Ezagutu

Galiziako hestebetea

Txerria da erabateko protagonista

Hemengoa izatea ona delako, bertako hestebeteen sorta zabala eskaintzen dizugu, tokiko ekoizle ezagunenen eskutik

Txerria Galiziako gastronomiaren oinarrizko elikagaietako bat da, eta Galiziako plater tipikoetan protagonistak dira haren parte guztiak. Galiziak produktu onduen eskaintza zabala du hortaz: urdaiazpikoak, besoak, lakoiak, txorizoak…

Ona delako bertakoa izatea, EROSKIn bertako hestebeteen sorta zabala eskaintzen dizugu zonako ekoizle ezagunenen eskutik.

Hainbat formatutan eskaintzen ditugu (erretiluan, erakusmahaian, piezan edo osorik) zure beharrak asetzeko uneoro. Bertako hestebete guztiek herriko erretilua daramate, errazago identifika daitezen.

EROSKIn bertako hestebeteen sorta zabala eskaintzen dizugu, zonako ekoizle ezagunenen eskutik. Hona hemen gurekin 10 urtez baino gehiagoz lanean daramaten ekoizleetako batzuk.

JAMONES TORRE DE NUÑEZ S.L.
Enpresa galiziar honek 50 urte baino gehiago daramatza urdaiazpiko ondua eta kalitatezko hestebeteak egiten tradiziozko prozesuari eta artisau-erari jarraiki.

CASA CASTELAO, S.L. Lugoko A Fonsagrada mendi-gainan dagoen enpresa familiarra da. 1999n sortu zen merkatuan kalitaterik goreneko produktuak eskaintzeko asmoz.

"Hemengoa izatea ona delako, Galiziako ekoizleek egindako hestebeteak jartzen dizkizugu eskura, gure ingurunearen iraunkortasuna babestuz"

JAMONES GONZALEZ S.L.
Jamones González enpresa 1923an sortu zen. Harrezkero hazten joan da, eta belaunaldiz belaunaldi eskualdatzen joan diren tradizioari fidelak.
Enpresa Os Ancares mendilerrotik gertu dagoen zona batean kokatzen da, Donejakue bidearen Galiziako sarbidean. Honelako produktuak elaboratzeko klima-baldintza hobeezinak dituen zona bat da.

INDUSTRIAS FRIGORIFICAS DEL LOURO, S.A.
Coren bigarren mailako kooperatiba bat da, hau da, kooperatiben kooperatiba.
Coren urdaitegiko produktu- sortan aipagarriak dira gaztainekin elikatutako txerriak. Ontze-prozesua Coren Taldeko lehortegietan egiten da Lugon, tradizioari jarraikiz Galiziako etxeetan urdaiazpikoak ontzen ziren tenperatura- eta hezetasun-baldintzak mantenduz.
Coren-en Selecta txerrien eta urdaiazpikoen ekoizpen osoa Galizian egiten da, eta animalien ongizatea errespetatzen da. Gainera, ekoizpen horrek Galicia Calidade zigilua darama.

Galiziako hestebetea

Tradizioa eta zaporea

Edozein unetan mokadu moduan jateko perfektua

Haragia eta haren deribatuak Galiziako sukaldean ezinbesteko osagaiak dira

Txerria gastronomia galiziarrean oinarrizko elikagai bat da, eta haren parte guztiak errezeta gozo-gozoen protagonistak dira.

Ona da

Hemengoa izatea

Ezagutu merkatuko tokiko produktuen sorta handiena

Galizia

Kantabria

Nafarroa

Errioxa

Balear Irlak

Aragoi

Galizia

Asturias

Euskadi

Hestebetea

Kategoria guztiak

Hestebetea

Behikia

Gaztak

Esnea

Arraina eta itsaskiak

Arrautzak

Ardoa

Bilatu