OVO12 baserritarren kooperatibarekin dugun harremana duela urte asko hasi zen, baina 2014an merkaturatu genituen lehenengo aldiz EROSKI markako bertako arrautzak haiekin batera. Harrezkero, gure arteko harremana estutzen joan da, proiektuz proiektu. Oinarrizko arrautzek, landa-oiloen, baserriko arrautzak eta zoruan hazitako oiloen arrautzek osatzen dute bertako kooperatiba horrekin eskuz esku landu dugun sorta.
OVO12 kooperatibak Euskadi osoan zehar ditu baserriak; hala, gertueneko EROSKI dendetan banatzen ditu arrautzak. Aurrendariak izan dira haien instalazioak kalitatea, elikagaien segurtasuna eta animalien ongizatea bermatzen duten Europako araudietara egokitzeko.
Duela gutxitik, arrautza ekologikoak ere eskaintzen dituzte. Arrautza horiek Euskadi osoan zehar, dendetatik gertu, kokatuta dauden baserritarrek helarazten dizkigute; izan ere, horiek oiloak mimatzen eta elikatzen dituzte, ekoizpen ekologikoaren baldintza zorrotzenei jarraituz.
Euskoberrek Euskal Kalitatearen «K» jarri du gure dendetako arrautzetan. Eusko Label zigilua duten baserriko arrautzak dira, eta gure baserritarrek ongizate handieneko baldintzetan hazitako oiloetatik datoz: hau da, garapen harmoniatsuan eta aire zabaleko hazkuntza-sistema baten bitartez.
Oiloen dietaren oinarria kalitateko zerealak dira, eta % 50 baino gehiago artoa da. Ezaugarri horiei kalitate-kontrola, trazabilitatea eta gure banaketaren berehalakotasuna gehituta, zapore eta ezaugarri goreneko arrautzak lortzen dira emaitza gisa.
"Balioak, ahalegina eta lan ona biltzen dituen proiektu soziala da, kalitate kontrol zorrotz batekin batera, jartzen direnetik ontziratu arte"
Euskober oiloak aske hazi eta zaintzeaz arduratzen diren baserritar talde batek osatzen du. Haien eskutik, bertako arrautza ekologikoak eskain diezazkizukegu, aske bizi eta hazi eta ale ekologikoekin elikatutako oiloenak. Orobat, baserri bakoitzak oilo kopuru mugatua duenez, merkatuko arrautza ekologiko onenak (gorabidean den joera) lortzen dira emaitza gisa.
Arrautza betidanik izan da oinarrizko elikagai bat euskal gastronomian: erabilera anitzekoa, prestatzeko erraza eta kalitate/prezio erlazio bikainekoa. Funtsezkoa da gure dietan ere: nutrizio-balio handia du eta merkatuko proteina-iturri jasangarriena da.
Azido folikoan eta B12 bitaminan aberatsa delako nabarmentzen da. Sukaldeko oinarrizko osagai hori ezin konta ahala errezetatan da nagusi. Ezagut itzazu!