Ezagutu

Galiziako haragia

Galiziako mugetatik haratago proiekzio handia duena

Hemengoa izatea ona delako, azken urtean zuzenean Galiziako abeltzainei erositako AGB duen Galiziako txahaleko 4.000.000 kg baino gehiago saldu ditugu

Hemengoa izatea ona delako, Galiziako txahalaren AGBren Kontseilu Arautzailearekin akordio bat sinatu dugu, elkarrekin Galizian eta gainerako komunitateetan tokiko haragi bikain honen kontsumoa bultzatzeko.

Era berean, gure apustu irmoa berresteko, EROSKI Natur markaren bitartez haragi hori ere merkaturatzen dugu, bere kalitatea eta jatorria arautzen duen AGBren zigiluaren bermearekin.

Horrenbestez, AGB duen Galiziako txahal-haragi sorta zabala eskaini ahal dizugu: azpizuna, txuleta, lepoaldeko gisatzeko haragia, zangarra, maskala, osobukoa, saiheskia, koxkorra, haragi txigortua…

Gainera, komunitatearen banderarekin markatzen dugu, identifikatzeko errazagoa izan dadin, eta beste komunitateetan ere salmentan jartzen dugu, tokiko produktu honen kontsumoa sustatuz.

Lurralde honetako abeltzaintza tradizioak AGB bat jaso du sari moduan, Galiziako larreetan bizi diren txahalen haragiaren kalitatea eta jatorria bermatzeko sortua. Bertako larre emankorretan Galiziako Ilehoria eta Ipar-mendebaldeko Beltzarana arraza autoktonoak bazkatzen dira, kalitate bikaineko haragia ematen dutenak.

Europar Batasunak 1996an aintzat hartu zuen Galiziako Txahala AGB eta horrela, haragi hau kontrol integral bat izaten lehena bilakatu zen. AGBk Galizian jaio, hazi eta hildako Galiziako Ilehoria eta Ipar-mendebaldeko Beltzarana arrazetako behiak (edo horien arteko gurutzaketak) babesten ditu.

Galiziako Txahala Adierazpen Geografiko Babestuak lau haragi tipologia barne hartzen ditu: Goreneko Galiziako Txahala, Goreneko Galiziako Txahala Galiziako Haragi Ilehoria, Galiziako Txahala eta Urtekoa.
Txahalak 10 hilabete baino gutxiagorekin hiltzen dituzte. Bere haragiak kolore arrosa argia edo gorrixka dauka, nakar-itxurako koipe zuriarekin, eta gihar itxura, testura leuna eta zapore atseginarekin. Ondu eta behar bezala prestatuta, oso samurra, urtsua eta zapore bikaineko haragia da. Labur esanda, behikian aparteko sentsazioak bilatzen dituzten ahosabai fin eta zorrotzentzako haragia da.

"Hemengoa izatea ona delako, Galiziako abeltzainek hazitako EROSKI Natur Galiziako txahal haragia eskaintzen dizugu"

EROSKIN, gure EROSKI Natur markaren bitartez, zuzenean Galiziako 215 abeltzainei haragia erosten diegu, AGB duen EROSKI Natur Galiziako txahala zure esku jarri ahal izateko.
EROSKI Natur-ek txahal-haragi aukera ezin hobea eskaintzen du, Galiziako ilehoria eta Galiziako beltzarana arrazetakoa (edo horien arteko gurutzaketak). Animalia hil aurreko adina, elikadura eta eta ekoizpen-sistemaren arabera, hurrengo txahal-haragi motak bereizten dira (betiere 10 hilabeteko adinera iritsi aurretik hildakoak):

EROSKI Natur maila goreneko Galiziako Txahala, Galiziako Txahala AGBrekin: Animalia hauek behi-amekin hazten dira eta gutxienez zazpi hilabeteko amagandiko edoskitze epea izaten dute.

EROSKI Natur Galiziako Txahala, Galiziako Txahala AGBrekin: Animalia hauei adin ezberdinetan titia kentzen zaie eta beren elikaduraren oinarria Kontseilu Arautzaileak baimendutako bazka eta kontzentratuak dira.

EROSKI Natur haragia AGBk babesten duen haragi-ekoizpenerako hautatutako animalietatik dator. Horien elikaduraren oinarria amagandiko edoskitzea eta ustiapenetako jakiak, patatak, bazkak eta baimendutako pentsuak dira. Pentsuen konposizioan zerealak nabarmentzen dira, osagai horrek pentsu osoaren pisuaren hurrengo portzentajeak bete behar dituelako: gutxienez %60 zereal-alea soilik, edo gutxienez %65.

Galiziako haragia

Haragi samur eta zaporetsua

Tokiko kalitatea

Galiziako larre berdeek paisaia zoragarria osatzen dute eta bertan ganadutegi ugarik bazkatzen dute, esne-behi zein haragia emateko behienak

Abeltzaintza tradizio handiko lurralde honetan arraza autoktono bat dago, batik bat Lugoko probintzian eta Coruñan ugaria dena: Galiziako behi Ilehoria. Bere izenak adierazten duenez, ile hori beltzarana dauka, mukosa gorrixkekin, eta haragia ekoizteko erabiltzen da. 450 eta 500 kilo arteko pisua dauka. Galiziako Ilehoria eta Ipar-mendebaldeko Beltzarana (jatorriz Galiziako hegoaldekoa) Galiziako Txahala AGBk babesten dituen behi-arraza autoktonoak dira. AGB hau gero eta entzutetsuagoa bilakatzen ari da Galiziako mugetatik haratago.

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena

Galizia

Kantabria

Nafarroa

Errioxa

Balear Irlak

Aragoi

Galizia

Asturias

Euskadi

Behikia

Kategoria guztiak

Hestebetea

Behikia

Gaztak

Esnea

Arraina eta itsaskiak

Arrautzak

Ardoa

Bilatu