Ezagutu

Carne Boví de Gra Balear

Balear Uharteetan sortutako eta hazitako animaliengandik datorrena

Hemengo izatea ona delako, gure erkidegoko dendetan saltzen dugun behikiaren ia %80 gure lurraldeko txahalarena da, Balear Uharteetan.

Aurreko ekitaldian, ia 6 milioi euroren behikia erosi genien Balearretako nekazariei, 300 tonaren baliokidea; aurreko urtean baino % 12 gehiago.

Balearretako gure dendetan, Balearretako behikiaren aukera zabala eskaintzen dizugu, kalitate bikainarekin, formatu eta pisu guztietan. Haragi hori gure erkidegoaren banderarekin markatuta dago, hala errazago identifika dadin, hemengoa izatea ona delako.

Konpromiso sendoa dugu zuregandik hurbil ekoitzitako produktu freskoak zuregana hurbiltzeko; hori dela eta, Balearretako txahalkiaren EROSKI Natur gama sortu dugu, eta erretilutan saltzen dugu, erosotasun handiagoa lortzeko.

Hemengoa izatea ona delako, Balearretako behi-aziendari jasangarritasunez eusten laguntzen dugulako, EROSKI Natur behikia Balearretan sortu eta hazitako animaliengandik eskuratzen dugu.

"Gure EROSKI Natur txahal haragia Boví de Gra Balear da"

Balearretako txahalkiak EROSKIko barne- nahiz kanpo-pertsonalak egidako auditoria guztiak gainditu ditu, txahalki horrek EROSKI Natur markaren ziurtagiria lortzeko. Hori Balearretako behikia da, Balear Uharteetan sortu eta hazita dauden eta 12 hilabete baino gutxiago dituzten animaliengandik datorrena. Horrez gain, EROSKI Natur urteko haragiaere eskaintzen dizugu, Balear Uharteetan sortu eta hazita dauden eta 15 hilabete baino gutxiago dituzten animaliengandik datorrena. Biek honelako elikadura izaten dute: % 100 landare-jatorrizkoa, bitamina eta mineral gehiagorekin.

Proiektu hori oso berezia da guretzat eta POCOVÍren eskutik garatu ahal izan dugu.

Carne Boví de Gra Balear EROSKI Natur

Haragi samur eta zaporetsua

Errezeta gozoenen protagonista

Uharteetako zona menditsuenetan, bada abeltzaintza-tradizioa, lurralde horietan oso antzinakoak eta ugariak diren bertako bi behi-arrazek erakusten duten bezala

Behikia, dudarik gabe, estimatuena da. Hala, haragia aipatzen badugu zer animaliarena den zehaztu gabe, behikiari, txahalkiari edo idikiari buruz ari garela jotzen da.

Behiki-motak

Beste animalia-espezieen haragiarekin gertatzen den bezala, behi-aziendaren gorpuzkien balioespena aldatu egiten da zer herrialdetan edo eremutan egiten den. Hala ere, kasu gehienetan, balioespen-irizpideak oso antzekoak izaten dira: arraza, gorpuzkiaren osaera, pisua, adina, haragiaren kolorea, eta haragiaren, gantzaren eta hezurraren proportzioa.

Behi-aziendaren barruan, haragi zuriak eta gorriak bereiz daitezke. Zuriak animalia gazteengandik eskuratzen dira; adibidez, txahalengandik; gorriak, berriz, animalia helduengandik, hala nola behiengandik. Hala ere, hiltegian, beste sailkapen bat erabiltzen da behikiaren izendapenaren barruan, sukaldean egoki erabiltzeko, aintzat hartuta zer-nolako kalitatea eta elikadura-ezaugarriak dituen:

Esne-txahala. Animalia arra edo emea da, 8 hilabete baino gutxiago dituena eta ama-esneaz bakarrik elikatu dena. Haragiaren kolorea zuri-arrosa da, eta horrelako kolorea du animaliak ez duelako inoiz bazkarik jan; hori dela eta, haragia samurragoa da eta zapore delikatuagoa du.

Txahala. Animalia arra edo emea da, 8-12 hilabete artekoa. Bere haragiak zapore gehixeago du, koipe gehixeago duelako, baina biguna eta digeritzeko erraza izaten jarraitzen du.

Urtekoa. Animalia horiek, arrak nahiz emeak, 12 eta 24 hilabete bitartekoak dira. Haragia garatuago dago, eta, hortaz, esne-txahalarena baino zaporetsuagoa da.

Bigak eta zekorrak. Animalia horiek 24 hilabete eta 3 urte bitartekoak dira. Beren haragia gorriagoa eta zaporetsuagoa da, baina ez da urtekoarena edo esne-txahalarena bezain samurra.

Behi-azienda heldua (idia, behia eta zezena). Normalean 3 eta 5 urte bitarteko arrak edo emeak, beren ezaugarrien arabera oso desberdinak izaten ahal direnak. Animalia horien haragia oso gorria da, eta gogorra, besteen aldean, baina haren zaporea eta nutrizio-balioak hobeak dira. Hala ere, kolorea adinaren eta animaliaren sexuaren arabera aldatu egiten da, adreilu-gorritik hasi eta gorri iluneraino.

Behikia, bere osaerarengatik, elikagai oso nutritiboa da. Hala ere, behiki guztiek ez digute nutrizio-balio bera ematen. Badaude ezberdintasun nabariak, muskuluaren zatiak bakarrik diren ala harekin batera beste ehun bat duten, hala nola gantza, edo azienda gaztea ala zaharra den.

Pisu bera izanda ere, txahalki gordinak behi-aziendaren haragiak baino gantz eta kaloria gutxiago izaten ditu. Animalia helduena baino errazago digeritzen da, baina ez da hain gozoa eta elikagarria; izan ere, ur gehiago izaten du eta uraren proportzioak behera egiten du gantz-kantitateak gora egin ahala.

Behikiak gantza izaten du giharren artean, eta horrek berezko mamitsutasuna ematen dio. Gantz horrek gantz-azido saturatu asko izaten du. Zer zati den, gantz-kantitate edo kolesterol-kopuru desberdina dute. Adibidez, txuletek solomoak edo azpizunak baino gantz gehiago izaten dute.

Gozatu jaki gozo horretaz gure errezeta aukeratuetan.

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena