Ezagutu

Errioxako ardoa

Autonomia-erkidegoaren bereizgarri eta produktu enblematikoa

Azken urtean, Errioxa JDBa duten 60.000 ardo litro baino gehiago merkaturatu ditugu Errioxan eta gutxi gorabehera 3.500.000 litro gure denda guztietan

Ona delako hemengoa izatea, geure ardoa egiten dugu Errioxako zenbait ontzailerekin elkarlanean. Ardo paregabe eta esklusiboa da, eta Arnalte eta Bustinza markarekin merkaturatzen dugu.

Ireguako haranean, tradizioa eta jakintza, lurraldea eta pertsonak uztartuz, Criadores de La Rioja jaio zen, baterako proiektu bat, mahats eta uzta bakoitza bakarra balitz bezala lantzen duten landa-gizonez osatua. Haiekin batera, jadanik 12 urtez iraun duen ibilbide luzea egin dugu Arnalte jaio zenetik, eta gaur egun kalitate handiko 9 ardo hartzen ditu marka horrek barnean, bakoitza bere nolakotasunarekin. Zuria, gorria, beltza, gaztea, ondua, erreserba nahiz ekologikoa, aukera eta gustu guztietarako ardoak.

Criadores de la Riojaren eskutik ere, Bustinza markaren jaiotza ikusi dugu. Alkohol-graduazio, kolore, egitura, intentsitate eta aroma-konplexutasun handiagoko ardo-aukera batetik atera dira Bustinza ardoak; izan ere, umotze handiagoa izan duten mahatsez daude eginak, indar eskasagoko eta errendimendu urriagoko mahastietan dutenez jatorria.

EROSKIn, zuzenean aritzen gara Errioxako 30 ardandegirekin baino gehiagorekin lanean Errioxa JDB duten ardo sorta zabala eskaini ahal izateko. Onduak, erreserbak, gazteak, beltzak, gorriak nahiz zuriak: abagune bakoitzerako ardo bat aurkitu ahal izango duzu gure dendetan, eta autonomia-erkidego honen barruan nahiz kanpoan merkaturatzen ditugu.

"Azken urtean, Errioxa JDB duten 60.000 ardo litro baino gehiago merkaturatu ditugu Errioxan"

Azken urte honetan, autonomia-erkidego honetako ekonomia eta nekazaritzako elikagaien sektoreko gizarte-sarea sustatu, eta mahastizainaren etorkizuna babestu dugu.

Gure lankide diren ardandegien artean, besteak beste, Bodega Campo Viejo dago. Ardandegi horren historia luzea eta harrotasunez betea Erromatarren Inperioaren garaian hasi zen. Lehenengo uztatik –Ortigüela ardandegi zaharrean, 1959an– 2001ean ardandegi jasangarri eta abangoardista zabaldu arte, Errioxako mahastigintzaren buruan izan dira. Gu geu hasi ginen garaitik aritu gara ardandegi horrekin lankidetzan, 1969 urteaz geroztik.

Bestalde, Bodegas Bilbaínas dugu. Ehun urte baino gehiago bizkarrean, Bodegas Bilbaínas ardandegiak leial eutsi dio Santiago de Ugarte sortzaileak 1901ean amestutako filosofiari. Erregistratutako Errioxako botilaratze-enpresa zaharrena da, eta harro dago lurralde osoan lurpeko kalatu azalera handiena (3.400 m2) eta Haro udalerrian inguruko mahasti-azalera handiena dituen ardandegia izateaz. EROSKIn, 1998tik merkaturatzen ditugu ardandegi horren ardoak.

Azkenik, Bodegas Marqués de Cáceres ere gure lankidea da. Enrique Fornerrek 1970ean sortu zuen Marqués de Cáceres, Unión Vitivinícola, S.A., ardogintzan aritzen den ekintzaile familia baten eta Errioxa Garaiko terroir eta mahasti onenen arteko aliantza. Frantzian bereganatutako esperientzia luzearen fruitu, Errioxako ardoaren kontzeptua irauli zuen arreta guztia kalitatean jartzen duen enpresa-eredu baten bitartez. EROSKIn 20 urte baino gehiago daramatzagu ardandegi horren ardoak saltzen.

Errioxako ardoa

Gustu guztietarako barietateak

Sentsazio berriak bizi nahi dituen kontsumitzaile zorrotzarentzat

Betidanik izan duten bikaintasun bokazioari esker, kontsumitzaileen artean prestigiozko irudia finkatu eta erreferente bihurtu dira Errioxako ardoak

Zalantzarik gabe, Errioxaren bereizgarrietako bat eta elementu enblematiko garrantzitsuena da ardoa. Baina ez produktu eta jarduera ekonomiko gisa soilik; baita gizartearen eta kulturaren erreferente gisa ere, dirudienez kultur adierazpen eta tradizio guztien ardatzean produktu hori duen autonomia-erkidego batean.

Errioxan, jadanik erromatarren garaiko dokumentuetan ageri da ardoa; izan ere, lurralde horretan baldintza ezin hobeak aurkitu zituzten hura landu eta egiteko. Erdi Aroan monasterio eta abadiekin lotuta egon zen ardoaren ekoizpena, eta laborantza-teknikak hobetu zituzten. XVI. mendean ekoizpen-lurralde nagusietako bat izan zen Errioxa, eta horri esker Espainiako gainerako lurraldeetara eta are Europara ere esportatu ahal izan zuten ardoa. Hurrengo bi mendeetan, XVI.ean eta XVII.ean, finkatu egin zen Errioxa ardoa, ekoizpena handitu baitzen eta kalitatea kontrolatzeko eta ardogintza arautzeko lehen neurriak ezarri baitziren.

Betidanik izan duten bikaintasun bokazioari esker, kontsumitzaileen artean prestigiozko irudia finkatu eta erreferente bihurtu dira Errioxako ardoak. Gainera, ongi jakin dute nola eutsi euren kokaleku abantailatsuari, Europako jatorri-deitura historikoen gorenean, nortasun bereiziko ardoak landuz. Horiek horrela, gaur egun, munduko ardogintza-eremuetako bost marka nabarmenen artean dago «Errioxa». Errioxako ardoak zazpi mahats-barietaterekin egiten izan dira, tradizioz: tempranillo, garnatxa, mazuela eta graciano ardo beltzetarako; eta viura, garnatxa zuria eta malbasia zurietarako. Duela gutxi, beste sei barietate zuri gehitzea onartu du Kontseilu Arautzaileak: maturana, turruntes, tempranillo zuria, chardonnay, sauvignon blanc eta verdejo; baita beltzetarako bat ere, maturana. Batik bat tempranillo barietatearekin ekoizten da (% 86), eta oraindik ere barietate hori da jatorri-deitura honen garrantzitsuena mundu osoko merkatuetan.

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena

Errioxa

Kantabria

Nafarroa

Errioxa

Balear Irlak

Aragoi

Galizia

Asturias

Euskadi

Errioxa ardoa

Kategoria guztiak

Errioxa ardoa

Gaztak

Barazkiak

Fruta

Txorizoa

Bilatu