Eroski NATUR behikia ere Euskal Okela da, beraz, Eusko Label zigilua du. Euskal Okela da Eusko Labelen zigilua duen behikia. Euskal baserrietako haragia da, tradizioaren arabera hazitako animaliena. Denak Euskadin jaioak eta haziak.
Gure supermerkatuetan eta hipermerkatuetan pieza desberdinak dituzu gatz-maila egokiarekin; zerealen, olio-aleen eta lekadunen bidez hazi dira %85ean eta horrek zapore eta goxotasun berezia ematen dio haragiari.
Duela gutxi, Hazi Fundazioak (Eusko Label ziurtagiria ematen duen Eusko Jaurlaritzaren mendeko erakundeak), Harakai Urkaiko kooperatibak eta EROSKIK lankidetza-akordio bat sinatu dugu Euskal Okela AGB ziurtagiria duen behikia sustatu eta merkaturatzeko .
Akordio hau Eusko Jaurlaritzarekin 2013an sinatu genuen akordio batean sartzen da, tokiko nekazaritzako elikagaien sektorea sustatzeko eta euskal abeltzaintza-sektorearentzako babes handia da.
"Ona delako hemengoa izatea, gure ekoizleen etorkizuna eta gure ingurunearen iraunkortasunerako"
Euskal Okela Eusko Labela duen haragia izateaz gain, Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) ere bada; Europako zigilu honek jatorri geografikoarekin zerikusia duten kualitateekiko ekoizleak aitortzen ditu. Eusko Label zigiluak bere jatorria %100 autoktonoa izatea bermatzeaz gain, prozesu osoa ere bermatzen du, hasi jaio zenetik, hazi, hil eta merkaturatu arte.
Metro koadroko Michelin izar gehien duen lurraldean, txokoetan edo soziedadeetan lagunekin egiten diren jatordurik gehienetan txuleta onen bat edo beste ere izaten da. Gure gastronomiako izarra baino askoz gehiago da, lagunekin topo egitea edo ospatzea eta ongi pasatzea ere esan nahi du.
Euskadiko klima eta zelai berdeak oso egokiak dira behi pirenaikoak hazteko; euskal abeltzainek hainbat belaunaldi daramatzate maitasun osoz arraza hau hazten eta emaitzekin harro daude. Gurasoengandik seme-alabengana igarotzen den jakituria da euskal txuleta mundu osoan ezagutzearen arrazoirik nagusienetakoa.