Ezagutu

Euskadiko txakolina

Gure tradizioan eta historian sustraitutako ardo zuria

EROSKIK Txakolinaren hiru jatorri deiturak babesten ditu. Ona delako sektorearen iraunkortasunarentzat, gure paisaiak mantentzeko eta gure kulturaren zati delako

Jatorri deitura bakoitzaren nortasuna babesten eta errespetatzen dugu, hori dela eta, hiru euskal upategirekin egiten ditugu aparteko hiru txakolin eta salmenta esklusiboa dugu: Zeruko txakolina (Bizkaiko txakolina); Mendigorri txakolina (Getariko txakolina) eta Bayarri txakolina (Arabako txakolina).

Zeruko txakolina ardo zuri garbia da, distiratsua eta oso presentzia onekoa. Azidotasun orekatua duenez, freskoa eta edateko erraza da. Ahoan pase onarekin, arina, gatz gutxikoa eta amaiera apur bat mikatza du.

Mendigorri txakolina ardo zuri gaztea da, pindar naturalekoa. Kolore hori ila du, aroma sotila eta delikatua du, fruituaren aromak nabarmentzen dira eta azidotasun apur bat ere bai.

Bayarri txakolina kolore hori hil eta distiratsuko ardo zuria da, berde-limoi ukituekin. Barietate honek fruitu-aroma handia du, melokotoia, sagarra eta belar freskoa ekartzen ditu gogora eta loreen ukitu batzuk ere baditu.

Jatorri deiturekin lankidetzan aritzen gara, eta sektoreko eragile guztiak biltzen diren sektoreko mahaietan hartzen dugu parte txakolina sustatzeko eta proiekzioa emateko.

Euskadiko 30 upategi baino gehiagorekin lankidetzan aritzen gara, eta txakolina Euskadin eta gainerako erkidegoetan banatzen laguntzen dugu, 20 urte baino gehiagoko harremana baitugu.

"Azken 3 urteetan 500.000 litro Txakolin merkaturatu ditugu, salmentak %20 areagotuz”

EROSKIN Txakolina sustatzen dugu eta gure etxeetan kontsumitzen diren botilen %45 baino gehiago geuk merkaturatzen dugu.

Txakolina

Gure tradizioan sustraitutako ardo zuria

Oso egokia gazta bigunekin eta arrain zuriekin hartzeko gosegarri gisa

Zure errezetei lagun egiteko, erabili tradizioan eta lurrean sustraitutako ardo zuri hau

Gure Zeruko txakolina Magalarte Zamudio upategiak egiten du eta oso egokia da gosegarri gisa eta gazta bigunekin eta ongarri gutxiko arrain zuriekin hartzeko.

Mendigorri txakolina Zudugarai upategiena da, bere nortasun aparta duen ardoa, Hondarribi Zuri eta Hondarribi Beltza barietate autoktonoekin egina.

Bayarri txakolina Artomaño upategiak egiten du, zapore finekoa da, zapore azidulua nabari da eta bikaina da arrainarekin edo itsaskiekin hartzeko, beste elikagai batzuekin ere oso ondo uztartzen den arren. Egokia gosegarri gisa, bakarrik edo snack gaziekin edo mokadutxoren batekin hartzeko.

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena

Aukeratu zure autonomia-erkidegoa

Kantabria

Nafarroa

Errioxa

Balear Irlak

Aragoi

Galizia

Asturias

Euskadi

Txakolina

Kategoria guztiak

Arrautzak

Barazkiak

Txakolina

Sagardoa

Arabako Errioxa ardoa

Behikia

Esnea

Gazta

Untxia

Eztia

Arraina

Hestebetea

Bilatu