Ezagutu

Balearretako arrautzak

Freskotasunik eta kalitaterik handiena

EROSKIn, Balearretako dendetan saltzen ditugun arrautzak Balearretan hazitako eta zonako baserritarrek zaindutako oiloetatik datoz

Bertako produktuaren alde egin dugun apustua hain da irmoa ezen 2017ko otsailetik Balearretako dendetan saltzen ditugun arrautza guztiak bertakoak dira, hau da, Balearretan hazitako eta zonako baserritarren zaindutako oiloetatik datoz.

Proiektu honetan Mallorcako enpresa bat izan dugu bidelagun: Avícola Ballester. Bertako arrautzak hornitzen dizkigu, irlan ekoiztutako arrautza batek ematen digun “kilometro 0” freskotasunarekin.

Duela gutxi EROSKI markako sortari lurrean hazitako oiloen arrautzak gehitu dizkiogu. Balearretako arrautzaren beste hornitzaile garrantzitsuak dira Petit Plaer M&S, S.L., Granja Avícola Consell, S.L. eta Casa de la Milagrosa (Mater, Treball i Natura)

EROSKIn, merkatuko beharren eta joeren berri daukagu, eta gertuko produktu freskoak eskaintzeko konpromiso irmoarekin bat etorriz,

bertako arrautza ekologikoak eskaintzen dizkizugu. Ongarri kimikorik eta pestizidarik gabeko zelaietan askatasunean hazitako oiloen arrautzak, ekoizpen ekologikoko zerealekin elikatuak izan direnak. Elikadura-mota horren ondorioz, arrautzen gorringoa kolore bizikoa da, eta haien zuringoa ez da hain gardena. Ez zaie hormonarik ez antibiotikorik ematen, ezta beste inolako substantzia kimiko edo artifizialik ere. Horrek desberdintzen ditu itxurari, aromari, zaporeari eta testurari dagokienez.

Lurrean hazitako oiloen tokiko arrautzak. Urtarriletik, gure berezko markarekin, EROSKIrekin, lurrean hazitako oiloen arrautzak eskaintzen dizkizugu.

"Hemengoa izatea ona delako, gure arrautza guztiak Balearretan hazitako oiloetatik datoz, modu horretan lehen sektorearen iraunkortasuna eta baserritarren etorkizuna bultzatuz"

Zergatik dira desberdinak?

Jatorriarengatik Oiloak nabetan daude eta askatasunez mugitzen dira: hegan eta lurrean aztarrika egin dezakete, hondarretan eta hautsetan bainuak eman ditzakete, altueran lo egin dezakete eta xede horrekin diseinatutako errutokietan arrautzak jarri. Sailkapen homologatuko baserrietatik eta zentroetatik datoz soilik, kalitaterik handiena bermatzeko.

Elikadura. Oiloen dietan behintzat % 50 zerealak dira (artoa, garia eta garagarra nagusiki). Ura eta pentsua daukate egunean zehar.

Balearretako arrautzak

Oinarrizkoa sukaldean

Moldakorra eta prestatzeko erraza

Harritu guztiak Balearretako arrautzak osagai nagusitzat erabilitako errezeta gozo-gozoekin!

Arrautza beti izan da oinarrizko elikagai bat Balearretako gastronomian, aldakorra, prestatzeko erraza eta kalitate eta prezio erlazio bikainekoa. Funtsezkoa da gure dietan ere: nutrizio-balio handia du eta merkatuko proteina-iturri jasangarriena da. Azido folikoan eta B12 bitaminan aberatsa delako nabarmentzen da. Ezagutu sukaldean oinarrizkoa den produktu hau protagonistatzat duten makina bat errezeta.

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena

Balear Irlak

Kantabria

Nafarroa

Errioxa

Balear Irlak

Aragoi

Galizia

Asturias

Euskadi

Arrautzak

Kategoria guztiak

Fruta

Barazkiak

Arrautzak

Arraina

Behikia

Gaztak

Ardoa

Sobrasada

Bilatu