Ezagutu

Aragoiko hestebeteak

Lehengai bikainetan oinarritutako arrakasta

Ona delako hemengoa izatea, Aragoiko enpresek bertan egindako hestebeteen sorta zabala eskaintzen dizugu

EROSKIn, Aragoiko hestebeteen sorta zabala dugu; batez ere, Teruelgo urdaiazpiko ospetsua.

Ona delako hemengoa izatea, bertako hestebeteen sorta zabala eskaintzen dizugu. Urdaiazpikoa, besoa, fueta, lukainka, sekallona, txorizoa, butifarra, saltxitxoia eta solomo-hestebetea. Orotariko bilgarri eta formatuetan jartzen dizkizugu eskura, zure beharretara egokitzeko: ontziratuak, ebakiak, pieza osoak…

Bertako produktu hauen kalitate handia dela eta, beste autonomia-erkidego batzuetan ditugun dendetan ere merkaturatu ditugu, eta onarpen handia izan dute. Eta, ezin zen bestela izan, urdaiazpiko ezin hobea dugu EROSKI markaren barruan Teruelgo urdaiazpiko jatorri-deituraren zigiluarekin. Bi formatutan eskaintzen dizugu produktu hori, ebakita eta pieza osoan.

Azken urtean, 5.000.000 €-ko balioko hestebeteak erosi dizkiegu zuzenean aragoiar ekoizleei eta horien % 70 baino gehiago merkaturatu dugu beste autonomia-erkidego batzuetan; hala, proiekzioa eman diegu mugaz haraindiko prestigioa duten primerako hestebete hauei.

Teruelgo urdaiazpikoa jatorri-deiturak Aragoiko produktu enblematikoenetako baten jatorria eta kalitatea ziurtatzen du: Teruelgo urdaiazpikoarena. Teruelgo eremu garaietako ingurumen-baldintza bereziek, klima hotz eta lehorraren ondorioz, kalitate handiko urdaiazpikoak artisau erara ontzeko aukera ematen dute. Teruelgo urdaiazpikoak Teruelen jaio, hazi eta hildako txerrietatik datoz.

Amaren aldetik Landrace eta Large White arrazak eta aitaren aldetik Duroc arraza gurutzatuz lortutako abereak dira. Teruelgo eta probintzia mugakideetako landan hazitako zerealez elikatzen dira, eta elikadura osasungarri eta naturala ematen die horrek.

Duroc arrazatik gantz-infiltrazio ezin hobeko haragia lortzen da, kalitate bikainekoa, baita Landrace eta Large-White arrazen gurutzaketaren bidez ere, funtsean hezetasunak, testurak, osaerak eta koloreak definitutako haragia ematen baitu.

Era naturalean onduak, ia-ia artisau eran, urdaiazpikoaren ebakidurak itxura distiratsua eta koipe partzialki infiltratua agertzen du.
Zapore bikainekoa, suabea eta ez oso gazia, gozagarri ederra da gusturako.

EROSKIn, Aragoiko enpresek bertan egindako hestebeteen sorta zabala eskaintzen dizugu:

JAMONES AIRESANO S.L.
Jamones Aire Sano enpresak garapen-eredu integratua garatzen eta ezartzen du. Asmo handiko proiektu bat da, ekoizpen-kate osoaren kontrola ere barne hartzen duena.
Teruelgo jatorri-deitura duten urdaiazpiko eta beso erabat bereziak dituzte, eta Teruelgo lehortegietan astiro ondu direlako bereizten dira.

FRIBIN
Sortu zenetik, 1966an, kalitate goreneko haragia eskaintzeko eta Espainiako harakintzaren garapenari ekarpena egiteko konpromisoa izan dute.

“Hemengoa izatea ona delako, "Teruelgo urdaiazpikoa" Jatorri Deitura duen EROSKI urdaiazpikoa eskaintzen dizugu”

EMBUTIDOS AVENTIN
Aventín, gaur egun, zaporearen, kalitatearen eta zerbitzuaren sinonimo da. Duela mende erdi sortua, haragi eta hestebeteak egin eta banatzen eskarmentu ezagutua du Aventínek. Kokaleku paregabean dago eta produktuak ontzeko ingurune natural ezin hobea ematen dio horrek.

EMBUTIDOS EL CORTANTE – ARTESANA DEL PIRINEO S.L.
Familiako enpresa honen sustraiak hazkuntzan eta haragien maneiuan trebatutako antzinako abeltzainetan aurkituko ditugu, baina gizartean eta teknologian izandako aldaketetara nola egokitu jakinik iritsi zaigu gaurdaino, betiko kalitatea eskaintzen jarraitzeko. Puebla de Castron (Huesca probintzia) dute kokalekua, Aragoiko Pirinioetan.

CARNICAS GALLEGO S.A.
Harakintzak ardazten du enpresa honen jarduera, bezeroei zerbitzu emateko bokazio argiarekin: cateringaren, sukaldaritzaren, merkataritza-gune handien, banatzaileen, fabrikatzaileen eta xehekarien sektoreko lehen mailako enpresei.

EMBUTIDOS ARTESANOS MELSA, S.A.
Bost belaunalditik gorako familiako enpresa hau 1860. urtean sortu zen eta Graus-en dago.

SANCHEZ JUAN JOSE ANTONIO
La Monrealense enpresak 40ko hamarkadaren hasieran du jatorria. Azken urteetan aldaketa eta berrikuntza handiak egin dituzte enpresan, eta Europak txerrikien ekoizpenaren arloan emandako araudi guztietara egokitzea ekarri dute ondorioz.

DISTRIBUCIONES CASA PUCHARCOS
Era naturalean egindako hestebete sorta zabala eskaintzen dute.
Hamabost urte besterik ez izan arren, enpresak Espainia osoan eta Europako zati handi batean ezagutarazi ditu Villa de Graus udalerriaren izena eta haren markak.

Aragoiko hestebeteak

Tradizioa eta zaporea

Haragi hezea, testura eta kolore bereizgarriarekin

Txerria funtsezko osagaia izan da terueldarren gastronomian eta jaki-tokian

Aragoiko gastronomia gero eta ezagunagoa da eta ekoizten duten lehengaian oinarritzen da lortu duen arrakasta. Hestebeteak ekartzen ditugunean hizpidera, zalantzarik gabe, urdaiazpikoa da bertako produktu izarra eta, zehazkiago, Teruelgo urdaiazpikoa.

Teruelen antzinako garaietan hasi zen urdaiazpikoa jatearen tradizioa. Zenbaiten esanetan, prehistorian. Egiaz, terueldarren gastronomian eta jaki-tokian funtsezko osagaia izan da txerria. Urdea mimo handiz zaindu izan dute beti: tratu ona eta elikagai onenak, lehen mailako haragi zaporetsua lortzeko.

Haragia luze kontserbatzeko beharraren ondorioz sortu ziren hura gazitu eta ontzen ziharduten bertako lehenengo enpresak. Familiako enpresa horiek eboluzionatu egin dute eta autonomia-erkidegoko motorretako bat bihurtu dira.

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena