Ezagut itzazu
Kaloria gutxikoak, eta ur, zuntz, bitamina eta mineral askokoak.
EROSKIn, gertuen dauden baratzetatik ekartzen dizkizugu gure barazkiak eta, hala, babesa ematen diogu gure inguruaren iraunkortasunari
Barazkiak irlako nekazaritza-ekoizpenaren % 60 dira. Bertako ekoizpenean garrantzia handia dute beraz.
Ona delako bertakoa izatea, tokiko barazkien aukera zabala eskaintzen dugu. Azken urtean 4,5 milioi kilo barazki inguru merkaturatu ditugu, Balearretako 12 ekoizleei zuzenean erosita. Garrantzitsuenen artean daude:
Fruites y Verdures Agroilla S.L.
Agroillak merkatuan fruta eta barazki freskoak, gourmet produktuak eta sukaldaritzarako IV. mailako produktuak eskaintzen ditu, kontsumitzailearen beharrei erantzuteko xedez.
Agromenorca
2000. urtean sortu zen Menorkako merkatuan irlaren berezko ekoizpena eskaintzeko, eskaintza bakarrean oinarrituta eta ohiko ekoizpen-, osaera- eta aurkezpen-irizpideak betez.
Uco SA Pobla S.A.L.
1990ean sortu zen bertako produktu freskoak eskaintzen zituen enpresa gisa. Urte hauetan zehar eskaintza aldatzen joan da, eta haren filosofian berrikuntzak eta teknologiak aparteko garrantzia hartu dute.
Eguneko dietan ezinbestekoak dira
Balear Uharteak baratze tradizionalen hainbat hektarea ditu itsasoaren aldamenean
Azak, urazak, eskarolak, tomateak eta tipulak dira Balear Uharteetako nekazaritza-labore bereizgarrienak. Azalorea, piperra eta alberjinia ere indarra hartzen ari dira tokiko merkatuan.
Bertako patatez hornitzen dira urte osoan zehar, izan ere, beste eskualdeetan ez bezala, 3 uztaldi egiten dira. Lehenengoa martxotik ekainera, bigarrena uztailetik irailera, eta hirugarrena azarotik martxora. Pentyland-Dell patata-barietatea preziatuenetako bat da.
Ona da
Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena