Galiziako muskuilua Europan “Jatorri Deitura Babestua” kalitate-bereizgarria lortu duen itsasoko lehenengo produktua da.
Kusku biko moluskua da, aizkora forma bereziarekin, aurretik lodia eta puntan bukatzen dena eta atzetik luzea eta oso zorrotza dena. Bere maskorrak kolore beltz urdinxka dauka eta bianda laranja izan ohi da, batzuetan kolore zuriagoa izan arren.
Kolore hauek beste lekuetako muskuiluenak baino biziagoak dira, Galiziako itsasadarretako fitoplanktonaren baldintza bikainen ondorioz, kantitatea eta kalitateari dagokionez.
Komunitatearen zeinua bilakatu den jaki ezin hobea, munduko beste inon zapore berdina ez duena
"Zure ondoko portuen arrain eta itsaskiak eskaintzen dizkizugu"
Jarraian, helburu honetan laguntzen gaituzten enpresa batzuk nabarmenduko ditugu, gurekin harreman luzea dutenak.
SANCHEZ CORUÑA, S.L.FRESCO
Sánchez Coruña S.L. Coruñan 1990ean sortutako familiako enpresa bat da.
Arraina eta itsaskiak inportatu eta tratatzen ditu
azkenengo kontsumitzaileari baldintza bikaineko produktua eskaintzeko.
BACALAO OUTON S.L.
1980an sortua, Bacalao Outón bakailaoa merkaturatzen duen familiako-enpresa dugu. Gaur egun Iberiar Penitsulako liderren artean dago bakailaoaren merkatuan. Beren familiako espirituari esker, baina profesionaltasun maila altu batekin, prozesu tradizionala kontserbatzen jakin dute, produktuari hain preziatua egiten duten ezaugarriak ematen dizkiona.