Ezagutu ezazu

Euskal Herriko hestebetea

Hemengoa izatea ona delako, bertako ekoizleek egindako hestebete sorta zabalarekin egiten dugu lan

EROSKIn, Euskal Herriko txarkuteriako produktu aukera zabala dugu

Eta, gainera, orain bertako txarkuteria ere badugu, gure EROSKI marka propioarekin, gure bertako ekoizleen eskutik.

Gure mozketa erakusmahaietan, Bermatutako Espezialitate Tradizional Deiturako (ETG) eta 15 hilabete baino gehiago ondutako EROSKI Erreserba Handiko Urdaiazpikoa aurkituko duzu; 12 hilabete baino gehiago ondutako EROSKI Erreserba Handiko Duroc Beso Ondua; %50 Duroc arrazako txerriaren goi mailako kalitateko EROSKI Aukeraketa Solomo Ondua; %50 Duroc arrazako txerriaren EROSKI Urdaiazpiko Egosia leuna eta orekatua, tenperatura baxuan egosteko prozesu artisauari esker. Amaitzeko EROSKI Hirugihar Ondu Adobatua astiro egindako ontze tradizionalarekin eta zapore tradizionalena eta beste adobo batzuen desberdina den piper txorizeroarekin egindako adoboarekin. Hego Euskal Herriko larreetan bazkatzen diren txerrien haragiarekin egiten da

Ontziratutako produktuen artean, hauek jartzen ditugu zure esku: bertako EROSKI Sarta Txorizoa ‘estra’ kategoriakoa, haragi freskoekin, piper eta piperrauts saltsarekin egindakoa, gehigarririk gabe; EROSKI Txorizo Aireztatua haragi freskoekin eta piperrautsarekin egindakoa, baita ere, eta tripa naturalarekin; eta EROSKI txistorra %50 Duroc arrazako txerriaren haragiarekin, aukeratutako piperrautsen nahasketarekin egindakoa eta tripa naturalean sartuta, paregabeko aroma, zapore eta urtsutasunarekin.

Guztiak ere dagokien erkidegoaren banderarekin identifikatuta, errazago aurkitzeko.

Hemengoa izatea ona delako, euskal ekoizleek egindako hestebete aukera zabala hurbilduko dizugu, gure ingurunearen jasangarritasunari eta iraunkortasunari lagunduz.

BASURDE URDAIAZPIKOAK

1987tik urdaiazpikoak eta besoak egiten dituzte, hiltegi onenak eta lehen mailako lehengaiak aukeratuz. Tradiziozko eta artisautzako negozio honetan, Serrano Urdaiazpiko Bermatutako Espezialitate Tradizional (ETG) arauaren babesa dute.

OROZKO TXORIZOAK-HERMANOS VALENCIA

Tradizio luzeko enpresak belaunaldiz belaunaldi jaso du gauzak beti bezala egiteko gustua, eta kalitate oneneko txorizoak eskaintzen ditu, tradizioaren eta teknologiaren konbinazio paregabeari esker.

GESALAGA 

Beren azpiegituren modernizazioak eta homologazioak kalitate maila altuenak eskaintzeko aukera ematen die euren produktuetan, eta horiek egiteko lehengai onenak aukeratzen dituzte eta kalitate kontrol zorrotzarekin egiten dituzte.

 KARRANTZAKO LOMBERA

4 belaunaldi dira jadanik Lombera familia Karrantzan hestebeteak egiten hasi zenetik. Euren helburua beti izan da maitasunez belaunaldiz-belaunaldi igarotzen ziren errezetak bere horretan gordetzea. Funtsa, xumetasunarekin jarraitzea.

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena

Aukeratu zure autonomia-erkidegoa

Kantabria

Nafarroa

Errioxa

Balear Irlak

Aragoi

Galizia

Asturias

Euskadi

Hestebetea

Kategoria guztiak

Arrautzak

Barazkiak

Txakolina

Sagardoa

Arabako Errioxa ardoa

Behikia

Esnea

Gazta

Untxia

Eztia

Arraina

Hestebetea

Bilatu