Ona delako hemengoa izatea, Cameroseko JDB gazta hurbiltzen dizugu. Egun, esnetarako ahuntz-artzainen 11 ustiategik soilik dute jatorri deitura babestua, eta haiek hornitzen dituzte Cameroseko JDB duten bi gaztagileak esnez.
Bata Quesos los Cameros, Cameroseko JDB gazta ondua egiten duena; bestea Quesos Celia, Cameroseko JDB gazta freskoa egiten duena.
Zugandik hurbil egindako gazta gerturatzen dizugu, horren kontsumoak gure ingurunearen iraunkortasuna eta artzainen etorkizuna bermatzen duelako
Queso los Cameros enpresa finkatua da Errioxan, eta kalitate handiko gazta ondu eta erdionduen sorta zabala egiten du; ontze puntu egokienera iritsitakoan, oliba-oliozko igurtzia egiten zaie. Mostradorean pisura, zatitan nahiz xerretan saltzen dira. Ezin dugu ahaztu, ezta ere, mini piezatan saltzen den Cameroseko JDB gazta ondu eta preziatua.
Quesos Celia enpresak sustrai handiak ditu ingurune horretan; bere ahuntz-taldearen esnearekin hasi zen gazta egiten, lagun eta senideentzat. Gaur egun enpresa gisa hazi dira, baina ez dute galdu beren zerizana eta familia-enpresa dira oraindik ere. Produktu paregabeak eta esklusiboak eskaintzen dituzte, gazta freskoak hala terrina txikietan nola 2 kiloko piezetan, mostradorean pisura saltzeko. Gure harremana biontzat da garrantzitsua, bertako produktua ikusarazteko aukera ematen digulako.