Ezagutu

Asturiaseko gaztak

Tradizioa eta kalitatea

Hemengoa izatea ona delako, gurekin harreman luzea eta egonkorra mantentzen duten Asturiaseko 8 gazta-ekoizlerekin batera egiten dugu lan

Bere orografia eta ezaugarri kulturalei esker, erkidego honek nazioartean aintzatetsiak diren lau jatorri deitura dauzka.

Tokiko 8 ekoizlerekin batera lan egiten dugu Asturiaseko gazta sorta-zabala eskaini ahal izateko, formatu ezberdinetan: gazta osoak, erdiak, zatiak… Eta identifikatzeko errazagoak izan daitezen, beren erkidegoaren bandera jarri diegu.

Halaber Asturiaseko gazta ospetsuenak saltzen ditugu gure denda-sare guztian, bere merkaturatzea eta ikusgarritasuna bultzatzeko Asturiaseko mugetatik harago. Hauek dira gurekin lankidetzan diharduten ekoizle nabarmenetako batzuk.

INDUSTRIAS LÁCTEAS MONTE VERDE S.A
Sinbolo gisa Oscos-eko irudia hartuz, Industrias Lácteas Monteverde, SA-k 1970ean ekin zion bere jarduerari. Gaur egun, formula berdina erabiltzen jarraitzen du, nahiz eta prozesua teknologikoki eboluzionatuz joan den, Europako fabrika modernoekin alderatuz.

QUESOS LA PERAL SL
La Peral familia-izaerako gaztandegia dugu, 1923an sortua. Jaio zenetik artisau-eran egiten ditu La Peral gazta (behi esnearekin) eta Peralzola gazta (ardi esnearekin). Bi hauek gazta urdinak dira, lizun noblearekin eta bodega natural batean onduak, gaztandegiaren azpian bertan kokatzen dena.
Bere instalazioen teknologia modernoa eta ekoizpen prozesuan erabiltzen duten tradizio eta artisau metodoen arteko konbinazio egokiari esker, izaera handiko produktua lortzen dute, kontsumitzaileen artean oso preziatua.

QUESOS DEL PRINCIPADO DE ASTURIAS, S.L.
Crivencar/Tierra Astur-en sozietate-izena da, 1982an Asturiaseko Ekialdean jaio zen familia jatorriko enpresa.
Geroztik, sortu zenetik 30 urte igaro ondoren, enpresaren helburua azkeneko kontsumitzailea kontzientziatzea da, bere establezimendu bakoitzean ordezkaturiko produktuen kalitatearen inguruan. Horretarako irudi bereizia, fresko eta berritzailea erabili du.

INES GRANDA S.A.
1938. urtean Juan Inés Blanco eta Palmira Granda Pontigo senar-emazteak beren jatorrizko tokian ezarri eta gaztak egiten hasi ziren.
Inés Granda, SA-ren produktu-sorta zabalean behi- eta ahuntz-esnea eta bi horien eta ardi esnearen arteko nahasketarekin egindako gaztak aurki ditzakegu, ekoizpen modu eta aurkezpen ezberdinekin.

EO LECHE TARAMUNDI, S.L.
Taramundin, Asturiaseko turismo berdearen aitzindaria izateagatik ezaguna den landa-udalerria, ekimen ugari jaio dira azken hamarkadan, izendatzaile komun batekin: tradizioa. Horrela, turismoaren babesean, jaio zen Eo Taramundi, antzineko ekoizpen modu eta metodoak berreskuratzeko helburuarekin. Hortik Asturiaseko artisau-gazta sorta bikaina atera zen, “Quesos de Taramundi” deitu zutena.
Asturiaseko gazta hauen barruan, bost barietate desberdintzen dira: gazta hur eta intxaurrekin, gazta erdiondua (ahuntz- eta behi-esnearekin), ahuntz-gazta, gazta egurastua (freskoa behi-esnearekin), gazta urdina (behi-esnearekin) eta gaztanbera naturala (amamaren errezetarekin).

LACTEOS LACPESA S.L.
XX. mende hasieran ekin zion bere jarduerari, 1910ean hain zuzen ere. 40ko hamarkadan Asturiaseko fabrika Sieroko kontzejura mugitu zuen eta bertan mantentzen du bere jarduera.
1980ean sortzaileetako baten semeak, Joaquín Peña, esnekien enpresaren gidaritza hartu zuen Asturiasen eta merkatuaren eta etorkizuneko beharretara egokitu zuen. Horrenbestez, Lácteos Lacpesa sozietatea sortu zuen, gaztak estatu mailan eta nazioartean banatzen dituena. Guztira, 20 gazta mota baino gehiago ekoizten dira Asturiaseko lantegian, Espainia osoan zehar banatzen direnak.

Asturiasen lau JDB aintzat hartu dira, lurraldeko gazten jatorria eta kalitate bikaina bermatzen dutenak. Gure Asturiaseko dendetan lau jatorri deitura horiek lantzen ditugu.

Afuega’l Pitu
Hauxe dugu Asturiaseko gazta zaharrenetako bat, gehien hedatu denetakoa eta jende artean erro sakonak dituena.

Bere izen bereziak eta forma eta kolore ezberdineko lau barietateek (Atroncau blancu, Atroncau roxu, Trapu blancu eta Trapu roxu), aurkezpen zoragarria ematen diote Afuega’l Pitu gaztari.

Dastatzean, Afuega’l Pitu gaztak denak harritzen ditu bere testura apartekoarekin eta esne-ukitu garratzekin legamia ñabardurekin; ukitu horiek sentsazio min atsegin batekin nahasten dira roxu barietatean.

Kondairak dioenez, Afuega’l Pitu gaztak (“eztarria ito” esan nahi du asturieraz) bere berezitasun handienetik hartzen du izena: ontze-prozesuan zehar areagotzen den testura trinko eta irmoa.

Cabrales gazta
Seguru asko erkidego honetatik kanpo ospetsuena, Cabrales gazta naturala dugu, artisau-eran egina, behi-esne gordinarekin edo bi edo hiru mota nahastuz: behia, ahuntza eta ardia.

Gazta egin ondoren, mendietako kobazulo naturaletan ontzen uzten dute, bi eta lau hilabete arteko epean. Kobazulo hauek %90eko hezetasuna daukate eta tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa da.

Baldintza horiei esker, ontze prozesuan zehar penicillium moduko lizunak agertzen dira gaztan, gune eta zain urdin-berdexkak ematen diotenak.

Nolabaiteko zapore mina dauka, batez ere ahutz- eta ardi-esne garbia edo nahasketarekin egiten denean.

“Porque es bueno que sea de aquí, te acercamos queso de las cuatro DO de la tierra, apoyando la sostenibilidad de nuestro entorno y el futuro de la figura del pastor”

Casín gazta
Casín gazta koipetsua da, ondua, eta behi-esne osoa edo gordinarekin egina, gatzapen enzimatikoa eta pasta oretua duena, gogorra edo erdi-gogorra.

Gazta babestuak egiteko erabiltzen den esnea Jatorri Deitura Babestuak zaintzen dituen inguruneko ganadutegietatik lortzen da.

Espainiako gazta zaharrenetako bat da; egiteko modu konplexua dauka, mamia arrabolezko makina baten bitartez oratzeko teknika arraroa erabiliz. Bere jatorria bezain zaharra, bere zapore gogorra eta nolabait mina dugu, ondo ketutako gurinaren landako aromarekin, ahoaren amaieran mingotsa eta aho-sabaian iraunkorra dena.

Gamonéu gazta
Behi-, ardi- edo ahuntz-esne gordinarekin egindako gazta dugu, arinki ketua, ertzeetan penicillium azaleratze arinekin.

Asturiaseko gazten artean nagusienetakoa da. %100ean artisau-eran egiten da eta, horrek, munduan gaztarik preziatuenetako bat bihurtzen du.

Gamonéu del Valle gazta Europako Mendietako mendebaldeko mendiguneetako familia-gaztandegi txikietan egiten da, Onís eta Cangas de Onís-eko kontzejuen beheko guneetan kokatutako herrixketan, hain zuzen ere. Esnea eta gaztak ekoiztu, bai eta azken hauek ondu, Asturiaseko Printzerriaren ekialdeko gune hauetan egiten da.

Gamonéu del Puerto gazta munduan gazta onenetakoa dela uste da eta oso preziatua da nazioartean. %100ean eskuz eta artisau-eran egina, Gamonéu gazta bakoitza berdingabea eta esklusiboa da.

Gazta hau Onís eta Cangas de Onís-eko kontzejuen portu altuetako etxoletako gaztandegi txikietan egiten da soilik.

Asturiaseko gaztak

Moko finenak ere limurtzen dituzten gaztak

Jatorria eta tradizioa

Asturiaseko gastronomia bere gazta ezagunetan oinarritzen da sukaldaritza tradizional nahiz modernoan platerak egiteko

Asturiaseko larre berde aberatsetan kokatzen diren ganadutegiek gaztak ekoizteko kalitate bikaineko lehengaia ematen digute. Ahuntz-, behi- eta ardi-esnea erabiliz (nahastuta edo nahastu gabe) Asturiaseko artzainak belaunaldiz-belaunaldi gaztak artisau-eran egiten ibili dira.

Asturias gazta-sortarik handiena eskaintzen duen eskualdea da Europa mailan. Barietate ugari egiten dira bertan eta, hogei barietate ofizial inguru egon arren, berezko izenarekin identifikaturiko berrogei gazta baino gehiago daude.

Erro sakoneko antzinako gazta-usadio horri esker, gazta-sorta sakona eskaintzen du Asturiasek gustu guztietarako aukerekin: suabeak, krematsuak, bigunak, gogorrak, ketuak, minak….

Asturiaseko gazta sustrai sakonak dituen kultura gastronomikoaren ardatza da, eta haren inguruan bizimodu oso bat dago, tokiko eskaintza turistikoaren parte bihurtu den benetako kultura gastronomikoa.

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena

Asturias

Kantabria

Nafarroa

Errioxa

Balear Irlak

Aragoi

Galizia

Asturias

Euskadi

Gaztak

Kategoria guztiak

Txahala

Hestebetea

Gaztak

Bilatu