Ezagutu

Aragoiko olioa

Jatorria eta tradizioa

Oliba lantzeko tradizio handia eta ezaugarri bikainak dituen lurralde honetan nortasun handiko olioa lortzen dute, ehun urtetik gorako olibondoak baliatuz kalitate handieneko oliba-olio birjina estra ekoizteko.

Hemengoa izatea ona delako, azken urtean tokian ekoitzitako 43.000 litro olio inguru merkaturatu ditugu, zuzenean Aragoiko produktoreei erositakoak.

Horrez gain, urtero bi kanpaina garrantzitsu antolatzen ditugu, produktu honen aldeko apustu are handiagoa eginez. Gure saltokietan Behe Aragoiko Olioa Jatorrizko Deitura duen oliba-olio birjina eskaintzen dugu, gure ingurunearen jasangarritasuna eta olibondoen etorkizuna bultzatuz.

Behe Aragoiko JD duen Oliba-olioa Teruelgo ipar-ekialdean eta Zaragozako probintziako hego-ekialdean landatutako olibak erabiliz tokian prozesatu eta ontziratutako oliba-olio birjina estra da. Izan ere, gune geografiko hori Espainiako iparraldeko oliba-olio ekoizlerik handienetako bat dugu. Hain zuzen ere, 37.000 hektareako laborantza-azalera hartzen du, 77 udalerritan banatzen dena.

Behe Aragoiko Olioaren ezaugarri bereizleak hiru puntutan zehaztu daitezke: itxura (garbia, uhertasun edo zikintasun arrastorik gabe) kolorea (horia, urre-horitik urre zaharrera doazen ñabardurekin, Empeltreko barietatearen bereizgarria) eta zaporea (olio arina, suabea eta ahoan oso atsegina, olibaren usain gozoa gogora ekartzen duten zaporeekin).

Behe Aragoiko olio-jardueraren hastapenak denboran galtzen dira, baina eskualde horretan oleikulturaren agerpenarekin bat datoz. Pixkanaka-pixkanaka bere hazkuntzarako azalera areagotuz joan da, 80.000 hektareetara iritsi arte.

Gaur egun, ordea, arrazoi ezberdinak direla eta, azalera hori murriztu egin da eta 37.000 hektarea baino ez ditu hartzen. Horietako bi heren baino gehiago Teruelen daude eta gainerakoak, Zaragozako probintzian.

Nekazaritza-ustiapenen % 60 familia-motakoak dira, lantzeko 20 hektarea baino gutxiagorekin eta partzelazio handiarekin.

"Behe Aragoiko JDB duen oliba-olioa jartzen dizugu eskura, gure ingurunearen iraunkortasuna eta oliba-biltzaileen etorkizuna bultzatzen dugulako"

Jarraian gure ekoizle garrantzitsuenetako batzuk nabarmenduko ditugu:

LA CALANDINA S.COOP.
La Calandina sozietate kooperatibo bat da. 1974. urtean jaio zen, Calandako 53 nekazarik, oliba-olio birjina estra eta Calandako muxika berantiarra merkaturatzeko helburuz, Grupo Sindical de Colonización izeneko enpresa sortu zutenean.
Beranduago, Eraldaketa Nekazal Baltzua bilakatu zen eta 1990an kooperatiba osatu eta gaur egungo izen soziala hartu zuten: La Calandina Sociedad Cooperativa Limitada.

ACEITES DEL ALTO ARAGON, S.L.
Familia-tradizio garbienari jarraiki, olio-errota honen aipu zaharrenak 1838ko data dute eta, bere ekoizpen-prozesuan teknologia berriak barneratu dituen arren, hautaketa eta ekoizpen-modu tradizionalari eutsi izan dio beti, oliba zoragarrien zukurik onenak lortzeko.

ALMAZARAS REUNIDAS BAJO ARAGON SA
Reales Almazaras de Alcañiz enpresak zorroztasunez aukeratutako Empeltre barietateko olibak erabiltzen ditu olioa ekoizteko, “Behe Aragoiko Olioa” Jatorri Deituran inskribaturiko partzeletan bildutakoak eta bere ontze punturik onenean. Bere sekretua sinplea da: momentu bakoitzean eta prozesu guztietan zehar eragiketa-baldintza egokiak hartzen jakitea, ekoizten duten olioak Empeltre olibaren berezko ezaugarri guztiak mantendu ditzan.

MOLINO DE OLIVAS BOLEA, S.L.
1940. urtean eraikitako Molino de Olivas de Bolea olio-errota Boleako hiribilduan kokatuta dago, Huescako probintzian.
Jaio zenetik bertan jardun izan duten hiru belaunaldiek filosofia bakarra izan dute: beren olioetan kalitaterik handiena lortzen saiatzea.

ACEITES NOGUERO S.L
Espainiako Iparraldeko lur altu hauetan, hotza eta elurraren mugan eta olibondoak hazteko baldintzarik gogorrenetan ekoizten ditu Noguero familiak “Somontano” Oliba-olio Birjina Estra
zaporetsua egiteko olibak.
Oso kontutan hartzen dituzte beren sustraiak; horregatik, ekoizten dituzten olio guztiak Huescako probintziako olibetatik ateratzen dituzte eta modu berean, arrazoi berdinarengatik da Somontano beren marka.

S. COOP. LTDA. AGRICOLA DE BORJA

Aragoiko olioa

Kalitate handieneko oliba birjina estrarekin egina

Ehun urtetik gorako olibondoek ematen dioten nortasunarekin

Oliba-olioa gure gastronomiaren funtsezko elikagai bat da

Behe Aragoiko olio-jardueraren hastapenak denboran galtzen dira, baina eskualde horretan oleikulturaren agerpenarekin bat datoz.

Abendua eta urtarrila. Horiek dira Aragoiko ehunka oliba-ekoizleek olibak biltzen dituzten hilabeteak, handik hilabete batzuetara balio handiko tokiko olioak ekoizteko. Bilketarako teknika nagusia zartakatze teknika tradizionala da oraindik. Teknika hori adarrak abilezia nahikoarekin jotzean datza, ahalik eta lasterren olibak jausteko eta olio-errotara eraman ahal izateko.

Oliba lantzeko tradizio handia eta ezaugarri bikainak dituen lurralde honetan nortasun handiko olioa lortzen dute, ehun urtetik gorako olibondoak baliatuz kalitate handieneko oliba-olio birjina estra ekoizteko.

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena

Aragoi

Kantabria

Nafarroa

Errioxa

Balear Irlak

Aragoi

Galizia

Asturias

Euskadi

Olioa

Kategoria guztiak

Fruta

Barazkiak

Ardoa

Hestebetea

Olioa

Arkumea

Bilatu