Kalitatezko produktuak, mimoz eta maitasunez betetako botilak

Beatriz Ochoarekin egon gara, Bodegas Ochoa-ko administrazio, merkataritza eta marketin arloko zuzendariarekinBodegas Ochoan esaten dutenez “genetikak tira egiten du” eta beharbada horregatik familia osoak 1845az geroztik ardoa bizi, landu eta maitatzen du; ardoa baita etxeko eta upategiko protagonista. Aspalditik dugu harreman estua upategi honekin, beti hor egon den horietakoa da, eta artxibora jo behar izan dugu harremana noiz hasi zen ikusteko. 1997 inguruan? Urte horretan upategiko hiru ardo saltzen ziren: gorri bat, beltz gazte bat eta ondu bat.

Plazer handia da 17 pertsonak lan egiten duten Nafarroako tokiko enpresa honekin bidea partekatzea. Bi ahizpa dira enpresako buru -seigarren belaunaldia jada-, beren mahatsetatik datorren ardoa baino ez dute ekoizten eta mahats horiek hazteko mahastia eta ingurumena ahalik eta gehien errespetatzen dituzte.

2015az geroztik NNPEKekin mahatsen eta olibondoen ziurtagiri ekologikoan aurrera egiten ari dira eta aurten upategiak 175 urte betetzen dituenez, Beatriz Ochoarekin hitz egin dugu. Oro har normaltasunera itzultzen ari gara egun hauetan, baina Bodegas Ochoan alarma egoeran ere beren jarduerari eutsi diote; izan ere, esaten den bezala, mahasti ekologikoek ez dakite birusak zer diren.Nola sortu zen Bodegas Ochoa?

Familia-enpresa gara eta Erriberrin sortu zen 1845ean. 1920an gure aitona Adriano egin zen negozioaren buru eta kalitatezko ardoa ekoizten hasi zen. 80 hektarea mahasti zituen eta zahagietan eta upeletan saltzen zuen ardoa; hala ere, botilan ere saltzen zuen apur bat eta hori zen ardo berezia. 1960ko hamarkadan, Adriano hil ondoren, gure aita Javier Ochoa hasi zen negozioa zuzentzen 20 urte besterik ez zituela eta aldaketa batzuk egin zituen: kalitatezko ardoa zen ardatza eta soilik botilatuta saltzen hasi zen. 1980ko hamarkadan Marivi emaztearekin batera esportazioan hasi zen, nahiz eta garai hartan upategi gutxi irteten ziren Espainiatik kanpo saltzera. Hala ere, gertuko merkatua ere gogoan izan zuten beti. 2000. urtean Adriana eta ni hasi ginen negozioan lanean. Nire ahizpa alderdi teknikoaz arduratzen da eta ni komertzialaz, talde bikain batekin batera.

Zuen ardoak bereziak dira, zein da sekretua?

Gure produktuak kalitatezkoak dira, botila bakoitza mimoz eta maitasunez beteta dago. Ekologikoan egiten dugu lana, mahatsak gure mahastietakoak dira beti eta enologoa Adriana izaten da beti. Konstanteak gara gure produktuen kalitatean eta ardoa familiako bat gehiago da guretzat.

Zer lan dago botila bakoitzean?

Botila bakoitzak lan handia du: hasi mahastiarekin eta behar dituen zaintzekin (garrantzitsuenak aipatzearren, inausi, puntak moztu, neurrian ureztatu eta mahatsa bildu) eta upategiko lanetara arte, hau da, mahatsak prozesatu eta upelean eta botilan hartzitu eta zahartu, kontsumitzeko prest egon arte. Merkataritza eta administrazio arloko lana ere aipatu beharra dago, kontsumitzailearengana iritsi arteko lana da, gure ardoa gertueneko saltokian izan dezan. Katebegi horiek guztiak dira beharrezkoak eta EROSKI da azkenengo katebegia, Ochoarekin bat egin baitu bezeroak baldintza hobezinetan aurki dezan.Zuen ardoen kontsumitzaileek zer da gehien baloratzen dutena?

Gure ardoen kalitate konstantea. Askotan entzuten dut, “Ochoak ez dizu inoiz huts egiten eta oso kalitate ona eskaintzen du prezio onean”. Bi produktu-sorta ditugu. OCHOA gure betiko irudia da eta ondua, gorria eta moskatela ditugu, baita erreserbako ardoak ere. Calendas, aldiz, produktu gazteen sorta da, egunero edateko kalitatezko ardo merkeagoa nahi duen kontsumitzailearentzako ardoa da.

Kontsumitzaileak esaten duena entzutea oso garrantzitsua da zuentzat….

Bezeroarengandik gertu egon nahi izaten dugu beti, bezeroari entzun egin nahi izaten diogu eta gu ikustera etortzeko gonbita egiten diogu. Enoturismoarekin eta gure upategia kontsumitzaileei irekitzearekin oso konprometituta gaude. EROSKIk bezeroentzat antolatutako ekitaldietan ere parte hartu izan dugu, batez ere produktua dastatzekoetan, eta horrek gertutasuna ematen digu.

Amaitzeko, nahitaezko galdera bat: nola bizi dituzue alarma egoerako hilabete hauek?

Bodegas Ochoan gure jarduera mantendu egin dugu alarma egoeran, mahasti ekologikoek ez baitakite birusak zer diren. Uzta ona eta goiztiarra izango dela uste dugu, beraz, iristen denerako prestatzen ari gara. Upategian jarduera murriztu egin da aste batzuetan, baina ari gara normaltasun desberdinera itzultzen. Datozen asteetan egoera hobetuko dela espero dugu, Ochoa Reserva ardoa bezala, denborarekin hobetu egiten baita. EROSKIko bazkideengan erabateko konfiantza dut eta gertuko ardoa kontsumituko dutela badakit, Nafarroako ardoa, Ochoa ardoa. Gainera, ziurtagiri ekologikoa duen ardo bat badugu jada, CALENDAS BELTZA, eta dastatzeko une egokia da!

DESIOAK

Gure lankidetzari buruzko desio bat?

Gure 200. urtemugan EROSKIrekin are lotura estuagoa izatea nahi genuke eta saltoki gehiagotan egotea. Harreman hau oso ona eta garrantzitsua da guretzat. Elkarrekin landu dugu urteetan zehar eta eraginik handieneko zonan EROSKIren linealetan erreferenteak gara horri esker, kontsumitzaileengana erraz iristeko aukera dugu.

Oro har, tokiko produktuentzako desio bat?

Izugarri gustatuko litzaidake kontsumitzaileek tokiko/eskualdeko kalitatezko produktua eta produktu ekologikoa gehiago estimatzea eta kontsumitzea. Batzuetan prezioa izaten da erosteko erabakia hartzen duena eta tokiko ekonomia hobetzea nahiko nuke, inguruko produktu gehiago kontsumitu ahal izateko. Eta ardoa izan dadila dieta mediterraneoko elikagai bat gehiago.HEMENGOA IZATEA, ONA DA

EROSKIn ondo dakigu tokiko produktuak erosi eta kontsumitzea gure familientzako garrantzitsua dela, funtsezko alderdia baita gure komunitateen etorkizuna bermatzeko.

Gehiago jakin