Ezagutu

Balearretako ardoa

Gustu guztietarako ardoak

Tokiko 25 ekoizleri zuzenean erositako Balear jatorriko 100 ardo mota baino gehiago jartzen ditugu zure eskura

Balear Uharteetako berezko ezaugarri geoklimatikoek berezko izaera ematen diete Balearretako ardoei, eta barietate batzuk bertakoak izateak are gehiago indartzen du izaera hori. Balearretako mahastizaintza eta ardogintza eskualdeak 1972. urteaz geroztik du aitorpena, eta halaxe jakinarazten dute lurraldeko ardoen etiketek.

2003. urtean, Nekazaritza eta Arrantza kontseilariaren agindu bidez, «Vino de la Tierra Illes Balears» aipamenaren erabilera arautu zen. Cabernet sauvignon, merlot eta callet ardo beltzak dira nagusi. Kolore handi eta geruza ugariko ardoak dira. Fase aromatikoa fruitu gorriek ezaugarritzen dute. Ardo gorpuzdunak dira, sendoak, tanino ugarikoak eta ontzeko aproposak.

Barietate bakarreko chardonnay eta moskatel ardo zuriek ospe aitortua dute. Chardonnay ardoen bereizgarria ugaritasun aromatikoa da, tropikoko fruitu, anana eta banana ukituekin. Ahoan freskoak, zabalak eta gorpuzdunak dira, eta amaiera luze eta iraunkorra dute. “Muscat” ardoen ezaugarri nagusia lore-aroma da, jasmin eta bioleta ukituekin, eta ahoan orekatuak eta freskoak dira.

Besteak beste, ekoizle hauekin lantzen dugu lurralde honetako ardoa.

FRANJA ROJA S.L.
1931. urtean, 28 urte besterik ez zituela, José Luis Ferrer Ramonell gazte geldiezinak Vinícola de Binissalem izenaren pean sortu zuen upategi hau. Ondoren jarri zitzaion orain duen izena, Bodegas José L. Ferrer – Franja Roja, haren marka bereizgarria, gaur egun kalitatearen eta prestigioaren sinonimo dena.
José L. Ferrer aitzindaria izan zen ardogintzako prozesua berritu eta hobetzen, baita barietate autoktonoekin ardo zuriak egiten ere, eta bera izan zen Mallorcako ardoak Europara eta Estatu Batuetara esportatu zituen lehenengoetako bat halaber.

PERE SEDA S.L.
Mende baino gehiago igaro da mahastiak Pere Sedaren bizitzaren ardatz bihurtu zirenetik, eta ordutik gaurdaino, bere ondorengoekin batera, gaur egun haren izena daraman upategiaren bidea urratu du. Mallorcako Pla i Llevant jatorri-deiturako upategi handiena izateaz gain, hainbat sari lortu ditu nazioartean.
Enpresa honetan, artisautzako grina eta gozamena da ardoaren mundua, eta sormenezko kontzeptu modernoarekin uztartzen da ardo bakoitzaren bokazioa; hain zuzen, emaitza horixe lortzen da lur-azpi karedun jori honetan eta klima mediterraneo tipiko honetan landutako mahats ale bakoitzak ezkutatzen dituen ezaugarri guztiei ahal besteko probetxua aterata.
Gaur egun, ardo zuri, gorri, beltz gazteak eta onduak egin eta merkaturatzen ditu Pere Sedak, baita egile-ardoak ere, bere ikuskera moderno eta zainduari esker.

BODEGUES MACIA BATLE S.L.U
Bodegues Macià Batle (Santa Maria – DO Binissalem Mallorca) upategian, 1856. urteaz geroztik, oraindik ere bizirik den grinatik jaiotzen dira ardoak. Ardogintzak mahastizain eta enologoen belaunaldi berria du orain bidaide, Mallorcako aparteko mahatsondo tradizionaletatik abiatuta kalitate handieneko ardo modernoak sortzeko.
Gorputz eta arima duten ardo bikainak, urtean 300 egunez eguzkipean mimatuak. Uharteko ardogintza tradizioa erromatarrak K.a. 123. urtean iritsi zirenean hasi zen, eta gaurdaino heldu zaigu. Egun, ehunka hektarea ematen zaizkie bertako mahastiei, mallorcar mahastizainen jardun onaren berme. Eta etengabe hazten ari da zifra hori, Mallorcako upategietako ardo belaunaldi berrietara bideratutako ardoen kopurua bezalaxe. Ia-ia guztietan daude bertako barietateak: esaterako, moll edo prensal ardo zurietan, eta manto negro, callet eta fogoneu ardo beltzetan.

Ardogintzako eskualde ezagunena Binissalem jatorri-deiturari dagokio, eta Binissalem, Consell, Santa María del Camí (Macià Batle upategien kokalekua), Santa Eugènia eta Sencelles udalerriek osatzen dute. Bertan, duela bost mende baino gehiago ere mahats-uzta onak ematen zituzten bertako lurrek eta bermatuta daude zapore onari, kolore sakonari eta aroma bereziari esker nabarmentzen diren ardoak.

Deitura hori upategi hauek lantzen dute nagusiki: Bodegas José Luis Ferrer, Celler Tianna Negre, Jaume de Puntiró, Vins Nadal (Albaflor) eta Vinyes i Vins Ca Sa Padrina.

Pla i Llevant
Pla i Llevant eskualdeetako 18 udalerri hartzen ditu barnean. Algaida, Ariany, Artà, Campos, Capdepera, Felanitx, Llucmajor, Manacor, Maria de la Salut, Montuïri, Muro, Petra, Porreres, Sant Joan, Sant Llorenç des Cardassar, Santa Margalida, Sineu eta Vilafranca de Bonany.
Pla i Llevant eremuko mahastiak 100 metrotik beherako altueran daude, ia-ia itsas mailan. Horregatik, itsasoko brisek oso eragin garrantzitsua dute alderdi mikroklimatikoetan.
Gaur egun 13 upategi eta 67 mahastizain daude erregistratuta jatorri-deituran, eta 444 mahasti-hektarea dituzte guztira.

Mahats zurirako, barietate hauek daude baimenduta: chardonnay, ale txikiko moskatela, Alejandriako moskatela, parellada, riesling, viognier eta bertako bi barietate, prensal blanc eta giró ros.

Mahats beltzerako, aldiz: cabernet sauvignon, merlot, monastrell, pinot noir, syrah, tempranillo eta bertakoak, callet, mantonegro, fogoneu eta gorgollassa.

Pla i Llevant jatorri-deituraren babespeko ardoak zuriak, gorriak, beltzak, likore-ardoak, pindartsuak nahiz apardunak izan daitezke, eta polifenolen ugaritasuna dute ezaugarri. Upategi hauek lantzen dute jatorri-deitura nagusiki: Armero i Adrover, Bodegas Bordoy eta Bodegas Vi Rei, Butxet Viticultors, Miquel Oliver Vinyes i Bodegues,
Vins Miquel Gelabert eta Vinyes i Bodegues Pere Seda.

"Hemengoa izatea ona delako, Balearretako 25 ekoizlerekin eskuz-esku lan egiten dugu gure ingurunearen iraunkortasuna eta mahastizainen etorkizuna bultzatuz"

Vino de la Tierra Illes Balears
Aipagarria da bertako ardoen kalitatea, direla barietate zuriekin eginak –moll, chardonnay, makabeo, malbasia, Alejandriako moskatela, ale txikiko moskatela, parellada, riesling, viognier eta sauvignon blanc–, direla barietate beltzekin eginak –callet, manto negro, fogoneu, monastrell, cabernet sauvignon, merlot, syrah, tempranillo eta pinot noir–.
Ona delako hemengoa izatea, upategi hauek gozotasun osoz lantzen dute Vino de la Tierra Illes Balears ardoa: Bodegues Macià Batle, Bodegues Galmes i Ribot, Mesquida Mora, Bodega Ribas, Bodegues Balmes i Ferrer eta Bodega Son Prim.

Vino de la Tierra Ibiza
Ibiza uharteko ardo tradizionalak izendatzeko erabiltzen den adierazpen geografikoa da.
Ardoak egiteko, barietate beltz hauek erabiltzen dira: monastrell, tempranillo, merlot, cabernet sauvignon eta syrah; baita barietate zuri hauek ere: makabeo, chardonnay, Alejandriako moskatela, ale txikiko moskatela, parellada eta malbasia. Nabarmengarriak dira upategi hauek: Bodega Sa Cova, Bodegas Ca’n Maymó eta Bodegas Ca’n Rich.

Vino de la Tierra Isla de Menorca
Illa de Menorca adierazpen geografikoaren bidez identifikatutako bertako ardoak dira. Chardonnay, makabeo, malbasia, Alejandriako moskatela, parellada eta moll barietate zuriekin eta cabernet sauvignon, merlot, monastrell, syrah eta tempranillo barietate beltzekin egindako ardoak dira.
Bodegas Binifadet eta Bodega Vinya Sa Cudia upategiek lantzen dute ardo hau.

Vino de la Tierra Serra de Tramuntana-Costa Nord
Chardonnay, makabeo, malbasia, Alejandriako moskatela, ale txikiko moskatela, parellada, moll eta sauvignon blanc barietate zuriekin eta cabernet sauvignon, merlot, monastrell, syrah eta tempranillo barietate beltzekin egindako bertako ardoak.

Vino de la Tierra de Formentera
Formentera uharteko ardo tradizionalak izendatzeko erabiltzen den adierazpen geografikoa da. Ardoak egiteko, barietate beltz hauek erabiltzen dira: monastrell, fogoneu, tempranillo, cabernet sauvignon eta merlot; eta barietate zuri hauek: malbasia, prensal blanc, chardonnay, viognier, garnatxa zuria eta ale txikiko moskatela. Aipagarria da Terramoll upategia.

Vino de la tierra de Mallorca
Mallorca uhartean egiten diren bertako ardoak, mahats-barietate hauetatik abiatuta: zurietarako, prensal (moll) chardonnay, makabeo, malbasia, Alejandriako moskatela, ale txikiko moskatela, parellada, riesling, sauvignon blanc, viognier eta giró ros erabiltzen dira; barietate beltzetarako, aldiz, callet, manto negro, cabernet sauvignon, fogoneu, merlot, monastrell, syrah, tempranillo, pinot noir eta gorgollassa. Aipagarriak dira upategi hauek: Bodegues Macià Batle, Bodegues Galmes i Ribot, Mesquida Mora, Bodega Ribas, Bodegues Balmes i Ferrer, Celler Son Prim eta Binigrau Vins i Vinyes.

Balearretako ardoa

Gustu guztietarako barietateak

Sentsazio berriak bizi nahi dituen kontsumitzaile zorrotzarentzat

Balear Uharteetako ezaugarri geoklimatiko bereziek berezko izaera ematen diete Balearretako ardoei, eta barietate batzuk bertakoak izateak are gehiago indartzen du izaera hori

Erromatarrak izan ziren mahastiak uhartetara ekarri eta haien laborantza garatu zuten lehenak. K.a. I. mendean jadanik, Balear Uharteetako ardoak aipatu zituen Pliniok, eta Italiako ardo onenekin alderatu zituen. Ordutik, astiro birlandatu dira mahastiok; izan ere, gerra zibilaren ostean atzerapena izan zuen sektoreak bestelako laborantzak lehenetsi zirenean, baina 80ko hamarkadaren amaieran, autonomia-erkidegoak hala sustatuta, uharteetan mahastiak birlandatzeko prozesu garrantzitsuari ekin zitzaion. Zalantzarik gabe, 90eko hamarkada izan zen onena uharteetako ardoaren egoerarako, ez kantitateari dagokionez, baina bai kalitateari buruz ari bagara; izan ere, Balear Uharteetako ardoak dagokien postuan kokatzea lortu zuten balear mahastizainek, ardogintza-prozesuak hobetzeko inbertsioa eginik.

Erliebea leuna da eta mahatsondoak itsas mailatik 75 eta 200 metro artean daude. Ardo zuri, gorri, beltz nahiz apardunak dira, eta fruitutasunak, iraunkortasunak, freskotasunak eta aroma karga handiak ezaugarritzen ditu; guztien artean, manto negroz egindako ardo beltzek lortu dute arrakasta handiena. Baimendutako mahats-barietateekin egiten dira.

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena

Balear Irlak

Kantabria

Nafarroa

Errioxa

Balear Irlak

Aragoi

Galizia

Asturias

Euskadi

Ardoa

Kategoria guztiak

Fruta

Barazkiak

Arrautzak

Arraina

Behikia

Gaztak

Ardoa

Sobrasada

Bilatu