Ezagutu

Arabako Errioxako ardoa

Jatorri eta nortasun propioa

EROSKIN harreman luze eta estua dugu Arabako Errioxako 30 upategirekin, beren ardoak sustatzen eta merkaturatzen aritzen baikara

Duela mende erdi Bastidako (Arabako Errioxa) ardogile talde batek proiektu berri bat hasi zuen upategi arloan eta “Solagüen” izeneko kooperatiba sortu zuen.

Hainbat urteko harremanen ondoren, ardo aparta eta salmenta esklusibokoa egiteko proiektua hasi genuen elkarrekin eta horrela sortu zen gure Arada de la Viña ardoa. Arabako Errioxako mahatsarekin %100 egindako ardoa, Arabako Errioxan erabat ekoitzia eta eskuz bildua, mahatsaren kalitate gorena ziurtatzeko. Gure ardo beltz gaztea, Arada de la Viña, %100 tempranilloa, freskoa eta fruta kutsukoa da. Atsegina ahoan, masusta eta erregaliz zapore handia du, inguruko tempranilloetan ohikoa denez. Bigarren kopa bat hartzeko gogoa ematen dizun ardoa.

Arada de la Viña ardo zuria, %100 Viura zuria da, salda gaztea, freskoa eta fruta kutsukoa. Kolore onak eta udarea, melokotoia eta limoia bezalako fruta zurien usainek oso ondo uztartzen dute azidotasuna eta dentsitatea eta sentsazio atsegina uzten dute ahoan.

Eta amaitzeko, bi urtez barrikan egon ondoren, Arada de la Viña ardo ondua jaiotzen da, %100 tempranilloa, suabea eta belusatua, hainbat ñabardura ditu eta oso egokia da bere goxotasuna eta kalitatea dastatuz edateko.

EROSKIN urteak daramatzagu Arabako Errioxako ardoen proiekzioa sustatzen eta babesten, gure dendetan nabarmentzen eta beren nortasuna balioan jartzen.

Harreman luze eta estua dugu Arabako Errioxako 30 upategirekin, eta beren ardoak sustatzen eta merkaturatzen aritzen gara.

"Saltzen dugun Errioxa Jatorri Deituradun ardoaren %40 Arabako Errioxako upategietatik dator, gure inguruneko produktuen aldeko apustu argia erakutsiz"

Duela gutxi akordio aitzindari bat sinatu dugu ABRA Arabako Errioxako Upategi Elkartearekin, eta hitza ematen dugu Arabako Errioxako ardoaren sustapena eta garapena bultzatuko dugula.

Gainera, urteak daramatzagu dastaketak egiten eta arabar upategietara ikustaldiak eginaz zure gertuko inguruko ardoen berri emateko.

Arabako Errioxako ardoa

Nortasun propioa duen ardoa

Mendeetako tradizio imitaezina

Arada de la Viña ardoa Bastidan egiten da %100 tokiko ardoekin

Arabako Errioxaren historia ardoari lotuta egon da beti. Erromatarren garaian ere ardoa egiten zen soldaduentzat, baina XV. mendearen amaieran bakezko aldi luzea egon zen eta orduan hedatu ziren mahastiak inguruan, horrela bihurtu zen mahatsa biztanleriaren zati handi baten bizimodu.

Errioxa Jatorri Deitura 1926koa da. Bere araudiak ezartzen ditu bere ekoizpen-eremuaren muga, landa daitezkeen mahats-barietateak eta baimendutako gehieneko etekinak.

Jatorri deitura honen barruan, Arabako Errioxa bere nortasunarekin nabarmentzen da. 2017ko abuztuan Errioxa Jatorri Deiturak nortasun hau aitortu dio eta baimena eman zaio etiketetan “Errioxa” jatorri deitura nagusiaren maila berean zona (Arabako Errioxa) jartzeko.

Recetas de Arabako Errioxa ardoa

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena

Aukeratu zure autonomia-erkidegoa

Kantabria

Nafarroa

Errioxa

Balear Irlak

Aragoi

Galizia

Asturias

Euskadi

Arabako Errioxa ardoa

Kategoria guztiak

Arrautzak

Barazkiak

Txakolina

Sagardoa

Arabako Errioxa ardoa

Behikia

Esnea

Gazta

Untxia

Eztia

Arraina

Hestebetea

Bilatu