Europar Batasunak, 1996. urtearen hasieran, adierazpen geografiko babestua eman zion Mallorcako sobrasadari eta, ondorioz, Europar Batasunaren lurralde osora hedatu zuen hasieran Espainiak emandako babesa. AGBaren babespeko sobrasadak bi motakoak izan daitezke, txerri-arrazaren arabera:
“Mallorcako sobrasada”. Arraza guztietako txerrikiekin eginak.
“Txerri beltzez egindako Mallorcako sobrasada”. Mallorca uhartean hazi eta gizendu diren Mallorca bertako arrazako txerrien haragiz egina, betiko jardunbideei jarraikiz, erregimen estentsibo edo erdi-estentsiboan, elikadura % 100 naturalarekin eta AGBaren kontrolpean.
"Hemengoa izatea ona delako, Sobrasada de Mallorca AGB duen sobrasada hurbiltzen dizugu"
EROSKIn, Mallorcako AGBa duten 32 sobrasada eta lukainka erreferentzia ditugu.
Embutidos Aguilo S.L. (La Luna)
José Aguiló Pomarrek 1900. urtean sortua, Mallorcako hestebete nagusia –alegia, sobrasada– egiten zuen Mallorcako lehenengo enpresa bihurtu zen.
Embutidos Mallorca, S.L. (Crisol)
Cristobal Solerrek sortu zuen, 1945. urtean, berak gizendutako zenbait txerri beltzen zatiketarekin bere lehenengo sobrasada-ekoizpena egin zuenean. Gaur egun, familiaren hirugarren belaunaldia arduratzen da enpresaz. Mallorcako sobrasada Adierazpen Geografiko Babestua dute.
Embutidos Ferriol SL
Abere-tratulari baten semeak, Amador Ferriol Jordák, 1954. urtean sortu zuen hestebeteak artisau erara egiten dituen familiako fabrika hau, eta egun haren bi alabek zuzentzen dute.
Embutidos Artesanos Mallorca, S.L. (CA´S Putxer)
Familiako enpresa txiki bat da, Binissalem (Mallorca) udalerrian kokatua, eta 25 urtetik gora darama Mallorcako hestebete tipikoak egiten, bereziki sobrasada, txerriki eta espezia onenak erabiliz, lehenengo mailako produktuak bermatzeko.
Embutidos Munar.
Embutidos Munar enpresak, etengabe hobetzeko gogoz, kalitate handieneko produktuak eskaintzen ditu 1942. urtetik, Mallorcako sobrasadaren eta txerri-gibelez egindako pateen zaporea eta egiteko modu tradizionala errespetatuz.
Embotits Obrador S.L.
Obrador familiak Can Manxa izen komertziala aukeratu zuen bere produktuetarako duela 70 urte baino gehiago. Mallorcako sortaldean dituzte instalazioak, elikagaigintza-tradizio handiko Felanitx udalerrian. Haien produktuen kalitatearen oinarrian, eskarmentu handiko langile ongi prestatuak eta erabilitako lehengaien aukera daude.
Txerri beltzez egindako sobrasada da haien produktu izarra. Mallorcako arrazako txerrien haragiz egiten dute, euren finketatik datozen eta tradizioari jarraikiz hazitako abereak erabiliz hein handi batean.