Ezagut itzazu

Errioxako barazkiak

Klimatologia mesedegarriko lur hauek barazki asko ematen dituzte

EROSKIn Errioxako baratzeetako barazkiak eramaten ditugu gure denda guztietara, puntu onenean daudenean eskaini ahal izateko, freskoago eta kalitate handiagoarekin

Lur oparo hauek barazki ugari ematen dituzte, baina zalantzarik gabe azalorea da nabarmengarriena. Baratzeko lorea da barazki adierazgarriena.

Autonomia-erkidegoaren ekialdean hazten da batez ere, Zidakos eta Ebro ibaiek ureztatutako lurretan. Calahorrako azaloreak bere AGB ziurtapena du 2003tik, eta kalitate neurri zorrotzak bete behar ditu, jatorriari, ingurumenari begirunea gordetzen dioten ongarri eta fitosanitarioen bidezko laborantzari eta manipulatzeko erari dagokienez.

Eskuz biltzen da, azalorea estaltzen duten orri berdeak bere horretan uzten dira garraioan zehar babes dezaten, eta biltzen denetik 12 ordu igaro baino lehen iristen da gure dendetara. Calahorrako azalorearen bereizgarriak bere hosto berdeak, forma trinkoa, kolore zuria, neurria, granulurik ez izatea eta zapore atsegina dira, eta inguruko klimatologiaren eta ekoizteko metodoen ondorio dira ezaugarri horiek guztiak.

Besteak beste, «el Raso» ekoizlearekin elkarlanean lantzen dugu barazki enblematiko hori. Errioxako zenbait nekazarik 70eko hamarkadan sortutako kooperatiba bat da.

Kooperatibako kideen aitona-amonek eta berraitona-amonek belaunez belaun fruitu eta barazkiak saltzen zuten enparantzari egiten dio erreferentzia kooperatibaren izenak. Ongi jakin dute nola uztartu tradizioa eta berrikuntza, eta gaur egun hogei barazki eta fruta laborantza baino gehiago dituzte haien instalazio modernoetan.

"Hemengoa izatea ona delako, azken urtean Errioxako milaka kilo barazki saldu ditugu gure dendetan, 8.050.000€ baino gehiagoko balioarekin"

Azken bi urteotan, 22.000 azalore ale baino gehiago saldu ditugu gure EROSKI dendetan eta ondorioz, bete egin dugu bertako ekoizleekin hartutako konpromisoa. EROSKIn kalitate handieneko Errioxako barazkiak hurbiltzen dizkizugu, freskoak eta punturik egokienean.

Errioxako barazkiak

Freskotasuna, kalitatea, iraunkortasuna eta tradizioa

Ezinbestekoak gure eguneroko dietan

Kalitate eta zapore ezin hobea duenez, nazioko eta nazioarteko merkatuetan gero eta gehiago ezagutzen, aintzat hartzen eta eskatzen da azalorea

Errioxa zeharkatzen duten ibai emaritsuek Errioxako paisaia osatzen duten baratze emankorrak ureztatzen dituzte. Baratze horietan kalitate bikaineko barazkiak hazten dira, eta lehengai ezin hobea dira bertako gastronomiarako.

Tomatea, kuiatxoa, patata, barrengorriak, brokolia, tipuleta, borraja, errefautxoak, orburuak, piperrak… askotariko barazkiak ematen dituzte klimatologia mesedegarriko lur hauek; izan ere, uda luzeak, negu atseginak eta hezetasun-indize altuak dituzte. Baina, zalantzarik gabe, azalorea da nabarmenena.

Kalitate eta zapore ezin hobea duenez, nazioko eta nazioarteko merkatuetan gero eta gehiago aintzat hartzen eta eskatzen da barazki hori. Bitamina ugari ditu, ia-ia urez osatuta dago osorik (% 90 gutxi gorabehera) eta oso kaloria-ekarpen eskasa du; beraz, oso aukera ona da pisuz gutxitzeko dietetan kontsumitzeko. Bitamina, zuntz eta antioxidatzaile iturri bikaina da eta sukaldean prestatzeko hainbat modu daudenez, oso elikagai gomendagarria da gure dietan.

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena

Errioxa

Kantabria

Nafarroa

Errioxa

Balear Irlak

Aragoi

Galizia

Asturias

Euskadi

Barazkiak

Kategoria guztiak

Errioxa ardoa

Gaztak

Barazkiak

Fruta

Txorizoa

Bilatu