Ezagutu

Asturiaseko hestebeteak

Protagonismo berezia dute txorizoak eta odolkiak

Ona delako hemengoa izatea, bertako ekoizleek egindako hestebeteen sorta zabala eskaintzen dizugu hainbat formatutan

EROSKIn, Asturiaseko hestebeteen sorta zabala dugu eta tokiko 8 ekoizlerekin aritzen gara lanean. Harreman luze eta egonkorrak lotzen gaitu haiekin. Asturiaseko hestebeteen artean, txorizoa eta odolkia nabarmentzen ditugu. Ezin ditugu ahaztu, hala ere, lukainka, urdaiazpikoa, besoa, lakoia, solomo-hestebetea, txokoa eta botielloa.

Ona delako hemengoa izatea, hestebeteen sorta zabala eskaintzen dizugu, hainbat formatutan. Hutsean ontziratuak, erretiluan, askotariko tamaina eta pisuetan… Guztiak ere autonomia-erkidegoko ikurrinarekin identifikatuta, errazago aurki ditzazun.

Ona delako hemengoa izatea, asturiar ekoizleek egindako hestebeteen sorta zabala jartzen dizugu eskura; hala, gure ingurunearen iraunkortasuna babesten dugu. Hestebeteak egiten dituzten bertako 8 ekoizlerekin lan egiten dugu, eta harreman luze eta egonkorra dugu haiekin.

HIJOS DE ESPERANZA VALLINA, S.L.
Haragikiak egiten, merkaturatzen eta banatzen espezializatutako enpresa bat da.
Erabilitako haragien aukera zaindua da elaborazioaren oinarria. Horri gehitzen badiogu osagaiak kalitate handikoak direla eta aurrerabide teknologiko berrienak teknika eta errezeta zaharrenekin uztartzen dituztela, kalitate-estandar altuak betetzen dituzten zapore handiko hestebeteak lortzen dira.
Haritz- eta arte-egurra erabiltzen dute Asturiaseko produktu tipikoei –txorizoa, odolkia, lukainka eta ferra-txorizoa– ukitu berezia ematen dien kea sortzeko; ondoren, lehortegi naturaletan ontzen dituzte.

EMBUTIDOS VALLINA
Embutidos Vallina enpresaren historia 1902an hasi zen, sortzaileek harakindegi bat ireki zutenean; ordutik, etengabe hazi da eta Asturiaseko gastronomiaren enbaxadore bikain bihurtu diren zenbait produkturen sorta zabala jarri dute guztion eskura.

EMBUTIDOS GARCÍA GOMEZ
1972. urtean hasitako harakindegi txiki hau bere sektorean ezin hobeki txertatutako enpresa moderno bilakatu da.

LA ALDEA S.L.
Fernández sendiak, 1940. urtean, txerrikigintzako instalazio txiki bat jarri zuen abian Tineon (Asturias), eta halaxe ekin zioten harakintzako jarduerari.
Embutidos La Aldea enpresa familiarra izan da hasiera-hasieratik, eta gaur egun hirugarren belaunaldiko seme-alabek hartu dute enpresaren zuzendaritza beren gain, artisautzako jardunbide onak herentziaz jaso ondoren. Gainera, proiektu berriak ekarri, eta horien garapena sustatu dute.

"Bertako hestebeteen aukera zabala hurbiltzen dizkizugu"

JAMONES EL CASTILLO S.A.
Familiako enpresa hau 1930. urtean sortu zen eta kalitate handiko urdaiazpiko serrano eta iberikoak egin eta ontzen dihardute soil-soilik.

MAYBE S.A
Sektorean ibilbide luzea eta kaudimen aitortua duen enpresa, 40 urtetik gora daramatza jardunean.
Lehengai onenak aukeratu, eta Asturiaseko hestebete zaporetsu eta tradizionalak prestatzen dituzte: esaterako, txorizo, odolki eta sabadiegoak.

EMBUTIDOS LA UNION
Familiako enpresa hau 1947. urtetik aritzen da Asturiaseko haragikiak egiten.
Euren hestebeteen fabrikazio-prozesua zaintzen dute, lehengai onena eta teknologia modernoa erabiliz. Haragiak gazitu eta haritz-egurrez ontzeko artisau-teknika erabiltzen dute oraindik ere, eta kalitate handia eta prestigio aitortua duen produktu natural bat da horren azken emaitza.

EMBUASTUR, S.L.
Embutidos Artesanos de Turuelles ekintzaile talde baten eskutik jaio zen, Asturiaseko landetxeetako behinolako sukaldaritzatik eskualdeko benetako hestebeteak, arbasoek bezala tradizioari jarraikiz egindakoak, berreskuratzeko asmoz.
Eta halaxe berreskuratu dituzte hestebete naturalak, kontserbagarririk gabeak, haritz-egurrez keztatuak eta mikroklima berezian onduak. Horrexek ematen die paregabe bihurtzen dituen zapore berezia.

Asturiaseko hestebeteak

Tradizioa eta zaporea

aparteko plateretan gauzatuak

Hestebeteek lotura estua dute Asturiaseko plater enblematiko batekin, fabadarekin, eta Asturiasen sustrai eta tradizio handiak dituen industria osatzen dute

Klimak eta abere ugariren bazkaleku diren larre berdeek lehengai bikaina ematen diote estatuan eta nazioartean ezaguna den gastronomia bati.

Espainiako errezeta-liburuak osatzen dituzten plateren artean, asko dira Asturiasekoak. Asturiar fabada enblematikoa nabarmentzen dugu, bera berez erakargarri turistiko bikaina baita. Hestebeteek lotura estua dute Asturiaseko plater enblematiko horrekin eta Asturiasen erro eta tradizio handiak dituen industria bat osatzen dute.

Eskualdeko klimatologiak eta ezaugarriek kontserbaziorako lehortegiak sortzea eragin zuten; gehienetan kearen eraginpean jartzen direnez su-egur zapore bereizgarria hartzen dute, eta lurralde horretako hezetasun-portzentaje altuei aurre egin diezaiekete.

Asturiaseko hestebeteen artean, txorizoa eta odolkia nabarmentzen ditugu. Txorizoaren osaeran, eskuarki, txerri-giharra, urdaia, piperrauts gozoa, baratxuria eta gatza aurkitzen ditugu. Gutxi gorabehera 7 egunez edukitzen dira ketan ontzen, eta ondoren beste astebete ematen dute lehortegian. Odolkiari dagokionez, heste naturalez egindako hestebete bat da, eta txerri-odola eta koipea, urdaia, tipula, piperrauts gozoa eta gatza ditu osagai. Keztatzeko haritz-egurra erabili ohi da eta prozesuak bi eta hiru aste bitarte irauten du.

Ezin ditugu ahaztu inguruko beste hestebeteak ezta ere: lukainka, urdaiazpikoa, besoa, lakoia, solomo-hestebetea, txoskoa eta botielloa, kasurako.

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena

Asturias

Kantabria

Nafarroa

Errioxa

Balear Irlak

Aragoi

Galizia

Asturias

Euskadi

Hestebetea

Kategoria guztiak

Txahala

Hestebetea

Gaztak

Bilatu