Mahon-Menorca gazta da uharte hauetako gazta adierazgarriena. Jatorri-deitura horrek 1985. urteaz geroztik babesten eta zaintzen du produktu honen kalitate, jatorri eta diferentziazioa. Menorca uhartean ekoizten da. Produktu honek lotura estua du uharteko kultura, usadio eta tradizioekin, eta funtsezko elementua da haren izaerari eusteko.
"Hemengoa izatea ona delako, Mahon-Menorca JD duen Gazta eskaintzen dizugu"
Menorca uhartean ekoizten da, eta jatorri-deituraren barruan bi gazta mota desberdintzen dira: Mahon-Menorca gazta eta Mahon-Menorca artisau-gazta.
Lehena gaztandegi industrialetan egiten da, kontserbazio-prozesuren bat izan duen esnea erabiliz; artisau-gazta, aldiz, artisau-gaztandegietan egiten da, esne gordina erabiliz. Horixe da bien arteko desberdintasuna.
Gazta hau frisiar, mahondar eta menorcar (arrea edo alpetarra) arrazako behien esnez egiten da ia-ia osorik, baina ardi-esnea ere izan dezake, guztizkoaren % 5era arte gehienez. Ertz borobilduko paralelepipedo forma bereizgarria du, eta azal leun eta trinko marroi-horixka. Orea prentsatu egiten da, eta begiek arroz ale baten tamaina dute. Tenperatura baxuan mamitzen, murgilduta gazitzen, eta uharteko usadioei jarraikiz ontzen da, batez ere jardunbide tradizionalean.
Gazta egiteko, kontserbatzeko bizigarririk ez duen esne oso, argi eta garbia erabiltzen da, eta koipe eta proteina arteko osaera orekatua du egindako gaztak gutxienez % 38ko koipe-edukia izan dezan aterakin lehorrarekiko.