EROSKI konpromisoak tokiko ETEekin
EROSKItik berrikuntza sustatzen dugu XXI. mendeko kontsumitzaileei tokiko elikagaien benetakotasuna hurbiltzeko. Berrikuntza eta tradizioa bateragarriak direla uste dugu eta, gure hornitzaileekin batera, barietate berriak, ontzi berriak eta kontserbatzeko modu berrien bila gabiltza, tokiko tradizioko produktuak bereizten dituzten balioak ukitu gabe. Azken urtean zehar, 2.700 produktu berri baino gehiago barneratu ditugu, tokiko ekoizleekin lankidetzan.
"2.784 ekoizle gehitu dira proiektu honetara. Azken urtean 2.700 produktu berri baino gehiago barneratu ditugu"
“Tokiko enpresa txikiekin konpromisoak izanik, EROSKIk mikroenpresa, ETE eta kooperatiba txikietara egokitzen du bere merkataritza-kudeaketa, beren jarduera ekonomikoaren iraunkortasuna bermatzeko profesionalizazio planak bultzatuz.
Tokiko 2.784 gehitu dira proiektu honetara. Denok batera formula berriak lortzeko lan egiten dugu, egungo kontsumitzaileei beren ingurunean ekoizten diren elikagaiak jakitera emateko, eginkizun administratiboak sinplifikatzeko eta dendak hornitzeko operazio logistikoak hobetzeko, kontsumitzaileari egokitutako prezioak eskaini ahal izateko.”

Egungo kontsumitzaileak tokiko produkzioko elikagaien balioa aintzat hartzen du, batez ere sasoiko elikagai freskoak eta gure kultura-nortasunaren parte gisa errotu diren tokiko elikagaiak direnean. Horien artean daude Mantxa, Idiazabal edo Mahóneko gazta, landare-kontserbak, askotariko ardoak, Aragoiko bildotsa, sagardoa, Kantauriko kontserbak, urdaiazpikoa eta iberikoak, larreko txahala, baxurako arrantza, laranjak edo Mediterraneoko arkuko mizpirak, cava edo oliba olioa. Itsasoa eta mendia, Kantauri Itsasotik Mediterraneora eta Pirinioetatik Doñanara, iberiar penintsula gozatzeko zapore iturri amaiezina dugu. Gozatzera!
Tradizioa, zaporea eta iraunkortasuna
Produktu tradizionalen aberastasuna eta aniztasuna gure altxor baliotsuenetako bat dugu, eta gure kultura eta historiaren identitatearen zeinua. EROSKIn balio hori babesteko apustua egin dugu, gure ingurunearen iraunkortasuna eta lehen sektorearen etorkizuna bermatzeko gakoa izan daitekeela uste baitugu.