2016an Euskadiko EROSKI esnea atera genuen merkatura, 43 familiako ustiategiz osatutako Karrantzako SAT abeltzain elkartearekin sinatutako zuzeneko hitzarmenaren ondorioz.
Gure lerroetan, halaber, Eusko Label zigiludun esnea dugu, eta Euskadiko ustiategi onenetatik datorren kalitate handiko esnea dela eta Europako araudiarenak baino estandar zorrotzagoak betetzen dituela bermatzen du zigilu horrek.
"EROSKI esnea merkaturatu zenetik, Euskadin saltzen dugun bertako esne litroen kopurua bikoiztu dugu, 1.000.000 litrotik 2.000.000 baino gehiagora pasatuz"
Gure konpromisoa hiru zigilutan gauzatzen da:
Hurbiltasuneko zigilua: «Karrantzako haraneko abeltzainek sortua», % 100ean bermatzen du gure esnearen jatorria. Barne-sistemek eta kanpo-ikuskaritzek bermatzen dute.
PLS zigilua: esnegintza iraunkorraren bidez ekoitzitako esnekien bermea; kalitatea, jatorria eta esnegintza-sektorearen iraunkortasuna ziurtatzen duten baldintzetan merkaturatu dela bermatzen du.
FSC zigilua: bricken jatorria ingurumena errespetatuz kudeatutako basoak direla ziurtatzen du.