Latxa Urdina, latxa ardien esnearekin egindako gazta urdina. Gure ardien esnea baliatuta, gure egin dugu frantziar jatorriko gazta hau. Nortasun handiko gazta bat da, edozein unetan kontsumitzen dela ere, bere zaporeagatik bereizten dena. Erosi hemen
Otzara, Ardi-esnearekin egindako gazta prentsatu bat da, mendebaldeko Euskal Herriko amamek egiten zuten moduan ekoizten dena, ardi-esnea mimo handiz onduta, zumezko saskietan, erabat samurtu arte. Hala egiten zuten gazta Euskadiko mendebaldeko amama gaztagileek, batez ere, Enkarterriko eskualdearen eta Aiaraldearen arteko eremuan. Erosi hemen
Txuria, gazta fresko zuria: Arina eta osasuntsua. Oso aspaldiko jatorria izan arren (euskal folklorearen hainbat kontakizun eta bertsotan aipatu egiten da), gero eta gutxiago kontsumitzen ari zen, gaztagileek gazta ontzeko joera zutelako, gehiago iraun zezan, eta esnea falta zenean soilik kontsumitzen zelako. Orain, elikadurari gero eta garrantzi handiagoa ematen dion gizartean, gazta honek aspaldi zuen garrantzia berreskuratu du berezko eskubidez, kaloria gutxi baina proteina eta bitamina ugari eskaintzen dituelako. Erosi hemen.
Saroi: Euskal gazta guztien artean antzinakoena, baserriak baino zaharragoa. Antzinako euskal behizainen edo Unaien lan egiteko moduan inspiratuta dago. Animalia-talde ezberdinetatik hartutako esne-mota desberdinak nahastuta (behiena, ardiena eta ahuntzena), formatu handian ekoitzi ohi da gazta hau, antzina esnea biltegiratzeko modu gisa erabiltzen zelako. Erosi hemen
Fraisoro: Euskal gazta tradizionalen artean, Fraisoro dugu ezagunena eta gehien imitatu dutena. Fraisoro nekazaritza-eskola gazta-ekoizpenaren gailurrera iritsi zen XX. mendearen hasieran, eta Frantziako tradiziorik preziatuenari jarraituz, bikaintasunera eraman zuen behi-gazta ekoizteko euskal modu tradizionala. Fraisoro gaztak bere funtsa berreskuratu du. Erosi hemen.
Auntzai: Auntzai gaztaren nortasun sendoak ahuntzen bizimoduan eta elikaduran du jatorria. Euskal mendiek, klima gogor eta lur-eremu arrokatsua batekin, belarra, sastrakak eta usain-loreak eskaintzen zizkieten ahuntzei. Hala, nutriente ugariko esne zaporetsua ematen zuten eremu malkartsu horretako landarediarekin elikatutako ahuntzek. Gazta honek tradizio hori hartu du inspirazio. Laster gure dendetan.
