Hemengo onena

Kataluniako

Aberastasun naturala eta gastronomia-ondarea

2013ko ekainetik, Caprabok Kataluniako 300 ekoizle txiki baino gehiago eta 26 nekazaritza kooperatiben 2.600 erreferentzia sartu ditu bere supermerkatuetan, “Proximidad por comarcas” programaren esparruan

2013an, eskualdeen tokiko produktuak hurbiltzeko programa bat martxan jarri zen Katalunian, bezeroentzako balio-eskaintza diseinatzeko helburuz. Programa horrek, balio erantsi handia duten produktuak sustatu eta aditzera emateko aukera eskaintzen du. Modu horretan, Caprabo supermerkatuetan Kataluniako eskualde ezberdinetako 2.600 hurbileko produkturaino aurki ditzakegu, 300 ekoizle txiki eta nekazaritza kooperatibek ekoitzitakoak.

Eskualdeka, Anoia dugu produktu eta hornitzaile kopuru handiena biltzen duena, 18 hornitzailek ekoitzitako 270 produkturekin. Horrek esan nahi du aurten %6ko hazkundea izan duela.

Caprabo Jatorri Deitura Babestuaren (JDB) Europako zigilu ofiziala duten Kataluniako 11 produktuak eskaintzen dituen lehenengo supermerkatua izan da.
Horrenbestez, gure Caprabo dendetan hurrengo JDBk aurki ditzakegu: Alt Urgell eta Cerdanya-ko gazta, Alt Urgell eta Cerdanya-ko gurina, Terra Alta-ko olioa, Baix Ebre eta Montsià-ko olioa, Delta del Ebre-ko arroza, Ganxet indaba, Lleida-ko madaria, Les Garrigues olioa, Siurana-ko olioa, Empordà-ko olioa eta Santa Pau-ko babarrunak.

"Venda de proximitat" zigilu ofiziala daukagu

Katalunian gure tokiko produktuekiko konpromisoan aurrera goaz aipatutako hurbiltasun programaren menpeko ekimen ezberdinei ezker. Zeregin horretan, Kataluniako Nekazaritza Kooperatiben (FCAC) laguntza jasotzen dugu, bai eta Kataluniako JDB-AGB Federazioa eta Kataluniako Generalitateko Nekazaritza Sailarena. Programak barne hartzen ditu, beste ekimenen artean, FCAC eta Kataluniako JDB-AGB Federazioarekin akordioak; hurbileko produktuen azokak; hurbileko produktuekin gastronomia-jardunaldiak antolatzea; gure supermerkatuetatik harago doazen komukazio-ekimenen bitartez produktuak sustatzea.

Hurbileko produktuen azokak

Programaren menpeko ekimenen artean, indar handiena hartu duen ekimenetako bat Kataluniako eskualdeetako hurbileko produktuen azokak antolatzea izan da.

Azoka-plana 2014an abiarazi zen eta geroztik hazkunde iraunkorra izan du. 2018an Caprabok bederatzi azoka egitea aurreikusi du. Horietako baten batek, aurten, bosgarren edizioa ospatuko du. Lau urtetan 23 azoka antolatu dira Kataluniako 29 eskualdetan, 160 ekoizle ingururen 1.700 produktu baino gehiago eskainiz. Azoka horietara 35.000 pertsona baino gehiago bertaratu dira.

Caprabok konpromisoa dauka hurbileko produktuekin duela bi hamarkada baino gehiagotik. 2013ko irailean funtsezko pausoa eman zuen zuzenean landatik ekarritako produktu horietarako “Hurbileko Salmena” zigilua barne hartu zuen lehenengo supermerkatua bilakatzean. Zigiluaren helburua da kontsumitzailearen aurrean Kataluniako nekazaritzako elikagai horiek identifikatzea. Produktu horiek, beren hurbiltasunari esker, minimora murrizten duten beren bitartekotza prozesua, eta horrek kostuan eta kontsumitzailearen sakelean eragina dauka, eta gainera, ustiapenen bideragarritasunari mesede egiten dio, tokiko ekonomia hobetuz.

Katalunian 300 ekoizleekin

elkarlanean ari gara

bertako 2.600 erreferentzia baino gehiago eskainiz

2018an soilik gure Kataluniako supermerkatuetan 85 erreferentzia berri sartu ditugu, eta 20 ekoizle txiki eta lurraldeko nekazaritza kooperatiba berri. Hazkunde horri esker, %10 produktuetan eta %7 ekoizle kopuruan, gure hurbiltasun eskaintza aberastu dugu, aniztasun gehiago eta kalitate handiagoa eskainiz. Kooperatiba-produktuak %3,2an hazi dira.

Datu aipagarri bat da hurbileko produktuen salmentek 28 milioi eurotik gora bildu zutela Caprabon azken urtean.

Katalunia

Aberastasun eta kalitate gastronomikoa

Puntako kalitatezko lehengaiak

Kataluniak gastronomia bikainaz harro egoteko beharrezko piezak ditu: ikuspegi ugariko lurraldea eta sasoiko kalitatezko produktu anitzak

Aberastasun ikaragarria dauka produktu autoktonoetan, itsaso zein mendikoak, haragiak, arrainak, barazkiak…

Kataluniako kalitatezko produktu tipikoak dastatu gura badituzu, Jatorri Deitura Babestuaren (JDB) bereizgarri ofiziala duten jakien artean egin dezakezu aukera, adibidez, Deltako arroza, olio barietate ezberdinak, Reus-ko hurra, Lleidako madaria, L’Alt Urgell eta Cerdanya-ko gazta, ganxet indaba eta Santa Pau-ko babarrunak.

Era berean, Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) duten produktuen artean hurrengoak eskaintzen ditugu: Terres de l’Ebre-ko klementina, Prades-eko patata, Valls-eko calsotak, Agramunt-eko turroia, Prinioetako txahala, payes ogia, Vic-eko saltxitxoia, Prat-eko oilaskoa eta Gironako sagarra.

Kataluniako produktuak dastatzera gonbidatzen zaitugu. Katalunian zehar ditugun dendak eta antolatzen ditugu hurbileko produktuen azokak aukera ona dira horiek aurkitzeko. ARRAIN SUQUETAREN ERREZETA