Tokiko klima egokia baliatuz, Galiziak abeltzaintza-tradizio handia garatu du eta komunitate liderra bilakatu da esne produkzioan, Espainia osoko ekoizpenaren %40 bereganatuz. Ekoizpen horrek, gainera, gora egiten jarraitzen du eta pasa den uztailan Galiziak ia 228.000 tona esne ekoiztu zituen, iazko denboraldi berdinarekin alderatuz, %2,4ko hazkundea lortuz.
Hazkunde horretan eragin nabarmena izan du lurraldeko sektorearen modernizazioak. Izan ere, azken hamarkadetako berrikuntzei esker, komunitate honetako esnea erreferentea bilakatu da Europa mailan kalitatea, berrikuntza eta elikadura osasungarritasun bermeari dagokionez.
Gure dendetan tokiko esne aukera zabala eskaintzen dugu eta identifikatzeko errazagoa izan dadin, komunitateko bandera batekin markatzen dugu. Halaber, tokiko produktu honen kontsumoa are gehiago bultzatzeko xedez, artikuluek %100 Galiziako esnea zigilua daramate.
EROSKI, FEIRACO, CELTA, LARSA, LEYMA, DELEITE, CAMPOBUENO, UNICLA, RIO NATURA, DELEITAR, BOHAL dira komunitate honetan gure saltokien esne guneetako apal ia guztiak okupatzen dituzten esne-markak.
Urte asko daramatzagu tokiko esne ekoizleekin harremanetan eta horien artean hauek nabarmentzen dira.
GRUPO LECHE RIO, S.A.
Izaera familiarreko enpresa bat da, esne likidoaren esparruan esperientzia handia duena. RIO eta LEYMA markekin
FEIRACO LACTEOS S.L. UNIPERSONAL
Feiracok 1968tik behi-esnea eta esnekiak bildu, prozesatu eta merkaturatzen ditu, bere bazkide-abeltzainen ustiapenetako produktuak soilik erabiliz.
Duela ia 50 urte sortutako abeltzainen kooperatiba bat da, Galiziako esne-sektorean erreferentea bilakatu dena. Feiraco eta Unicla markekin.
LEITE NOSO, SLU
2015eko abuztuan sortu zen, Santiago de Compostelan, Deleite markarekin.
"Hemengoa izatea ona delako, Galiziako ganadutegietan ekoitzitako EROSKI esnea eskaintzen dizugu, gure ingurunearen iraunkortasuna eta abeltzainen etorkizuna bultzatuz"
CAPSA
Korporazioa 1992ko urtarrilaren 10ean jaio zen.
Egiten duten guztian naturala defendatzeko fundatze-helburuari eusteko asmo irmoarekin, euren konpromisoa gauzatu dute enpresak esparru guzti hauetan gizartearekin hartu dituen 23 oinarri naturalen bitartez. Bere marka Larsa da.
LECHE CELTA
Galizian 1989an sortutako enpresa dugu, Coruña, Lugo, Avila, Kantabria eta Portugalen lantegiak dituena. Bere marka Celta da.
2013ko otsailaren 12an, gainera, lankidetza hitzarmen bat sinatu genuen 14 esne-industria, 9 banaketa-enpresa eta MAGRAMArekin (Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa), esnearen Espainiako jatorria eta bere trazabilitatea bermatzeko, sektorearen jasangarritasun ekonomikoa bultzatzeko eta kontsumitzaileek esne-produktuei buruz duten pertzepzioa hobetzeko helburuz.