EROSKIN, Aragoiko bildotsik onena aurkituko duzu, gure haragitegian zure gustura prestatzen duguna.
Hasierako gisa, Terueleko urdaiazpikoa da gure apustua, bertako lehortegien tradizioari esker kalitate eta zapore handia duena. Era berean, EROSKI Natur tipula gozoaren aukera anitzak deskubritzera animatzen zaitugu. Eta postre moduan, Calandako muxika gozoa probatzea iradokitzen dizugu, hainbat gozogintza errezeten protagonista dena.
Horrez gain, EROSKI Supermerkatuetako frutategian sasoiaren beste protagonista batzuk aurkituko dituzu, hala nola, borraja, kardua (azarotik aurrera) edo Barbastroko tomate arrosa (ekainetik aurrera).
Kalitatezko produktuak, ekoizpen-prozesuetan kontuz eta mimo handiz ibiltzeari esker lortuak.
EROSKIn argi daukagu prozesu naturalak errespetatzea eta ingurunea zaintzea zeharo garrantzitsua dela, eta are gehiago beren ezaugarriak ekoizten diren eremu geografikoaren ondorio diren produktuez ari garenean. Horregatik, harreman estua mantentzen dugu Aragoiko bildotsa AGB, Calandako muxika JDB eta Teruelgo urdaiazpikoa JDBrekin, eta, era berean, beren produktuak sustatzen laguntzen diegu.
EROSKI eta ekoizleen arteko lana eta apustuari esker, tokiko produktuaren posizionamendua bultzatu eta hobetzea lortu da supermerkatu guztietako linealetan.
Izugarri maite dugu Calandako muxika, fruta ale bakoitza zuhaitzean bertan poltsaratzen delako; Teruelgo urdaiazpikoa, Espainian berezko JDB bat lortu zuen lehenengoa; bai eta Aragoiko bildotsaren AGB, 90 eguneko arraza autoktonoko esneko arkumeekin egindakoa.
Labur esanda, Aragoiko lurraldeko produktuen erreferentzien aldeko apustu bat da, ekoizleak azkeneko kontsumitzaileetara iritsi daitezen, Aragoiko lurraldearen aberastasuna eta bere produktuen moldakortasuna agerian uzten duena. Egindako ahaleginari esker, 2016an, bertako produktuen salmentak %12an areagotu ziren.
EROSKIk lankidetza hitzarmenak dauzka Aragoiko ia 100 hornitzailerekin, besteak beste: Jamones Airesano, Huerta Campojara, Fuencampo edo Pastores.
Hitzarmen horiei esker, posiblea izan da Aragoiko 700 produktu inguru merkaturatzea eta, azken urtean, lurraldeko produktuen salmentak %12an hazi dira. Harreman horren bitartez, funtsezko kide bilakatu gara Aragoiko nekazaritzako elikagaien sektorearen iraunkortasuna bermatzeko.
Aragoiko produktuaren kalitatea, zaporea eta presentzia Ebroko ibaiertzetako baratzeetan jatorria duten produktuek markaturiko eskualdeko gastronomiaren erakusle ezin hobea dira.
Antzinako kultura gastronomiko baten esentzia definitzen duten produktuak, Aragoiko jaki-toki guztietan aurki ditzakegunak; adibidez, Aragoiko bildotsa, EROSKI Natur tipula gozoa, Teruelgo urdaiazpikoa edo Calandako muxika. Eta zapore leunak eta aparteko testura daukaten produktu fresko eta samur horiek, noski, plater zaporetsu bilakatzen dira: arroza borraja eta muxilekin, artzain ogi-mamiak, kardua almendra saltsan, muxika eta ardozko postre gozoa…
On egin!