Ezagutu

Euskadiko sagardoa

Euskal kulturari oso lotutako aspaldi-aspaldiko edaria

Gure dendetan merkaturatzen dugun sagardo-sorta, merkatuko zabalena da. Bi zigilu dituzten botilak ditugu eta biek ziurtagiria dute.

Duela 30 urte baino gehiago merkaturatu genuen EROSKI sagardoa Isastegi Sagardotegiarekin. 1983an Isastegi familiak bere baserriaren zati bat egokitu zuen, 10 belaunaldi baino gehiagoz etxean edateko egiten zuten sagardoa handizka saldu ahal izateko.

Orduz geroztik elkarrekin hazi gara eta familiaren baserria nola eraldatu den ikusi dugu, gune parte hartzailea da orain eta bertako instalazio profesionaletan elkarrekin egiten dugu EROSKI sagardoa.

Gaur egun, geure sagardoa egiteko lanetan gabiltza Premium kalitatea JD berriarekin, eta geure Eroski SELEQTIA markarekin merkaturatuko dugu. Sektorearekin dugun konpromisoaren adierazlea da Euskaditik kanpo ere sagardoaren salmenta sustatzen dugula eta gure denda-sarearen lineal guztietan sartu dugula. Urtean milioi bat botila saltzen ditugu eta horietatik %18 Euskaditik kanpo saltzen dira.

JD berria jaio hasieratik babestu dugu EROSKIN, 2017ko ekainean jaio zenetik, eta publikoki eta modu proaktiboan hitzeman dugu sagardo berri hau gure denda-sare osoan merkaturatuko dugula eta beste erkidegoetan ikusgarritasuna emango diogula.

Sektorearekin oso harreman estua dugu, bere mahai sektorialetan lankidetzan aritzen gara eta geure txotxa egiten dugu; txotx hau erreferente bihurtu da eta sagardo munduko pertsonalitate guztiak etortzen dira.

"Urtero merkatuan milioi 1 sagardo-botila jartzen laguntzen dugu"

Gure dendetan merkaturatzen dugun sorta, merkatuko zabalena da. Bi zigilu dituzten botilak ditugu eta biek ziurtagiria dute:

JD berriak aitortutako bi kalitateak : Euskal Sagardoa eta Euskal Sagardo PREMIUM.

Gorenak zigilu ofizialak aitortutakoak, Euskadin egindako kalitate handiko sagardoa ziurtatzen dute. Jatorri desberdinetako sagarrekin egiten da sagardo hau eta Haziren eta Fraisoro ingurumen-laborategiaren ziurtagiria dauzka (ENACen kreditatutako laborategi bakarrarenak).

Eta marka independenteak ere bai inongo zigiluri atxiki gabeak.

Euskadiko sagardoa

Kultura eta tradizioa zure edalontzian

%100 euskal sagarrekin egina

Uztartze bikaina arrainarekin, pastarekin eta gaztarekin

Sagardoak urte asko eta asko ditu eta oso lotuta dago euskal kulturari. Erdi Arokoa da.

XIX. mendea baino lehenago ere egunero edaten zen Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroa iparreko eta Iparraldeko familia askotan, Araba Errioxako ardoa erostea zaila baitzen, inguru menditsuaren ondorioz.

Denboraldiari hasiera ematen dion lehenengo txotxa denok ospatzen dugu baina, batez ere, Astigarraga ingurukoek, hor baitago sagardotegirik gehien eta sagasti gehien ere bai.

80ko hamarkadaz geroztik, sagardoa berpiztu eta arrakasta lortuz joan da, eta bere Jatorri Deitura du: Euskal Sagardoa. Zigilu honek kalitate handia bermatzeaz gain, sagarren %100 Euskadikoak direla ere bermatzen du.

Recetas de Sagardoa

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena

Aukeratu zure autonomia-erkidegoa

Kantabria

Nafarroa

Errioxa

Balear Irlak

Aragoi

Galizia

Asturias

Euskadi

Sagardoa

Kategoria guztiak

Arrautzak

Barazkiak

Txakolina

Sagardoa

Arabako Errioxa ardoa

Behikia

Esnea

Gazta

Untxia

Eztia

Arraina

Hestebetea

Bilatu