Eusko Labelekin hasitako lankidetza-harremanaren emaitza, 2016tik Euskal Herrian ekoiztutako gure EROSKI Natur tomateek, urazek eta piperrek, Eusko Label zigilua eskuratu zuten. Piperminen kasuan, EROSKI Natur eta Euskal Baserri markek egin zuten bat.
Eusko Label eta EROSKI Natur uraza Euskadin ekoizten da, ingurumenari begirunea gorderik. Ekoizpen-eremura egokitutako Batavia aldaeratik dator.
Eusko Label eta EROSKI Natur Gernikako Piperra frijitzeko piperra da; itxura leuna eta mardula du, eta kolore uniformea. Haren zapore bikainak eta fintasunak mokozurienak ere bereganatu ditu.
Euskal Baserri eta EROSKI Natur pipermina fresko saltzen da, etxean ontziratzeko edo plantxan egiteko. Pipermin samurra da, ia-ia pikanterik gabea; beraz, bakarrik jan daiteke, gosegarri gisa nahiz edo otorduetako osagarri gisa, eta batez ere lekale platerekin.
Eusko Label eta EROSKI Natur tomateek mami mardula eta itxura leuna dute. Produktua heltzen hasitakoan biltzen da, eta gutxienez azalaren bostenak izan behar du gorria edo gorri-berdea.
Eusko Label eta EROSKI Natur patata elkarlan honen barruan atera dugun azken produktua da, eta iragan azarotik aurki daiteke gure dendetan. Aparteko kalitate aitortua eta berme bikoitzeko trazabilitatea eta jatorria ditu.
2013an akordio bat sinatu genuen Eusko Jaurlaritzarekin eta haren bitartez lehenengo sektoreari babes emateko konpromisoa hartu genuen. Ordutik, gure dendetan bikoiztu egin da bertako barazkien kopurua. Bertako barazkiak freskotasuna, kalitatea, iraunkortasuna, tradizioa, konfiantza eta zaporea esan nahi duelako.
Asmo handiko proiektu honetan, besteak beste, euskal nekazari profesional batzuek 1980an sortutako Barrenetxe kooperatiba izan dugu bidelagun. Eusko Label eta Euskal Baserri zigilua duten kalitate goreneko produktuak dira, bertakoak, eta ustiapen-eredu tradizionalari jarraikiz ekoitzi dira.
"2013tik gure dendetako tokiko barazki kopurua bikoiztu egin da"
Marka hau erabiltzeko baimena duten ekoizleek Euskadin ekoitzi eta markaren Araudiaren eskakizunak bete behar dituzte. Hazi Fundazioa arduratzen da betetzen diren begiratzeaz. EROSKIren eta Eusko Labelen arteko batasunak zaporea, tradizioa eta jatorri aitortua bermatzen du.
Ekoizleak gure dendetatik gertu daudenez, heltze-puntu egokienean bildu daitezke tomate, uraza, piper eta piperminak eta fresko eta momentu onenean irits daitezke gure dendetara, Eusko Label eta EROSKI Natur berme bikoitzaren.
Baserri tradizionalak, produktuz betetako baratze bikainak, baserritar bat bere laborantzako fruitu bakoitza kontu handiz zaindu eta biltzen… euskal paisaian ezinbestekoak dira eszena horiek.
EROSKIn, ingurune hori kontserbatzeko konpromisoa hartu dugu, eta horretarako, gertuen dituzun baratzeetako barazkiak, freskoenak eta kalitate handienekoak, hurbiltzen dizkizugu. Barazkiak ezinbesteko elikagaia dira gure dietan: kaloria gutxi dituzte, eta ur, zuntz, bitamina eta mineral asko. Efektu antioxidatzailea dela eta, ezinbestekoak dira gure elikaduran. Haien kolore, usain, zapore eta formak gure eguneroko bizitzaren osagai dira.