Modu horretan, Euskadin dauzkagun dendetan saltzen den arrain gehiena hurbilen dauden euskal portuetakoa izateko konpromisoa bete nahi dugu, bertako produktu freskoen aldeko apustua indartuz.
Jatorria ziurtatuz gain, gure inguruko (kasu honetan, itsasoko) kalitate eta jasangarritasunaren aldeko apustu handia egiten dugu. Marine Stewardship Council (MSC) nazioarteko erakundeak egindako auditoretza gainditzen duen lehen banaketa-katea gara gu. Horrela, kala jasangarrietatik datorren arrainaren zaintza-katea ziurtatzen da, eta MSC ekoetiketa daraman arraina eskaini dezakegu. Marine Stewardship Council irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakundea da, eta ozeanoek etorkizun jasangarria izatea du helburu.