Ardogintzako tradizio eta jakiten egite guztiaren ondorioz 4 jatorri-deitura sortu dira babespean hartzen dituzten ardoen jatorria eta kalitatea zaintzeko. Horiekin guztiekin elkarlanean aritzen gara autonomia-erkidegoan lehenengo denda zabaldu genuenetik.
Cariñena JDB
«Harkaitzetako ardoa» esaten zaio, lur harritsuz osatzen baita Jatorri Deitura Babestua. Eremu geografiko horretan, tradizio eta berrikuntzaren arteko batasun ezin hobea nabarmendu daiteke. Hemen, ia-ia muturreko egoeretan ateratzen dira mahastiak aurrera eta mahats txikiak baina horrexegatik kontzentratuak, biziak eta aromatikoak ematen dituzte. Hala, zapore berdingabeko ardoak egiten dira.
Campo de Borja JDB
«Garnatxaren inperio» esaten zaio. Espainiar jatorriko mahats mota berantiar, indartsu eta emankor horrekin, aromaz eta kemenez betetako ardo biziak egiten dira. Beste barietate batzuk ere landatzen dira, baina garnatxa da nagusi esportatzeko ahalmen handiari esker nabarmentzen den eremu horretan.
Somontano JDB
Eboluzioaren eredu. Somontano Jatorri Deitura Babestuak merkatu garrantzitsuenetan, gastronomia-gune hoberenetan eta ardoen karta finenetan aurkitu du lekua 1984tik gaurdaino. Prestigioz. Mendi-magalean, Huescako Pirinio aurreko lautadan, gogotsu lantzen dituzte graduazio, azidotasun eta fruitutasunari esker gustu garaikideak hain gogoko dituen ardoak.
Zerbitzatzeko… eta konpainian, une onenetan.
Calatayud JDB
Muturreko mahastia. Ardo gorena. Kalitate handiko mahatsek, astiro umotuta, ardo suabe eta orekatuak ematen dituzte. Garnatxa beltzez egindakoak dira nagusi, baina teknologia modernoek ardo beltz, gorri eta zurien belaunaldi berria ekoitzi dute. Eta, gustukoenen artean, aldi labur batez upelean eduki diren ardo beltzak daude.
“Azken urtean, Aragoiko 527.000 ardo botila baino gehiago merkaturatu ditugu”
EROSKIn harreman estu eta egonkorra dugu inguruko upategi gehienekin.
GONZALEZ BYASS DISTRIBUCIÓN S.L.
Viñas del Vero ardoak Somontano eskualdeko Vero ibaiari zor dio izena. Pirinioen magalean hasten da ibai hori, eta sakan, haitzarte eta arroilei esker da ezaguna. Somontano jatorri-deiturako upategi aitzindaria da Viñas del Vero.
BODEGAS PIRINEOS, S.A.
Bodegas Pirineos Somontano jatorri-deituraren sortzailea da. Somontanon aparteko sustrai eta babes soziala ditu, eskualdeko kooperatibako 200 mahastizainek baino gehiagok parte hartzen dutenez bertan.
VINEDOS Y CRIANZAS, S.A. ENATE
Enateren lursail guztiak Somontanoko jatorri-deitura barruan sartutako Huescako udalerrietan daude. Somontanoko baldintza bereziei esker, toki bikaina da mahatsondoak landatzeko.
BODEGAS BORSAO S.A.
Gaitasun teknologikoa, instalazioen modernotasuna, mahastien potentzial handia eta ongi egindako lanarekiko sentsibilitate zorrotza: horiek dira upategiaren oinarrizko habeak, eta horiei esker bihurtu da BORSAO marka Campo de Borja jatorri-deituraren kalitatezko ardoen eredugarri.
BODEGAS ARAGONESAS S.A.
3.700 hektareatan mahastia. Lur harritsu eta gorri hauetan, bikaintasuna lortzeko habitat egokiena aurkitzen dute garnatxa, tempranillo, cabernet sauvignon, merlot, syrah, mazuelo, chardonnay, makabeo eta Alejandriako moskatel barietateek.
BODEGAS SAN VALERO S.COOP.
Espainiako jatorri-deitura historikoenetako baten bihotzean, aspaldiko ezagutza eta mahastizaintzako eta ardogintzako sektorearen I+G+Bko ekarpen berriak uztartzearen emaitza da BSV taldea.
BODEGAS SAN ALEJANDRO
Mahastizain geldiezin batzuen ilusioarekin eta ahaleginarekin hasitako proiektua da, horiek beren lurrei, mahastiei eta ardoari balioa ematea erabaki baitzuten. Gaur egun, amets hori Calatayud jatorri deituraren eta garnatxa unibertsoaren erreferente bihurtu da.
SOCIEDAD COOPERATIVA VITIVINICOLA DE LONGARES
Longareseko upategi modernoan mahasti onenak aukeratu, kontrolatu eta gainbegiratzen dituzte, zaharrenak mimatuz eta barietate bakoitza bere premien arabera zainduz.
Ia-ia 1.700 hektarea hartzen dituzte mahastiek, eta haietan bertako barietateekin –garnatxa eta mazuelo edo cariñena– bat egiten dute tempranillo, cabernet sauvignon, merlot, makabeo, syrah, chardonnay eta gainerako barietateek.