Ezagutu

Aragoiko arkumea

Arkume-haragi samur, zaporetsu eta osasungarria

EROSKI Supermerkatu eta Hipermerkatuetan Aragoiko bildotsa aurkituko duzu, Aragoiko ardi arraza onenen aukeratik datorrena (Teruelgo Ojinegra, Roya Bilbilitana eta Rasa Aragonesa)

Eroski NATUR markan aurkituko duzu, Adierazpen Geografiko Babestuko (AGB) zigilu honekin markatua: “Aragoiko arkumea” Nabarmengarria da haren zapore paregabea, amaren esnez eta zereal naturalez elikatzen delako, eta hala mendiko nahiz mendi ertaineko larreetan nola Ebro bailarako eremu lehorrenetan hazten delako.

Aragoiko bildotsa arkume-haragi samurra, zaporetsua eta osasungarria da. Proteina-, bitamina- eta mineral-iturri, koipe ase gutxi ditu eta bihotzerako osasungarritzat har daiteke. Erregulartasunez kontsumi daiteke dieta osasuntsu, askotariko eta orekatu baten barruan; horrenbestez, dieta mediterraneoaren adierazle da Aragoiko bildotsa.

EROSKI 1994an hasi zen Ovieragón – Grupo Pastores kooperatibarekin lankidetzan, eta geroztik Aragoiko bildotsaren gure hornitzaile nagusia izan da. Haren aparteko berezitasunari esker, Izendapen Espezifiko bat jaso zuen lehen haragi freskoa izan zen, eta 1996tik aurrera, Europar Batasunak babes eman zion Adierazpen Geografiko Babestu (AGB) gisa. Halal Institutuaren Berme Marka duen produktu bat da halaber.

“EROSKIn 500.000 kilo baino gehiago merkaturatu ditugu, Aragoiko bildotsaren (Ternasco de Aragón) alde egiten dugun apustuaren berme”

Gaur egungo kontsumitzaileak gogoko du bildots mota hau, eta horrek ekonomikoki garatzeko babes sendoa eman dio Aragoiko landa-eremuko 300 gune baino gehiagori. EROSKIren establezimenduetan azken hiru urteetan 500.000 kilo baino gehiago merkaturatu izanak laguntza handia eman dio eskualdeko lehen sektoreari.

Aragoiko arkumea

Aukera mordoa

Aragoiko bildotsaren 15 ebakera desberdin

Harritu ezazu jendea Aragoiko arkumearen errezeta zaporetsuekin, gustu eta aukera guztietarako platerak!

Gure merkataritza-sarean 15 ebakera desberdinetan ere aurki dezakezu Aragoiko bildotsa, eta horrek askatasun handia ematen dizu zure dietan modu askotara sartzeko. Era tradizionalenean prestatua, labean ongi egina panadera-patatekin, saltsa anitzekin batera, edo pintxo, broxeta eta ogitarteko ausartenetan, Aragoiko bildotsa gustu eta aukera guztietarako prestatu daiteke, dela afari informal baterako, dela konpromiso dotorerenerako. Ez da ezer geratuko soberan, baina hala izanez gero, zer moduz kaneloi, lasagna edo arroz gozo-gozoa prestatu eta zur eta lur uzten baditugu?

Gisatu edo erregosi ordez plantxan egin baduzu edo saiheskiak prestatu badituzu, zati txikitan xehatu eta tomate-saltsa erraz batekin nahiz bexamelarekin zerbitzatu dezakezu. Labean erre baduzu, hariztatu hondarrak eta gehitu zuku pixka batekin kroketa batzuetan, entsalada batean edo arrautza frijitu batzuetan.

Eta nork esan du plater astuna edo negukoa dela? Nahas ezazu urdaiazpikoarekin eta gaztarekin, eta saiatu flamenkin batzuk egiten, edo lagundu ezazu jogurt eta alberjinia saltsaz pita ogi batean, txangoan eramateko. Edo, behin hasita, bete-betean ekin diezaiokezu kultur-nahasketari eta Aragoiko bildotsez egindako kebab bat presta dezakezu, ras al hanoutez ongi hautseztatua. Zure irudimenak nahi beste aukera dituzu.

On egin!

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena

Aragoi

Kantabria

Nafarroa

Errioxa

Balear Irlak

Aragoi

Galizia

Asturias

Euskadi

Arkumea

Kategoria guztiak

Fruta

Barazkiak

Ardoa

Hestebetea

Olioa

Arkumea

Bilatu