Ezagutu

Errioxako fruta

Fruta-zuhaitz joriz betetako hektareak, kalitate ezin hobeko fruituak ematen dituztenak

Ona delako hemengoa izatea, zuregandik hurbil hazi diren sasoiko fruituak gerturatzen dizkizugu, haien kontsumoak gure ingurunearen iraunkortasuna eta errioxar nekazarien etorkizuna bermatzen duelako

Sagarrak, mertxikak, albertxikoak, gereziak, nektarinak, paraguaioak… asko dira lur honetako fruituak, baina zalantzarik gabe udarea da autonomia-erkidegoko adierazgarriena, eta bertan nahiz kanpoan aintzat hartzen eta balioesten da. Rincón de Soto udarea izan zen jatorri-deitura baten babesa lortu zuen lehenengo fruitua: hain zuzen, Rincón de Soto udarearen Jatorri Deitura Babestua.

Gure EROSKI Natur markak, jakina, barnean hartu behar zuen fruten artean jatorri-deitura babestu garrantzitsuenetako bat duena, eta horregatik eskaintzen dizugu 2008az geroztik Rincón de Soto JDBko EROSKI Natur Konferentzia udarea. Errioxa barruan nahiz kanpoan merkaturatzen dugu udare hori; hala, aparteko kalitatea duen produktu hori sustatu eta ikustera ematen dugu. Jatorri-deiturak ematen dizkion ezaugarri berberekin, eta gainera, EROSKI Natur bermearekin: jatorriaren, kalitatearen eta une ezin hobean bildu izanaren bermea.

Izendapen hori 2002an jaio zen eta Errioxa ekialdeko Rincón de Soto, Aldeanueva de Ebro, Alfaro eta Calahorra udalerrietako ekoizpena soilik aitortzen zuen hasieran. 2010ean, Errioxako beste 23 udalerritako lurraldeak erantsi zitzaizkion.

EROSKIk Rincón de Soto Jatorri Deitura Babestuko Konferentzia udareen 750.000 kg baino gehiago merkaturatu ditu azken kanpainan.

"Azken 12 hilabeteetan Errioxako 2.000.000 kg fruta baino gehiago saldu dugu gure denda guztietan"

Beste ekoizle batzuen artean, Errioxako zenbait nekazarik 70eko hamarkadan sortutako «el Raso» kooperatibarekin lantzen dugu fruitu erabat enblematiko hori.

Kooperatibako kideen aitona-amonek eta berraitona-amonek belaunez belaun fruitu eta barazkiak saltzen zuten enparantzari egiten dio erreferentzia kooperatibaren izenak. Kooperatibak ongi jakin du nola uztartu tradizioa eta berrikuntza, eta gaur egun hogei barazki eta fruta laborantza baino gehiago dituzte haien instalazio modernoetan.

Errioxako fruta

Gozoa eta sasoikoa

Ezinbestekoa da gure eguneroko dietan

Fruitu honi bertako lurrak ematen dizkio bere ezaugarri bereizgarriak

Udarea da Errioxako fruitu adierazgarriena eta preziatuena. Bertako lurraren berezitasunak ematen dizkie udare hauei beren ezaugarri bereizgarriak; lur lauak dira, ongi aireztatuak, hezeak eta karerik edo siliziorik gabeak. Goizean maiz agertzen diren behe-lainoek udare mota honetan russeting edo azalaren oxidazio bereizgarria agertzea eragiten dute.

Rincón del Soto Jatorri Deiturako udareak gozoak dira, zapore handikoak, usaintsuak, urtsuak eta beste Konferentzia udareak baino handiagoak. Luzexkagoak dira eta mota honetako gainerako frutek baino azal berdexkagoa dute. Identifikatzen eta bereizten dituen etiketa batekin merkaturatzen dira. Udarea bete-beteko fruitua da, primerakoa haurrentzat. Potasioan ugaria da eta kaltzioa du, hezurrentzat funtsezkoa; fosforoa ere badu, energia eman eta nerbio-konexioetan material genetikoa transmititzen laguntzeko; burdina, anemiak prebenitzeko; sufrea, kolagenoa sortzen laguntzeko; eta horrez gain karbohidratotan eta zuntzean ere aberatsa da.

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena

Errioxa

Kantabria

Nafarroa

Errioxa

Balear Irlak

Aragoi

Galizia

Asturias

Euskadi

Fruta

Kategoria guztiak

Errioxa ardoa

Gaztak

Barazkiak

Fruta

Txorizoa

Bilatu