EROSKIn Errioxako hestebete sorta zabala dugu, batez ere txorizoak. Produktua modu tradizionalean egiten jarraitzen duten 8 errioxar ekoizleri erosten dizkiegu, zuzenean, eta autonomia-erkidego honen barruan nahiz kanpoan saltzen dugu.
Embutidos Alejandro familia-enpresak erro sakonak ditu lurraldean eta bera arduratzen da EROSKI markako Errioxako txorizoa egiteaz. Embutidos Alejandroren filosofia produktu naturalak erabiltzea da, zapore handiena lortzeko eta osasungarriagoak izateko, betiere ukitu tradizionalarekin. Haien txorizo bakar batek ere ez ditu koloragarriak eta kontserbatzaileak, eta «Zaporea eta osasuna» da haien leloa.
Ona delako hemengoa izatea, ia-ia 15 urte daramatzagu eskuz esku elkarlanean, eta gaur egun lau EROSKI txorizo lantzen ditugu elkarrekin: mina, estra mina, gozoa eta estra gozoa. Baina betiere lehengai onenarekin eta metodo tradizional eta berritzaileak ahalik eta hoberen uztartuz.
Errioxako gobernuak bertako historiaren parte den produktu baten bikaintasuna babesteko sustatua, 2010ean Errioxako txorizoa AGBa sortu zen, haren zaporea bermatzeko. Zaporez leuna, lurrintsua, apur bat mina eta kolore gorri bizikoa izateagatik bereizten da gainerakoetatik.
Kalitate-kontrol zorrotza eginez eta teknologia berrienak erabiliz, tradizioarekiko errespetuari eta aspaldiko jakintzari eutsiz betiere, Errioxako txorizoa kalitateko produktutzat aitor dadila lortu dute. Ekoizpen prozesu guztiak –birrintzea, oratzea, galkatzea eta lehortzea– kontrol zorrotzei jarraikiz egiten dira, AGBaren Kontseilu berak ikuskatutako instalazio batzuetan.
"Hemengoa izatea ona delako lurraldeko AGB duen Errioxako txorizoa eskaintzen dizugu"
Harreman luzea dugu lurraldeko ekoizle askorekin; besteak beste, Martinez Somalorekin. Familia-tradizioko enpresa eta erreferente handia bertako hestebeteen merkatuan, 15 urte baino gehiago daramatzagu harekin elkarlanean. «Beti bezala» leloaren pean egiten ditu bere hestebeteak, eta egiaz, betiko zaporea eta teknologia eta tradizioa ezin hobeki uztartuz landutako lehengai onenak dituzte haren produktuek.
Zalantzarik gabe, Errioxako txorizoa da lurralde horretako osagai enblematikoetako bat. Errioxako abegikortasuna xerratan ebakitako txorizo plater batek irudikatu izan du historikoki. Txerri-hilketa ekintza soziala zen egiaz: alde batetik, familia bakoitzak komunitatearekiko zuen kidetza-lotura indartzen zuen; bestaldetik, agerian uzten zuen zer-nolako gaitasuna zuen taldeak janari kantitate handia prozesatu, eraldatu eta urtean zehar eskura edukitzeko moduan biltegiratzeko.
«Errioxako txorizoa» Adierazpen Geografiko Babestua da, sorta edo ferra itxura du, 30-40 mm arteko neurria eta 200 gramoko pisua gutxienez. Mardula eta trinkoa da eta itxura zimurtsua du; ebakidura lisoa da eta ongi lotuta ageri da, eta argi eta garbi bereizten dira haragia eta koipea. Usain orekatua, bizia eta iraunkorra du, eta piperrautsa eta baratxuri ukituak nagusitzen dira.