Inguru honetan ohikoa den tipula horren kalitateak animatu egin gaitu gure EROSKI Natur marka propioarekin merkaturatzera; zapore arduratsuaren bermea du. Lastoaren kolore zuria izaten du eta 120 mm-ko diametroa ere hartzen du; itxura indartsukoa da eta oso delikatua, bere samurtasunarengatik, azalen biguntasunarengatik eta oso urtsua izateagatik.
Honako ezaugarri hauek ditu: kontserbazio gutxi, suabea, batere zapore minik gabea, testura samurra, eta barruko atalak kolore zurikoak ditu
Entsaladetarako erabiltzen da batez ere, baina bestelako jakien emaitzak ere hobetzen ditu. Labean errea bikaina da.
"Zugandik hurbil landu diren barazki freskoak jartzen dizkizugu eskura, ingurunearen iraunkortasuna eta nekazarien etorkizuna bultzatuz"
EROSKIn, aspaldiko harreman estua dugu tokiko ekoizleekin eta, horiei esker, zure ingurune hurbilenean landutako produktu freskoa zuregana hurbiltzeko konpromisoa bete dezakegu.
FUENCAMPO
Fuencamporen tipula gozoak hazien hautaketa zorrotza du ezaugarri; hazi horiek tipula gozoaren Aragoiko barietate batenak dira, eta haiek berek hautatu eta zaintzen dituzte. Geroago, Cariñenako ingurunean hazten da, baita Teruelgo soroetan ere tipula berantiarrena.
Bai ekoizpena, bai biltzea, baita biltegian geroago egiten den lana ere nazioarteko kalitate-irizpide zorrotzen arabera (Global Gap, BRC eta IFS) egiten dira; horiek, besteak beste, ingurumena gehiago errespetatzen duen nekazaritza bermatzen dute, bai produktu fitosanitario gutxiago erabiltzen direlako, bai ur gutxiago erabiltzen delako…
Honako beste hauek ere inguruko ekoizle garrantzitsuak dira: GIL & PALLARES.