Muxika erkidego horretako fruta adierazgarrienetako bat, eta haren ekoizpena gora doa urtetik urtera. Pertsona mota guztientzat ezin hobea da, beraren elikagai-ekarpenak erabat moderatuak direlako.
Hemengoa izatea ona delako, EROSKI Natur muxikek ere Calandako Muxika Jatorri-deituraren zigilua dute, frutaren kalitateak hala ahalbidetzen duenean. Calandakoen egiazko propietateak bermatzeko, bakantze-teknika erabiliz zaintzen dira lur-sailetan; teknika horren bidez, zuhaitzean dauden fruituen %70 kentzen da, aleen artean 20 cm-ko tarte eroso bat utzi arte. Fruta hazteko teknika original horri esker, fruitu handiagoa eta mamitsuagoa lortzen da. Esku artean duzuna egiazko etiketa beltz bat bada, haren gutxieneko diametroa 73 mm izango da.
Calandako Muxika Jatorri-deiturako muxikak merkatuan prestigio handia lortu du, tamaina handia izateaz gain zapore bikain eta gozoa duelako. JDko muxika bakoitza. Calandako muxikak beren azken 2 hazte-hilabetean poltsaratzen dira, bat banaka arbolan bertan. Hala, egiazko etiketa beltza duen muxika poltsa babeslearen barruan ontzen da, eta, hala, bere purutasuna bermatzen da, ez baitu ukitzen inolako produktu fitosanitariorik, ezta kanpoko agenterik ere.
“Calandako muxika” Behe Aragoiko eskualdearen eremuan hazten da batez ere.
Jatorri-deitura hori Ebro ibaiaren sakonuneko hego-ekialdean dago, Teruelgo eta Zaragozako probintzien artean, eta 45 udalerri barne hartzen ditu.
"Hemengoa izatea ona delako, zugandik hurbil hazi diren sasoiko fruituak gerturatzen dizkizugu"
Honako hauek dira tokiko produktuarekiko gure konpromisoa betetzen laguntzen diguten ekoizle garrantzitsuenetako bi eta aspaldi dugu haiekin harreman estua.
HUERTA CAMPOJARA, SL.
Huerta Campojara La Almunia de Doña Godina herrian kokatuta dago, Valdejalón eskualdean, eta hura bere nekazaritza-produktuen kalitatearengatik ezaguna eta estimatua da.
Fruta hezurdun mota asko dituzte: maiatzean hasten dira, gereziaren kanpainarekin, eta gero, arbeletxekoak, nektarinak, paraguaioak, platerinak, muxikak eta mertxikak izaten dituzte.
BIOSANZ ORGANIC S.L.
fruta-arbola ekologikoen 40 hektarea, Calatoraon, eta Épilan, biltegia; honako hauek hazten dituzte: nektarinak, arbeletxekoak, paraguaioak, pikuak, sagarrak eta udareak.