Txahal ekologikoa ere eskaintzen dizugu, arautegi zehatz baten pean dauden abeltzaintza ekologikoetatik etorritakoa. Animalia horiek kalitatezko elikagaiekin hazten dira, sintesiko substantzia kimikorik eta genetikoko aldatutako organismorik gabe. Abeltzaintzak ekoizpen-unitatean produzitzen diren elikagai ekologikoekin elikatzen dira. Txahalak esne naturalarekin elikatzen dira hiru hilabetez behintzat.
Harreman luzea eta egonkorra daukagu abere-ekoizle hauekin:
CARNICAS HICOR, S.L.
Cárnicas Hicor 1993an sortu zen Gijonen, Asturiasen. Haragiaren sektorean 25 urtetik gorako esperientzia daukaten harakin profesionalek sustatutako enpresa bat da.
Enpresaren jarduera nagusia lehengaia eraldatzea da, txahal asturiarra, txahal ekologikoa eta esneko moxala, ontziratzeko eta merkaturatzeko gero.
EMBUTIDOS GARCIA GOMEZ S.L.
Hornitzaile honekin Txahal Asturiarra JDB lantzen dugu.
Lurrarekiko eta bazken kalitatearekiko grinak Txahal Asturiarra JDB abere-ustiapenik onenak bilatzera daramatzate. Asturiasen jaiotako, hazitako, gizendutako eta hildako animaliak dira.
Kontrol zehatzen bitartez JDB markaren baldintzak eta produktuaren ziurtagiriak betetzen dituzte.
“ASTURIANA de Valles” eta “ASTURIANA de Montaña” behi-arrazak ingurumenera guztiz egokituta daude, eta eginkizun garrantzitsu bat daukate, hots, ingurune naturala eta bioaniztasuna eta paisaia mantentzea.
“ Txahal Asturiarra” AGB 2002an sortu zen aipaturiko bi arraza autoktonoena soilik izan daitekeen haragi bikaina eta nutritiboa ziurtatzeko, jatorriari zein kalitateari dagokionean. Hori dela eta, txahal asturiar guztiek ez daukate “Txahal Asturiarra” ziurtagiria.
JDB honek gero eta onarpen eta ospe handiagoa ditu, eta 2017an behi-haragiaren % 7 gehiago ziurtagiri horrekin merkaturatu zen.
"Hemengoa izatea ona delako, Asturiaseko txahal haragi-sorta zabala jartzen dizugu eskura"
Txahal asturiarraren-sorta zabal batekin lan egiten dugu, eta formatu ezberdinetan eskaintzen dizugu, beti ondo identifikatuta Erretiluan, erakusmahaian, pieza handian, zatituta, etab. eta beti erkidegoaren banderarekin ondo identifikatuta.
Asturiasko mendiak eta larre berdeak toki perfektua dira abeltzaintza ugariren bazka izateko eta haiek era naturalean elikatzeko, traizio handiko abeltzain asturiarren ardurapean.
Asturiasen, tradizio eta garrantzia handiko jarduera bat da abeltzaintza, ez bakarrik zonako ekonomiarentzat, baita ingurumena, kultura eta landa-biztanleria mantentzeko ere.