Ezagutu

Idiazabal gazta

Europako Sukaldaritza Ondareko produktua

Zuzeneko harremana dugu 40 artzainekin baino gehiagorekin eta lankidetza estuan aritzen gara haiekin, Euskadi barruan nahiz kanpoan haien produktua banatzen lagundu eta haien zapore eta kalitate zoragarria ezagutzera emateko

2014ko maiatzean, Eroski SELEQTIA Idiazabal gazta aurkeztu genuen, Idiazabal JD eta Artzai Gaztarekin batera, eta hala, beste urrats bat gehitu genuen biekin dugun lankidetza irekiaren bidean. Eroski SELEQTIA Idiazabal gazta geuk soilik saltzen dugun artisau-gazta paregabea da. Bereziki harrotzen gaitu, eta urtetik urtera haren ekoizpena handitzen dugu.

Idiazabal JD zigilua du; hau da, kalitatea eta arau tekniko espezifikoak ziurtatzeko sistemekin bat datorren ziurtagiria. Horregatik, kalitate bermatua duen produktu bat da, lehenengo mailakoa eta artzainek artisau erara egina erabat. Zapore bizia, orekatua, garbia eta tinkoa, ardi-esne helduaren izaera nabarmenarekin.

Laurdeneko zatian nahiz pieza osoan eskain dezakegu, eta bi aldaeretan: naturala zein keztatua.

Idiazabal gaztarekin harreman estua eta momentu garrantzitsuz betea dugu. 2014ko maiatzean hitzarmen bat sinatu genuen Idiazabal Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearekin, deitura horren babespean sartzen den gazta sustatu eta garatzeko.

Proiektu aitzindaria izan zen sektorean, eta ziurtatutako produktu horren salmentaren bitartez sektorearen garapena eta iraunkortasuna sutatzea zuen asmo.

"Gaur egun, gure EROSKI supermerkatu eta hipermerkatuetan 120.000 kilo Idiazabal gazta baino gehiago saltzen ditugu, eta kopuru hori handituz doa"

Jatorri-deiturarekin lotura estua du Artzai Gaztak ere, eta hark prestatzen du Eroski SELEQTIA Idiazabal gazta; hain zuzen, beren ardi latxen edo Karrantzako ardien esneaz Idiazabal gazta artisau erara egiten duten ehun artzainetik gora biltzen dituen elkarte horretako 15 artzain onenetakoak lan egiten dute marka propioan.

Artzai Gaztako artzainek ziurtatutako gaztaren % 52 egiten dute. Horrenbestez, artisau erara industria erara baino produktu gehiago egiten duen Europako jatorri-deitura bakarra da. Artzai Gaztak hainbat sari jaso ditu bere gazten kalitatearengatik.

Idiazabal gazta

Bertsio guztietan aparta beti

Zaporea eta aroma

Nazioartean ospe handia hartu duten kalitatezko gazta horiek azoka eta saltoki espezializatuetan aurkituko duzu, bai eta zure EROSKI dendarik hurbilenean ere

Idiazabal gazta altxor gastronomikoa da eta euskal errezeta-liburuetako plater enblematiko askotan nabarmentzen da bere ezaugarriengatik. Ez ezazu galdu zure mahaian kalitate eta prestigio handiko produktu honetaz gozatzeko aukera, eta aberastu zure platerak haren zapore eta bizitasunarekin.

Recetas de Gazta

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena

Aukeratu zure autonomia-erkidegoa

Kantabria

Nafarroa

Errioxa

Balear Irlak

Aragoi

Galizia

Asturias

Euskadi

Gazta

Kategoria guztiak

Arrautzak

Barazkiak

Txakolina

Sagardoa

Arabako Errioxa ardoa

Behikia

Esnea

Gazta

Untxia

Eztia

Arraina

Hestebetea

Bilatu