Ona delako hemengoa izatea, Kantabriako esnearen 320.000 litro baino gehiago saldu ditugu azken urtean, eta urtetik urtera handitzen ari da kantitate hori. Gaur egun, hainbat ekoizlerekin/artisaurekin egiten dugu lan.
EL BUEN PASTOR SL.
El Buen Pastor Paseko eskualdeko eta inguruko esnegileekin elkarlanean aritzen da. Egunero jeizten dituzte abereak, kalitate eta zapore guztiarekin ontziratzeko Kantabriako esnea. Toranzo haranean eta inguruetan dagoen baserri sorta batetik dator esne guztia, eta PLS (esnegintza iraunkorreko esnekiak) zigilua du. Zigiluak esnearen eta esnekien jatorria Espainia dela bermatzen die kontsumitzaileei, eta Espainiako esnegintza-sektorearen iraunkortasun ekonomikoa bermatzen duten baldintza batzuetan kontratatu dela.
VALLES UNIDOS DEL ASON S.C.L.
Kooperatiba hau 80ko hamarkadaren hasieran jarri zen abian, eskualdeko bi abeltzain eta bi apaizen ekimenez, eta inguruko 200 bat abeltzain bildu zituen barnean. Valles Unidos markaren pean merkaturatzen dute haien ustiategietako esnea.
SAT LA PONDEROSA
Bien Aparecida esne freskoa merkaturatzen dute. Junta de Voto udalerrian finkatua, enpresa honek bere baserrian egiten ditu ekoizpen-prozesuaren fase guztiak. Abeltzainak, eta esneki egile eta banatzaileak dira (jogurtak, gazta eta esnea).