Ezagutu

Mallorcako sobrasada

Jatorria eta kalitatea

EROSKIn, zuzenean tokiko 10 ekoizleri erositako bertako hestebeteak jartzen dizkizugu eskura; hala, gure ingurunearen iraunkortasuna eta kultura babesten ditugu

Ona delako hemengoa izatea, uharteetako hestebeteen salmentak gora egin du arian-arian, eta iaz baino % 16 gehiago saldu dugu aurten, autonomia-erkidego horretan ditugun dendek bertako produktu horiei emandako babesari esker.

Apurka-apurka gure dendak egokitu ditugu sobrasada eta lukainketarako hotz-maila egokiena duten horma bereziak jarriz, gure bezeroei kalitate bikaina bermatzeko. Inbertsio hori tarteko, Mallorcako adierazpen geografiko babestua (AGB) duen sobrasadaren 50.000 kilo baino gehiago saldu ditugu hainbat formatuko sobrasada-eskaintza zabalari esker. Batez besteko hazkundea % 35eraino hazi zen 2017an, batez besteko portzentaje hori bikoizturik.

Gainera, horiek identifikatzeko erraztasunak jarri ditugu, autonomia-erkidegoko ikurrinen bidez bereziki seinaleztatuz eta baliozko informazioa emanez hala linealetan nola urdaitegiko mostradoreetan.

Europar Batasunak, 1996. urtearen hasieran, adierazpen geografiko babestua eman zion Mallorcako sobrasadari eta, ondorioz, Europar Batasunaren lurralde osora hedatu zuen hasieran Espainiak emandako babesa. AGBaren babespeko sobrasadak bi motakoak izan daitezke, txerri-arrazaren arabera:

“Mallorcako sobrasada”. Arraza guztietako txerrikiekin eginak.

“Txerri beltzez egindako Mallorcako sobrasada”. Mallorca uhartean hazi eta gizendu diren Mallorca bertako arrazako txerrien haragiz egina, betiko jardunbideei jarraikiz, erregimen estentsibo edo erdi-estentsiboan, elikadura % 100 naturalarekin eta AGBaren kontrolpean.

"Hemengoa izatea ona delako, Sobrasada de Mallorca AGB duen sobrasada hurbiltzen dizugu"

EROSKIn, Mallorcako AGBa duten 32 sobrasada eta lukainka erreferentzia ditugu.

Embutidos Aguilo S.L. (La Luna)
José Aguiló Pomarrek 1900. urtean sortua, Mallorcako hestebete nagusia –alegia, sobrasada– egiten zuen Mallorcako lehenengo enpresa bihurtu zen.

Embutidos Mallorca, S.L. (Crisol)
Cristobal Solerrek sortu zuen, 1945. urtean, berak gizendutako zenbait txerri beltzen zatiketarekin bere lehenengo sobrasada-ekoizpena egin zuenean. Gaur egun, familiaren hirugarren belaunaldia arduratzen da enpresaz. Mallorcako sobrasada Adierazpen Geografiko Babestua dute.

Embutidos Ferriol SL
Abere-tratulari baten semeak, Amador Ferriol Jordák, 1954. urtean sortu zuen hestebeteak artisau erara egiten dituen familiako fabrika hau, eta egun haren bi alabek zuzentzen dute.

Embutidos Artesanos Mallorca, S.L. (CA´S Putxer)
Familiako enpresa txiki bat da, Binissalem (Mallorca) udalerrian kokatua, eta 25 urtetik gora darama Mallorcako hestebete tipikoak egiten, bereziki sobrasada, txerriki eta espezia onenak erabiliz, lehenengo mailako produktuak bermatzeko.

Embutidos Munar.
Embutidos Munar enpresak, etengabe hobetzeko gogoz, kalitate handieneko produktuak eskaintzen ditu 1942. urtetik, Mallorcako sobrasadaren eta txerri-gibelez egindako pateen zaporea eta egiteko modu tradizionala errespetatuz.

Embotits Obrador S.L.
Obrador familiak Can Manxa izen komertziala aukeratu zuen bere produktuetarako duela 70 urte baino gehiago. Mallorcako sortaldean dituzte instalazioak, elikagaigintza-tradizio handiko Felanitx udalerrian. Haien produktuen kalitatearen oinarrian, eskarmentu handiko langile ongi prestatuak eta erabilitako lehengaien aukera daude.

Txerri beltzez egindako sobrasada da haien produktu izarra. Mallorcako arrazako txerrien haragiz egiten dute, euren finketatik datozen eta tradizioari jarraikiz hazitako abereak erabiliz hein handi batean.

Sobrasada

Sustrai sakonak ditu mallorcar gizartearen bihotzean

Uhartetik kanpo, gure enbaxadore preziatuenetakoa bihurtu da

Sobrasadak lotura estua du uharte hauen historiarekin

XVI. mendetik aurrera txerrikigintza-tradizio handia garatu zuen Mallorcak, bere lehenengo ezaugarri propioekin, eta urte gutxitan elikagai-kontserba ohikoa bihurtu zen sobrasada mallorcarren jaki-tokian.

XVI. mendean jadanik, Mallorcako gizartean erabat errotuta zegoen sobrasada, eta haragia gordetzeko modu hutsa izatetik, bertako gastronomia bikainaren bereizgarri gisa aintzat hartzen hasi zen.

Sobrasadaren inflexio-puntutzat XVIII. mendea har daiteke. Mende horren amaieran gertatu zen aldaketa garrantzitsuena produktuaren aurkezpenean: hots, kolorazio gorria. Errezetari piperrautsa gehitu zitzaion, Amerikara egindako lehen bidaietan kontinente hartatik Europara ekarritako espezia, eta horrek eman zion kolore gorri berezi eta bereizgarria. Horrez gain, teknologikoki aurrera egiten ari zen gizarte ilustratuarekin bat, makina askoz ere eraginkorragoekin ordezkatu ziren haragia xehatzeko esku-tresnak.

Pixkanaka Mallorcan finkatu ziren hestebete-fabrikak, eta horrekin batera, baita gure uhartetik kanpo gure enbaxadore preziatuenetakoa eta gure jaki-toki eta hozkailuetan oinarrizko elikagaia bihurtu den produktu honen salmenta eta zabalkundea ere.

Zabalkundearen bidez lortutako arrakasta eta onarpena tarteko, Kontseilu Arautzailea sortu behar izan dute egileek eta berau arduratu da Mallorcako sobrasada deitura berezia lortzeaz.

Sobrasada haragiki gordin ondua da, eta gatzez, piperrautsez eta beste espezia batzuez maneatutako txerriki xehatuekin egiten da. Haragia kontserbatzeko aspaldiko beharra zela eta, askotariko prozedurak garatu ziren haren bizitza baliagarria luzatzeko. Haietako bat, zalantzarik gabe, haragia xehatu, maneatu eta ontzea da. Sobrasada izenaren lehenengo erreferentzia historikoa Siziliako 1403ko agiri batean aurki dezakegu. Dokumentu horrek elikagai-igorpen bat deskribatzen du eta jaki horien artean esplizituki aipatzen ditu sobrasadak. Mallorcako sobrasada kontsumitzeko modu tradizionala ogi-xerra batean zabaltzea da. Kontsumitzeko modu horrek, gainera, aldaera ugari ditu: sobrasada ogian igurtzi eta gero, eztia, azukrea nahiz albertxiko-marmelada bota daitezke gainetik. Baina sobrasadaren aukera gastronomikoak ez dira hor amaitzen; izan ere, haragi, barazki, arrain eta are azkenburuko plateretan ere aurkituko dugu.

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena

Balear Irlak

Kantabria

Nafarroa

Errioxa

Balear Irlak

Aragoi

Galizia

Asturias

Euskadi

Sobrasada

Kategoria guztiak

Fruta

Barazkiak

Arrautzak

Arraina

Behikia

Gaztak

Ardoa

Sobrasada

Bilatu