikagaien sektorea eta 25.000 pertsona ingururi ematen die lana, lehen sektoreko eta industriako hainbat enpresa barne hartuta. Era berean, gure lurraldeko kalitatezko elikagaien inguruan 7 Jatorri Deitura (JD), 5 Adierazpen Geografiko (AGB) eta beste hainbat bereizpen sortu dira: Etxeko Elikagaiena, Ekoizpen Ekologikoarena, Ekoizpen Integratuarena…

2007. urtean, hainbat hilabetez gogor lan egin ondoren eta merkatu-azterkerta eta barne-hausnarketa sakonak egin eta gero, Reyno Gourmet berme-marka sortu genuen. Helburu nagusia zen Nafarroako kalitatezko produktuak bateratzeko irudi komun bat sortzea, produktuak merkatuan errazago ezarri ahal izateko. Gaur, hamahiru urte geroago, xede berdinarekin lan egiten jarraitzen dugu: gure erkidegoko produktuak irudi bakar batean bateratzea, Reyno Gourmet markaren baitan.

2. Zer berezitasun dute marka horren menpeko produktuek?

Nafarroako hainbat produktu berezi identifikatu eta babesten dituen berme-marka bat da Reyno Gourmet. Gure erkidegoak dituen Kalitatearen 15 Ziurtagiriak eta ezaugarri bereziak izateagatik Nafarroako Foru Aldundiko lurraldean nabarmentzen diren beste hainbat produktu barne hartzen ditu, adibidez, kardua, borraja edo menestra, gure gastronomia-tradizioaren parte garrantzitsu direnak. Gaur egun, Nafarroako 110 enpresa barne hartzen ditu Reyno Gourmetek, eta egiaztatutako 2.550 erreferentzia eskaintzen ditu. Hori guztia hainbat urtetako sustapen- eta komunikazio-lanaren emaitza dugu.

3. Lan handia dago zuen izenaren atzean…

Reyno Gourmeten atzean, marka sortu genuenetik 13 urtez jarraian egindako lan gogorra eta sustapenerako inbertsioa dago. Lehenengo erronka handia marka sortu eta finkatzea izan zen. Horretarako, nekazaritzako elikagaien sektoreko hainbat enpresarekin lankidetzan ibili ginen branding prozesua egituratzeko eta haien etiketetan gure bereizgarria ezartzeko. Hala ere, hasiera-hasieratik eta gaur egunera arte izan dugun erronka nagusia Reyno Gourmet ezagutaraztea izan da, eta Nafarroako nekazaritzako elikagaien erreferentziazko marka gisa finkatzea kontsumitzaileen aurrean. Xede horrekin, era askotako komunikazio-kanpainak abiarazten ditugu salmenta-puntuetan, markaren menpeko enpresak merkatuan posizionatzeko eta haien produktuak errazago merkaturatzeko.
Komunikazioaren eta sustapenaren arloan egindako eginkizun horrez gainera, nabarmendu behar da Reyno Gourmet markaren atzean INTIA erakundearen egiaztapen arloko lantalde tekniko baten lana dagoela, babestutako produktuek eskatutako betekizunak betetzen dituztela bermatzeko.

4. Zer da kontsumitzaileek gehien baloratzen dutena?

Kontsumitzaileek konfiantza, kalitatea, jatorria eta profesionaltasuna bilatzen dute eta, egia esan, gure markak berme ugari eskaintzen dizkie alderdi horiei dagokienez. Reyno Gourmet markaren menpeko produktu bakoitzak elikagaien jatorria eta kalitatea zaintzeko lan egiten duten pertsonen/profesionalen eguneroko ahalegina eta dedikazioa islatzen ditu, eta langile horiek, aldi berean, lehen sektorearen eta nekazaritzako elikagaien industriaren jasangarritasuna defendatu eta babesten dute ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-mailan.

5. Zeintzuk dira zuen planak hemendik aurrera?
Reyno Gourmeten menpeko produktuak eta markak bultzatzeko eta merkaturatzeko lan egiten jarraituko dugu, horien atzean gure lurraldea kontserbatzeko eta mantentzeko ezinbestekoa den nekazaritzako elikagaien sektorearen lana dagoelako, hari lotutako familia eta enpresa guztiekin. Espero dugu jendeak gero eta gehiago aintzat hartzea balio guzti horiek.

6. Elkarrekin lan egiten jarraituko dugu, noski
Elkarrekin lan egiten eta harremanak estutzen jarraituko dugu, orain arte egin dugun moduan. Hainbat urte daramatzagu elkarrekin lan egiten, tokiko ekoizle txiki, ertain edo handiak babesteko garrantzia ezagutu eta partekatzen dugulako.

7. Oro har, tokiko produktuen etorkizunerako desio bat?

Gure desioa da kontsumitzailea Reyno Gourmet markaren menpeko hurbiltasuneko produktuak bereizten dituen lan eta kalitate guztia baloratzeko gai izatea eta produktu horiek bere erosketa-organ sartzea. Keinu horren bidez, guztion artean lortuko dugu baliabide naturalak modu eraginkorrean babesten dituen, ekonomia pizten duen eta gure lurraldea egituratzen duen sektorea mantentzea.