Ezagutu

Galiziako ardoa

Autonomia-erkidegoaren bereizgarri eta produktu enblematikoa

Azken urtean 503.000 ardo litro baino gehiago merkaturatu ditugu Galiziako dendetan eta erkidegoaren mugetatik kanpo

Hemengoa izatea ona delako eta tokiko 40 ekoizlerekin daukagun harreman onari esker, Galiziako saltokietan jatorriz bertakoak diren 120 ardo lantzen ditugu.

Azken urtean 503.000 ardo litro baino gehiago merkaturatu ditugu Galiziako dendetan eta erkidegoaren mugetatik kanpo.

EROSKIn bost Jatorri Deituretako ardoa merkaturatzen dugu eta gainera, laster, tokiko AGBen ardoa ere eskainiko dizugu. Gure tokiko produktuaren aldeko apustua irmoa da eta ardo mota ugari garatu ditugu eskualdeko upeltegiekin esklusiban.
Adibidez, Rías Baixas JDren barruan 4 erreferentzia esklusibo dauzkagu:

Bodegas Pazo de Villarei upeltegiarekin batera, Val do Salnésen kokatzen dena, estatuko ardo zuririk ospetsuenetako bat ekoizten den tokia, Anae Rias Baixas Ardo Zuria egiten dugu. Rias Baixas Jatorri Deituradun ardo gazte fin hau, heldutasun eta kalitate bikaineko albariñoa dugu, lasto-hori kolorekoa.

Muxika eta sagarra bezalako fruta zitrikoen aroma nabarmenak ditu, ahoan gozoa eta luzea egiten dutenak, ardo mota hauen freskotasuna eta nortasuna transmitituz. Itsaski, molusku eta arrainen kiderik onena.

Adegas Viña Sobreira upeltegiak Ondiñas ardoa ekoizten du guretzat, egitura garratzeko Rías Baixas albariñoa, fruta eta lore zurien usain biziarekin. Hau ere itsaskiekin eta arrainekin batera hartzeko edari ezin hobea dugu.

Era berean, Adegas Condes de Albarei upeltegiarekin esklusiban Lar da Ría ardoa garatu dugu. Ardo fresko bat da, bere barietatearen aparteko izaerarekin, orekatua, zaporetsua eta mineral nota arinekin. Ezin hobea da aperitiboekin, itsaski eta arrainekin, ketu gabeko gaztekin, arrozekin, ekialdeko janariarekin eta pastarekin hartzeko.

Rías Baixasekin bukatzeko, Señorío do Sobral-ek guretzat ekoizten duen Feitizo aipatu beharra dago, JD honek babesten dituen mahats zuriak oinarri hartuz egindako ardoa eta aperitiboa, haragi zuriak, itsaski eta arrainak, Japoniako janaria, gaztak eta pastaren kide ona.

Ribeiro Jatorri Deiturari dagokionez, hiru marka esklusibo eskaintzen ditugu:

VIÑA COSTEIRAk Ribeiro Jatorri Deituradun ardo zuri bat egiten du guretzat esklusiban: Pazo de Xigard. Palomino barietateko mahatsekin egina, hori koloreko ardo zuri distiratsua dugu, freskotasuna eta alaitasuna ematen dion belar freskoaren aroma finarekin. Bikain egiten du bat arrainak, itsaskiak eta gazta suabeekin. Modu berean, Viña Costeirak Maruxía ardoa ere ekoizten du guretzat, edozein arrainarekin hartzeko egokia den lasto-hori kolore zurbileko ardoa.

Horiez gain, JD honen barruan VINOS Y BODEGAS GALLEGAS upeltegiarekin egindako ardo bat eskaintzen dugu. Quinta das Ánimas ardoaz ari gara, palomino eta torrontes mahats-motekin egindakoa. Itxura distiratsu eta dotorea dauka eta sudurrean fina eta konplexua da. Ezin hobea da labean egindako arrainekin, janari ketuekin edo foie-grasarekin hartzeko.
Ardo bi hauek, gainera, autonomia-erkidegotik kanpo ere merkaturatzen ditugu, tokiko jatorria duen edari honen kontsumoa bultzatuz.

Bestalde, VINIGALICIAk Dimia ardoa egiten du guretzat, torrontes, palomino eta treixadura mahatsak erabiliz. Lasto-hori kolorekoa, urre ukituekin, ardo honek usain zintzo eta bizia dauka, zapore bizi, zitriko eta freskoa eta bukaera luze eta atseginarekin.

Era berean, marka esklusibo batzuk dauzkagu: Ribeira Sacra JD-ren menpeko Ribeirapena mencia, PRIOR DE PANTÓN upeltengian egina; eta Valdeorras JD-ren barruan, VIRGEN DE LAS VIÑAS kooperatibak garnatxarekin egindako Verviño ardoa.

Galiziako ardogileen debozioak bost jatorri-deituren saria lortu du, bertako ardoen jatorria eta kalitatea zaintzen dutenak.

Rías Baixas JD, bere izenak berehala eramaten gaitu Galiziara. Ardo hauek, bere izenak adierazten duenez, orokorrean gutxienez 300 metrotik gorako garaieran ekoizten dira, itsasotik edo ibai edo Galiziako itsasadarretatik hurbil dauden guneetan. Ospetsuenak Albariño barietatearekin egindako ardo zuriak dira.

Ribeira Sacra JD, 1997an sortua eta produkziorako bost azpi-guneekin, ardo beltza egiteko Galiziako gune onenetakoa dela uste da. Gune hau ezaguna da bertan mahastizaintza lanak egitea oso zaila delako. Hain zuzen ere, Ribera Sacra notizia izan da azkenaldian mahatsak %85etik gorako maldak dituzten lurretan biltzeagatik. Baldintza horiek merezitako plus bat ematen diote bere ardoei, produktua merkatura ateratzerako orduan eta ardoaz gozatzerako orduan oso garrantzitsua dena. Ribeira Sacra Jatorri Deiturak ardo zuri eta beltzak babesten ditu.

O Ribeiro JD, Galiziako jatorrizko-deitura entzutetsu eta bitxienetako bat. Erromatarren garaian hasi ziren Ribeiro ardoa ekoizten, baina benetan, ardo hau monjeekin gorantz hasi zen, mahatsondoak aztertu eta berrezarri zituztenean. Gune honetako ekoizpenaren %85a ardo zuria da. Ardo lasaiak dira, zuriak eta beltzak.

Valdeorras JD, formalki 1945ean aintzat hartua, Valdeorras Jatorri Deitura helburu garrantzitsu batekin jaio zen: bertako mahats-motak berreskuratzea, adibidez mencia edo godello barietateak. Seguru asko produkzio-gune malguena da hau, barietate bakarreko ardo zuri eta beltzen ekoizpenari dagokionez.

Monterrei JD, 381 mahastizainek eta 25 upeltegik osatzen dute Jatorrizko Deitura gazte hau, etorkizunerako proiekzio handia duen tradizioz ardogilea izan den eskualdea. Lurzoru aniztasuna eta mendi-hegaletako mikroklimei esker, izaera berezia duten ardoak ekoizten dira bertan, konplexutasun handikoak. Monterreik, batik bat, barietate zuriak ekoizten ditu (produkzioaren %70a) eta barietate beltzek gainerako %30a hartzen dute. Ardo guztiak tokiko mahatsak erabiliz egiten dira, izaera berezia ematen dietenak. Horrez gain, 4 adierazpen geografiko ditu: Betanzos, Valle del Miño-Orense, Barbanza e Iria eta Ribeiras do Morrazo

"Azken urtean 503.000 ardo litro baino gehiago merkaturatu ditugu gure Galiziako dendetan eta erkidegoaren mugetatik kanpo"

Hemengoa izatea ona delako eta tokiko 40 ekoizlerekin daukagun harreman onari esker, Galiziako saltokietan jatorriz bertakoak diren 120 ardo lantzen ditugu. Jarraian, gurekin harreman luzea eta egonkorra izan duten upeltegi batzuk nabarmenduko ditugu.

VINOS & BODEGAS GALLEGAS, S.A.U.
Duela 50 urte baino gehiago grina handiarekin jaio zen proiektu pertsonal hau ardo sektoreko enpresa-talde handia bilakatu da. Hala ere, hasierako familia eta tradizio izaera mantendu du. Oreka delikatu hori da, hain zuzen ere, Bodegas Gallegas-en benetako esentzia.

ADEGAS VIÑA SOBREIRA, S.L.
Familia izaerako upeltegi hau Salnés haranean jaio zen eta 1990ean eman zituen lehenengo urratsak.
Hasiera-hasieratik kalitate handiko ardoak egitea izan da euren apustua. “RIAS BAIXAS” JATORRI DEITURAREN KONTSEILU ARAUTZAILEAREN parte da.

VINIGALICIA S.L.
Duela 50 urte baino gehiago ekin zion Vinigaliciak ardogintza tradizioari, Galiziako Chantada udalerrian. Gaur egun, ViniGalicia Grupo Bodeguero taldeak produktu sorta zabala eskaintzen du, ontziratu gabeko ardotik botilako mahaiko ardoetara doana, ardo bereziak, Rías Baixas, Ribeiro, Ribeira Sacra, Valdeorras eta La Mancha JD ardoak, sangriak, udako beltzak, pattarrak, likoreak, eta oliba-olio birjina estra barne hartuz.

VIÑA COSTEIRA S.C.G.
Viña Costeira 1968. urtean jaio zen, ameslari bihurrien talde batek ilusio handiarekin garaiko ardogintzaren joerak hautsi zituenean, Galiziako mahats-barietate historikoak berreskuratzearren: Loureira, Godello, Albariño eta Treixadura, besteak beste.

PAZO BLANCO NUÑEZ
Upeltegi hau Blanco Núñez anaien ekimenaren ondorioz jaio zen, Bartzelonara bizitzera joan ziren galiziarrak, beti ardo sektoreari lotuta egon direnak.

BODEGAS COOPERATIVA JESUS NAZARENO, SGC
Kooperatiba hau 510 bazkidek osatzen dute eta 52 urte daramatza ardoa ekoizten. O Barco de Valdeorrasen kokatzen da eta zortzi ardo marka ezberdin saltzen ditu Espainia, Europa eta Estatu Batuetan.
Kooperatiba honek urtero bi milioi eta erdi kilo ekoizten ditu bataz bestean, funtsean godello eta mencia barietateak erabiliz.

ADEGAS CONDES DE ALBAREI, S.A.
Adega Condes de Albarei 1988an jaio zen Salnés haraneko ardogile-talde grinatsu baten eskutik, bertan ekoizten zuten albariño mahatsa merkaturatzeko helburuarekin. Laster Jatorri Deituraren erreferentzia bilakatuko zen. Rías Baixas.Adega Condes de Albarei upeltegiak kalitate aintzatetsia duten ardoak egiten ditu albariño mahatsarekin, espresio aromatiko nabaria duen barietatea, Salnés haranean urte luzez landatu izan dena. Bere albariñoak preziatu eta salduenetakoak bilakatu dira munduan.

BODEGAS SEÑORÍO DEL SOBRAL, S.L.
“Rías Baixas” Kontseilu Arautzaileak babesten duen upeltegi hau, antzinako baserria oinarri hartuz eraiki zen, ardogintzari buruzko teknologiarik aurreratuena eta familiako esperientzia konbinatuz. Dualtasun bikain honi esker, aparteko ardoa egitea lortu dute, eskulana eta tradizioa teknologia eta modernitatearekin elkartuz.

BODEGAS MARTÍN CÓDAX, S.A.
1986an jaio zen eta geroztik haziz eta eboluzionatuz joan da, une oro bere jendea, lurraldea eta kultura bultzatuz. Hain zuzen ere, kultura hori sustatzen du munduko 40 herrialde ezberdinetan. Ardogile talde baten ilusioa eta eginahalarekin hasitako proiektu hau errealitate bat bilakatu da eta gaur egun Bodegas Martín Códax Galiziako ardoen ikurra da gure mugen barruan eta kanpoan.

BODEGAS TERRAS GAUDA, S.A.
Bodegas Terras Gauda O Rosal haranean jaio zen, Rías Baixas Jatorri Deituraren barruan, 1990eko uztaren 37.000 botileko hasierako produkzioarekin. Gaur egun 1,5 milioi botila baino gehiago merkaturatzen dituzte.
160 hektareekin, ardoa egiteko lehengai nahikoa eta kalitatekoa dauka.

Galiziako ardoa

Gustu guztietarako barietateak

Sentsazio berriak bizi nahi dituen kontsumitzaile zorrotzarentzat

Orotariko laborantzetarako abantailatsua den klima batean, Galiziako ardoek leku pribilegiatua dute ardoaren munduan

Ardogintza tradizio handiko lurraldea izanik, Galizian Europako uzta handienetako batzuk aurki daitezke, batez bestean, hektarea bakoitzeko 100 hektolitrorekin. Eskualdeko mahasti gehienak hegoaldean daude, Orense eta Pontevedrako probintzietan. Hala ere, plantazio garrantzitsu batzuk daude ere ekialdean, Lugon. Miño ibaitik hurbilen dauden eskualdeek Albariño ardoak ekoizten dituzte gehienbat.

Galiziak klima anitza dauka, mahatsak hazteko eta ardoa egiteko oso egokia. Portugaletik hurbil, Galiziako ardoek penintsulako beste ardoen ezaugarri eta balio oso ezberdinak dituzte. Lurralde honetako ardoek izaera berezia dute eta eskualdeko eskaintza gastronomikoa aberasten dute.

Galiziak berezko mahats motak dauzka: “Albariñoa”, mahats txikia, zuria eta oso gozoa, besteak baino zuku gutxiago ematen duena. Ingurune honen berezitasunak eta lursailaren aberastasunak (oso berezia den orografia eta baldintza klimatikoekin batera), aparteko izaera ematen die ardoei, imitatzeko ezinezkoa eta gerturatzeko oso zaila. Albariñoaz aparte, Mencia eta Godello dira barietate ezagunenak eta gehien lantzen direnak. Gune honetako ardogintza tradizionaleko metodoei esker, baldintza ezin hobeak daude eskualde honetan kalitate altuko ardo ezberdinak ekoizteko.

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena

Galizia

Kantabria

Nafarroa

Errioxa

Balear Irlak

Aragoi

Galizia

Asturias

Euskadi

Ardoa

Kategoria guztiak

Hestebetea

Behikia

Gaztak

Esnea

Arraina eta itsaskiak

Arrautzak

Ardoa

Bilatu