Autonomia-erkidego horretako arrainen aniztasuna eztabaidaezina da. Legatza, sardina eta Kantabriako altxorra: antxoa, arrain urdin zainduenetako bat, Kantabriako historiarekin zerikusi handiena duena. Gero eta gehiago balioesten da mundu osoko gastronomian. Udaberria da antxoaren arrantza-sasoia, orduan gerturatzen baitira antxoa-sardak kostaldera euren ugalketa amaitzera, uraren tenperaturaren mende dagoenez. Orduan dator antxoa bere arrautzak estuarioetan jartzera.
Hegaluzea ere klasikoa da arrain urdinen artean. Harrapatzeko garaian, fresko aurki daiteke eta solomoa xerratan erosten da. Mendrezkak ere oso zaporetsuak dira. Horiez gain, Iparraldeko kostaldeko arrain tipikoa da txitxarroa. Eta gainera, sardinak, lupiak, barbarinak, muxar handia, bisigua, izokina, mihi-arraina, itsas aingira, mero zuria, urraburua, erreboiloa…Espezie horiek guztiak harrapatzen dira Kantabriako zortzi portuetan: Castro Urdiales, Laredo, Colindres, Santoña, Santander, Suances, Comillas eta San Vicente de la Barquera, ekialdetik mendebaldera. Eta portuok lonjak dituzte, harrapatutakoaren lehen salmenta egiteko.
Benetako konpromisoa dugu zuregandik gertu harrapatutako produktu freskoa zuregana hurbiltzeko, eta horren ondorioz, aurtengo urtearen lehen erdian bikoiztu egin dugu iaz kantabriar arrantzaleei erositako kopurua. Itsasoak eta egunero portu horietara sartzen den arrantzak erabakitzen dute gure eguneroko arrain-eskaintza.
"Kostaldeko arrantzale-lurraldea izanik, Kantabriak tradizio arrantzale eta itsaski-biltzaile sakona dauka"
Kantabriak itsasotik bizi izan diren eta oraindik ere bizi diren arrantzale-herriak ditu; izan ere, kontsumoa egonkor mantentzen da urte osoan zehar.
Ez da harritzekoa, beraz, Kantabria izatea arrain freskoa gehien eta maizen kontsumitzen duen erkidegoetako bat, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak emandako datuen arabera: biztanle bakoitzak 20 kilo baino gehiago kontsumitzen ditu urteko, eta ia-ia astean lau aldiz jateraino handitu da kontsumoa.
Osasunarentzat onuragarria den dieta osasungarri eta orekatua izateko, era askotako elikagaiak kontsumitu behar dira, eta, horien artean ezinbestekoa da arraina. Dieta mediterraneoan erruz jaten dira barazkiak, frutak, arroza eta gisako zerealak eta zerealetatik eratorritako produktuak (ogia eta pastak), fruitu lehorrak, lekaleak, esnekiak eta oliba-olioa, eta hain zuzen ere, dieta horretan ezinbesteko osagaia da arraina.
Arrainek propietate elikagarriak dituzte; horiek horrela, funtsezko elikagai bat dira orekatutzat eta bihotzerako osasungarritzat hartzen den elikaduraren barruan. Ez dituzte kalitate bikaineko proteinak soilik; gainera, haien lipido-profila proteinetan aberatsak diren beste elikagai batzuena (adibidez, haragiak) baino osasungarriagoa da. Harritu ezazu bazkari eta afarietan arrain-errezeta gozoenekin.